Zapatuan, hilaren 17an, Leioako kirol-eskolek hainbat erakustaldi antolatuko dituzte. Hain zuzen ere, ikasturte-amaiera dela-eta Judo Leioa klubak, Gimnasia Erritmikoko eskolak eta Irristaketa Leioa klubak hainbat erakustaldi egingo dituzte, Sakoneta eta Kandelazubieta kiroldegietan.
Astrabudua Club Moterok bere urteko ekitaldia egingo du bihar motozaleentzako hamaika jardueragaz. Aurtengoa XV. topaketa izango da, eta, urtero legez, umeentzako jolasak, motor-ibilbidea eta motor-jolasak egingo dituzte, besteak beste. Motozaleak taldearen egoitzaren inguruan elkarteko dira, Karl Marx kaleko 17. zenbakian.
Zapatuan, 12:00etatik 20:00etara bitartean, Ontziola plazan hainbat jarduera egingo dituzte etxerik gabeko maskotei laguntza emateko eta horien adopzioa sustatzeko. Katu Bihotz Plentzia Elkarteak antolatutako ekimenaren lehen edizio honetan azoka solidarioa ere egingo dute, diru-bilketagaz etxerik gabeko animalien beharrizanak asetzeko.
Hurrengo astean ospatuko dituzten Goherriko jaien testuinguruan egingo dute txapelketa. Emakumezkoek zein gizonezkoek jokatuko dituzte finalak, 540 kilogramo eta 640 kilogramoko pisuetan, hurrenez hurren.
"Espekulazioa eten... ito baino lehen" leloaren pean, manifestazioa egingo dute zapatuan, hilaren 17an, Berangon, Otxantegi Herri Lurra proiektuko ekintzaileek deituta. Bertan, besteak beste, elikadura burujabetza, etxebizitza eskubidea, herri bizia eta ingurumenaren babesa aldarrikatuko dituzte. Protesta Berangoko metro geltokitik abiatuko dute, arrastiko 19:00etan. Deialdia zabaltzeko Arnas izeneko kanta aurkeztu dute.
Leioan dena dago prest San Juan jaiak handikiro ospatzeko. Solstizioagaz udari ongietorria eman aurretik, ekainaren 16an abiatuko dute jaietako egitaraua eta 17an Antzina Egunagaz hasiko dituzte ospakizunak. Hemen duzue, besteak beste, ekainaren 26ra bitartean Leioako Udalak eta Txosna Batzordeak prestatu duten egitaraua.
Ibarreta plazatik izango da irteera, goizeko 10:15ean. Izen-ematea: 946 774 348
"Jaietarako prest!" lelopean, jaietan ematen den indarkeria matxistaren aurkako prebentzio kanpaina abiatuko du Uribe Kostako Mankomunitateak. Zehazki, tailerrak eskainiko dituzte ekainaren 13, 15, 19, 20 eta 26an Sopelan, Plentzian eta Urdulizen, 18:00etatik 21:00etara. Helburua da hausnartzea jaietan ematen den indarkeria matxistaren ikuspegiaren eta tratamenduaren inguruan, baita jai aske eta seguru batzuk bermatzeko protokoloak sortzeko gakoak ematea ere. Mintegi guztiak doakoak dira. Izena emateko, interesatuek email bat bidali beharko dute helbide elektroniko hauetako batera: prebentzioa@uribekosta.eus edota berdintasuna@uribekosta.eus
XX. mendetik gaur egunera arteko azterlanak eta ikerketak ezagutarazteko asmoagaz, ekainerako bi ekintza antolatu dituzte Sopelako Eraztun Berdeak, Kiribilek eta Edestiaurre elkarteek: ekainaren 10ean, zapatuan, Iñaki Libanok hitzaldi bat emango du Kurtzio Kultur Etxean, arratsaldeko 18:30ean. Bestalde, ekainaren 24an, zapatuan, bisita gidatu bat antolatu dute Zabaletxeko indusketara (Meñakotz) Atxabiribilko aparkalekutik hasita, goizeko 11:00etan.
Egunotan, musika kalera aterako dute Erandion. Auzoetako plazak eta kaleak doinuz beteko dituzte Erandioko Musika Eskolako ikasleek eta beste hainbat taldek hilaren 30era bitartean: bandak, rock taldeak, umeentzako musika, musika klasikoa... Hemen duzue hurrengo egunetarako egitaraua.
Maiatza, ekaina, iraila eta urriko barikutan, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea osatzen duten 7 udalerrietan, 4 urtetik gorako umeei zuzendutako tailer desberdinak egingo dituzte. Helburua da txikienei ingurugiroarekiko errespetua sustatzea, besteak beste: baliabide naturalak modu egokian erabiltzearen arduraz sentsibilizatzea, hondakin gutxiago sortzearen garrantziaz jabe araztea eta birziklatzea eta berrerabiltzea bultzatzea. Parte hartzaile kopurua irekia da, eta 4 urtetik gorako umeei zuzenduta dago tailerra.
Getxoko Begoñako Galerietan hainbat jarduera egingo dituzte aste-akabu honetan, Arkeologiari buruzko Europako Jardunaldien barruan. Europako Kontseilutik abiatzen da ekitaldi hori, eta nazioarteko programazioa du, 46 herrialdetatik etorritako proiektuakaz ondua. Hala, besteak beste, historian murgiltzeko bisita arkeologikoak eta familientzako bisitak egingo dituzte barikutik domekara bitartean, besteak beste.
Egitaraua: Ekainak 16, 19:30ean, Kontzertua: Invertebrados. Ekainak 17, 19:30ean, Kontzertua: Motagane Jazz Experience. Ekainak 18, 13:00ean, Kontzertua: Frankie Lee and the Graves.