Abenduaren 29an (zapatua), eguerdiko 12:00etatik aurrera egingo dute, Barrikako Udaletxeko Plazan, Historiaurrearen I. Jardunaldia. Paleolitoko gure arbasoek erabiltzen zituzten hainbat teknikaren erakustaldia egingo da, besteak beste.
Datorren urriaren 17an, bosgarren ikasturteari ekingo dio Erandioko Emakumeen Jabekuntza Eskolak, datorren urteko ekainaren 7ra arte.
Urriaren 15etik martxoaren 31ra irekita egongo da 13. Punta Galea Challenge surf-txapelketaren itxarote-denbora. Iazko arrakastaren ondoren, proban izango dira berriro ere munduko olatu handien surflari onenak.
Zapatu honetatik aurrera, Txikien Txanda kultur programak jolas-jarduera piloa proposatuko die txikienei, Erandiogoikoan, Altzagan eta Astrabuduan umeentzat egingo diren parkeetan. Gainera, programa osatzeko, antzerki-ikuskizunak eskainiko dira, hainbat proposamen eta formatugaz, publiko denen entretenimendu eta gozamenerako.