4 urtetik aurrera Ingurugiro eta birziklapenari buruzko tailerrak Irailaren 29an, 17:00 - 19:00 Frontoian
Bihar, irailak 29, barikua, umeentzako liburuen txoko berria inauguratuko dute Urdulizko Kultur Etxean, arrastiko 17: 00etan. Antolatuko duten ekitaldian Benito Otazua Asua urduliztarrak euskaratutako Andersenen ipuinak kontatuko dituzte.
5-12 urteko umeentzat Izen-ematea telefonoz edo emailez 946 775 163 - liburutegia@barrika.eus
Las que fueron silencio antzezlanean egiaztatutako gertakari historikoak erabiltzen dira oinarri gisa gure fikzioa osatzeko: Euskal Herriko emakumeen kartzela bat Gerra Zibilean eta frankismoko lehenengo urteetan. Emakumeek, pertsona, langile, alaba, emazte eta ama gisa, zuzenean pairatu zituzten errepresioa, zigorra, fusilamenduak eta senide zein seme-alabetatik banantzea. Horretaz guztiaz ari da gure obra: Josefinaz, Magdalenaz, Doloresez, Isabelez, Rosarioz… lurperatuta geratu zen emakume askoren historiaz. Baita baldintza okerrenetan ere haien artean izandako solidaritateaz ere. Zoritxar zakarrenean sortu zen benetako estimuaz. Mugak gainditzeko senaz, men ez egiteaz. Eta uste dugu historia hori kontatu behar dugula, emakume horien ahotsak ez ahazteko. Gure omenaldi txikia egin nahi diegu isilarazitako emakume horiei guztiei. Dramaturgia: Alberto Iglesias. Zuzendaritza: Javier Hernández-Simón. Antzezleak: Irene Bau, Itxaso Gil, Itxaso González, Vene Herrero, Ramón Ibarra, Unai Izquierdo, Lucía Lasarte, Carmen San Esteban. Espazio eszenikoa: Gorka Martín. Jantzien diseinua: Betitxe Saitua. Musika eta soinu espazioa: Álvaro Renedo. Diseinu grafikoa: Lucia Saiz Báez. Kolaboratzailea: Teatro Arriaga
Udako jaien azken txanpa ospatuko dute Urdulizen irailaren 7tik 17ra bitartean. Egun horietan Andra Mari jaiak ospatuko dituzte, lehen aste-akabuan Landa inguruan eta Elortzan hurrengoan. Bertan, adin guztietako urduliztarrentzako jarduerak egingo dituzte, hala nola kuadrillen lehiaketak, kontzertuak, umeentzako ekintzak... Gainera, urtero legez, hilaren 23an eta 30ean Herri Ibilaldia eta plater tiro lehiaketa egingo dituzte, hurrenez hurren.
Irailetik aurrera eta ikasturte berriaren hasieragaz, ingurugiro eta birziklapenari buruzko Inguru Minguru tailerrak bueltatuko dira Barrika, Berango, Lemoiz, Plentzia, Urduliz eta Gorlizko udalerrietara. Tailerrak 4 urtetik gorago umeentzat zuzenduta daude, eta iraila eta urria arteko bariku orotan tailer bat emango dute Mankomunitateko herri bakoitzean, arrastiko 17:00etatik 19:00etara. Helburua da haurrei erakustea ingurugiroarekiko errespetua, besteak beste: baliabide naturalak modu egokian erabiltzearen arduraz sentsibilizatzea, hondakin gutxiago sortzearen garrantziaz jabearaztea, baita birziklatzea eta berrerabilpena bultzatzea ere.
Garazi Basterretxea idazleak eta Maite Mentxaka ilustratzaileak osatutako Aitite Magikoa ipuin ilustratuan oinarritutako erakusketa egongo da ikusgai Abian Kultur Elkartean (bidebarri 2 behea, Algorta). Garaziren aititerentzako urtebetetze opari gisa osatutako lanak doluaren eta memoriaren inguruan dihardu, pertsona maitatu baten galeraren ondorengo prozesua azaltzeko. Liburuak jasotzen dituen ipuinekin egin genuen bezala, argitalpenean erabilitako ilustrazio-teknika ezberdinez gozatzeko aukera izango dugu oraingoan, irailaren 7tik urriaren 7ra bitarte. Lana 2022an argitaratu zuten, eta garai hartan Hirukak elkarrizketatu zituen bi sortzaileak.
18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroa egingo dute Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Zehazki, Sopela, Berango, Barrika, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizen erroldatutako lagunentzako ikastaroa da, betiere tokiko elkarteetako edo kolektiboetako partaideei zein banakoei zuzendutakoa: magisteritza, pedagogia, psikologia ikasleak, begiraleak, entrenatzaileak, etab. Izena eman daiteke aurrez-aurre Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, astelehenetik barikura (09:00-14:00/16:00 -20:00) eta zapatu eta domekatan ere (11:00-14:00/17:00-20:00). Halaber, online ere egin daiteke hemen.
Sorne Gorozika: "Pintura-erakusketa hau bi zatitan banatuta dago. Kanpotik heltzen zaizkidan irudiak ia beti dira espezie desberdinetako ‘jendearen’ erretratuak. Barnekoak, ordea, nire buruan bueltaka agertzen dira, eta euskarri batean geldi uzten saiatzen naiz. Irudi horietako batzuk gizakiaren desnaturalizazio-prozesuaren ideian daude integratuta, haitzuloetatik ezerezera deritzodan prozesuan". » Non: Erakusketa gelan» Egunak: Irailaren 22tik urriaren 22ra» Ordutegia: Astelehenetik ostilarera 10:00etatik 20:00etara. Larunbatak eta igandeak, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara» Sarrera: Doan
2023ko irailaren 22tik urriaren 1era Euskadiko Klima eta Energiaren Astearen (Asteklima) laugarren edizioa ospatuko da EAEn. Ekimen honen helburua da herritarrak klima-aldaketaren eta beharrezko trantsizio energetiko eta klimatikoaren aurrean kontzientziatzea eta mobilizatzea. Gorlizko Udalak bat egingo du berriz ere sentsibilizazio-kanpaina horregaz eta zenbait jarduera antolatu ditu: irailaren 23an hondakinen birziklapen tailerra 18:30ean, irailaren 24an klima aldaketaren jokoa 12:00etan, eta irailaren 29an Mañana dokumentalaren emanaldia eta solasaldia 18:00etan. Ekitaldi guztiak Sertutxenan egingo dira, eta ez da aurretiaz izena eman behar. Informazio gehiago Gorlizko Turismo Bulegoan.
Binetaren munduarekiko hitzordua Getxora itzuliko da irailaren 29tik urriaren 1era, Komiki Azokaren eskutik. Ohi bezala, bertan, sektoreko artistei omenaldia egingo zaie eta, aurten, Ana Miralles artista beteranoa eta Mikel Begoña euskal gidoilaria izango dira protagonistak. Erakusketan beste artista entzutetsu batzuk ere izango dira, besteak beste, Natacha Bustos, aurtengo kartelaren sortzailea. Oraingo honetan, azoka Areetako Xake plazan izango da, eta bertan egongo dira 40 salmenta-postu egongo dira; jarduerak, aldiz, Romo Kultur Etxean egingo dituzte, azken edizioetan bezala.
Barikutik domekara bitartean ospatuko dituzte Mikel Deunaren festak Txopoeta auzoan. Hurrenez hurren, Garilak 26 eta Basajaun taldeek girotuko dituzte barikuko eta zapatuko gauak, eta Txop chef edo tortilla lehiaketa gastronomikoak ere egingo dituzte egun horietan. Ez dira faltako ezta ere ohiko umeentzako jolasak edo herri kirolen erakustaldia.
Juana Bizkarra egonaldi artistikoaren hirugarren edizioan hautatutako proiektuak “eMcumeak” euskal emakume sortzaileen egoera taularatzea du helburu, baita kultur sektoreko androzentrismoa agerian jartzea ere. Iraganeko zein orainaldiko euskal emakume sortzaileen izenak eta izanak mahai gainean jarriko ditu antzezlanak, umore eta hitz-joko bitartez, gastronomiari lotutako jolasekin. Publikoa Muxikebarrin sartu orduko, janari lasterreko jatetxe famatu baten atmosferan murgilduko da, on egin!