Gaztetxoen artean euskararen erabilera bultzatzeko helburua duen Lemoizko Etzandarri mendi-taldeak beste irteera bat prestatu du domeka honetarako, hilaren 22rako. Txangoa Armintzako autobus-geltokitik irtengo da goizeko 09:30ean, Gorbeiako parke naturaleko ingurunea ezagutzeko asmoz. Bertan, Ipargorta (1235m) , Arranoatx (1245m) eta Gorosteta (1259m) mendiak igoko dituzte. Ibilaldia Belauztegin hasiko dute, eta Austingarmingo saroia zeharkatuz Ipargorta igoko dute lehenago lehenengo eta jarraian Arranoatx eta Gorosteta tontorrak egingo dituzte.
Ibilaldia urriaren 22an egingo dute, domekan, Gorlizko kiroldegitik hasita. Hala, goizeko 10:30ean hasiko dira, 17:20 ingurura arte. Lehiaketa honetan 16 urte edo gehiago dituzten pertsona guztiek parte har dezakete, betiere izena eman eta federazioaren lizentzia dutenek. Izena emateko esteka, hemen.
Bizkaiko bertsolari txapelketako laugarren kanporaketa. Ander Sarriugarte Garcia, Garazi Navarro Ugarteburu, Igor Galarza Intxausti, Imanol Uria Albizuri, Paule Ixiar Loizaga Legarra, Unai Mendiburu Valor. Gai-jartzailea: Idoia Anzorandia Kareaga. Sarrerak: 3-8 euro. Sarreren salmenta: www.bertsosarrerak.eus
Sarrera, doan.
Negu mineko egun hotza da. Luisa eta Marisa basora joan dira ibilalditxoa egiteko asmoz eta hor opari moduko kutxa bat aurkitu dute. Jaberik ageri ez denez, eurentzat hartzea erabaki dute. Une batez, besterik ez! Eta kutxaren barruan… galtzerdi pila bat! Rosana Tramontanak, haize airatu batek, bere lagun ehunzangoari oparitu nahi diona! Galtzerdiak atera ahala batzuetatik istorio magikoak eta beste batzuetatik melodia eta abesti miragarriak ateratzen direla ikusten dute. Bai dibertigarria! ZUZENDARITZA ETA DRAMATURGIA: Pasadas las 4.ANTZEZLEAK: Belén Otxotorena, Inma Gurrea, Edurne Arizu (akordeoia), Eneko Azparren (tronboia), Ana Iso (perkusioa).JANTZIAK: Marisol García.ESZENOGRAFIA: GLOBAL, Servicios Culturales / ARTETELA.
Irailetik aurrera eta ikasturte berriaren hasieragaz, ingurugiro eta birziklapenari buruzko Inguru Minguru tailerrak bueltatuko dira Barrika, Berango, Lemoiz, Plentzia, Urduliz eta Gorlizko udalerrietara. Tailerrak 4 urtetik gorago umeentzat zuzenduta daude, eta iraila eta urria arteko bariku orotan tailer bat emango dute Mankomunitateko herri bakoitzean, arrastiko 17:00etatik 19:00etara. Helburua da haurrei erakustea ingurugiroarekiko errespetua, besteak beste: baliabide naturalak modu egokian erabiltzearen arduraz sentsibilizatzea, hondakin gutxiago sortzearen garrantziaz jabearaztea, baita birziklatzea eta berrerabilpena bultzatzea ere.
18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroa egingo dute Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Zehazki, Sopela, Berango, Barrika, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizen erroldatutako lagunentzako ikastaroa da, betiere tokiko elkarteetako edo kolektiboetako partaideei zein banakoei zuzendutakoa: magisteritza, pedagogia, psikologia ikasleak, begiraleak, entrenatzaileak, etab. Izena eman daiteke aurrez-aurre Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, astelehenetik barikura (09:00-14:00/16:00 -20:00) eta zapatu eta domekatan ere (11:00-14:00/17:00-20:00). Halaber, online ere egin daiteke hemen.
Sorne Gorozika: "Pintura-erakusketa hau bi zatitan banatuta dago. Kanpotik heltzen zaizkidan irudiak ia beti dira espezie desberdinetako ‘jendearen’ erretratuak. Barnekoak, ordea, nire buruan bueltaka agertzen dira, eta euskarri batean geldi uzten saiatzen naiz. Irudi horietako batzuk gizakiaren desnaturalizazio-prozesuaren ideian daude integratuta, haitzuloetatik ezerezera deritzodan prozesuan". » Non: Erakusketa gelan» Egunak: Irailaren 22tik urriaren 22ra» Ordutegia: Astelehenetik ostilarera 10:00etatik 20:00etara. Larunbatak eta igandeak, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara» Sarrera: Doan
Kurdistanen inguruko argazki erakusketa antolatu du Abian Kultur Elkarteak Algortako merkatuan (Torrene, 4). Ikusgai egongo da astelehenetik ostiralera, 08:00-14:00 artean. Herriko dendetan erosi eta bitartean kulturaz gozatzea ez da gauza makala. Animatu eta pasa zaitez.
Barikuan, hilaren 6an, hasiko da arte eszenikoak oinarri hartuko dituen Getxo Eszena programaren 41. edizioa. Hala, hilaren 22ra bitartean, askotariko diziplinetako ikuskizunen eskaintza zabala hartuko du udalerriak; guztira, 10 lan antzeztuko dira Muxikebarri antzokian, gehienak euskal konpainien eskutik. Sarrerak ohiko salmenta-lekuetan erosi ahal izango dira.
Bere 24.edizioan, herrietako plazak hartuko ditu Ostera kultur saio ibiltariak, zuzen zuzenean eta doan. Hala, diziplina anitzeko egitarau kultural zabala eskainiko du: DJ-ak, dantza, irudi ikuskizuna, kale animazioa, musika…Denetarik eta denentzako. Azaroaren 18an eta 19an Gorlizen ospatuko dute Olaia Inziarte eta Afrika Bibang artistakaz, eta azaroaren 25ean eta 26an Urdulizen, Xsakara eta Sonakay taldeakaz. Zapatu arrastiko emanaldiak 19:00etan hasiko dira eta gazteei zuzenduta daudenez, musika izango dute ardatz. Domekakoak berriz, publiko zabalago bati zuzenduta daudenez, eguerdiko 12:00etan hasiko dira.
Urtero legez, bueltan da GetxoExpress festibala. Film laburren express-jaialdia hilaren 20tik 22ra bitartean izango da, eta parte-hartzaileek 42 ordu izango dituzte film labur original bat idatzi, grabatu eta muntatzeko, antolatzaileek emandako gaian oinarrituta. Saria 1.000 eurokoa izango da. Taldeka parte har daiteke, gehienez bost kidez osatutakoa. Aurretik, eguenean, erronkari aurre egiteko gomendioak jasotzeko tailerrak egingo dituzte Getxo Sormen Hubean.
Ekin Bidaia gazteekintzailetzako programa abiarazi du Bizkaiko Foru Aldundiak Uribe Kostan eskualdeko Udalakaz duen Gaztedi Uribe Kosta hitzarmenaren bidez. Programa horrek ideia batetik abiatutako proiektu ekintzaileei laguntza ematen die, kontzeptu horretan sakonduz eta abian jartzeagaz lotutako alderdi guztiak landuz. Horretarako, bidaiaren analogia erabiliko dute: irteeratik (ideia) helmugaraino (azken proiektua), geldialdi desberdinez osatutako ibilbidea egingo dute. Parte hartzeko ondorengo inprimakia bete daiteke urriaren 19a baino lehen: izen-ematea hemen.
Urrian hainbat ekimen antolatu ditu Gorlizko Udalak Ondarearen Europako Jardunaldien barnean. Besteak beste, hilaren 20an, Latsariak dokumentala proiektatuko dute Gorlizko udaletxean, arrastiko 19:00etan. Hala, herriko emakumeen bizipenen eta testigantzen lekuko izan zen gunea oroitu gura dute, izan ere, emakumeen harreman sozialerako topagune izan ziren horiek. Halaber, Sertutxena eraikinean Mitologia pertsonaiak erakusketa egongo da ikusgai hil osoan zehar. Bertan, Aritza Bergara idazleak egindako deskribapenak eta kondairak egongo dira. Bukatzeko, urriaren 31n, Gau Beltza ospatuko dute: arrastiko 17:00etatik aurrera Ibarreta plazan, musika, dantza tradizionalak eta jatekoa eskainiko dituzte. Hala, Gorlizko bizilagunek herriko euskal kultura eta mitologia ezagutzeko aukera izango dute gau ahaztezin batez gozatzen duten bitartean.
Sopelako Munarrikolanda Mendi Taldeak 25 urte bete ditu aurten, eta, horregatik, hainbat ekintza antolatu dituzte herrian azken hilabeteetan. Hil honetan, mendiari eskainitako asteburua antolatuko dute tokiko Udalaren laguntzagaz urriaren 20tik 22ra. Hala, hainbat mendi dokumentalen proiekzioez gozatuko dute herritarrek Silvia Vidalen eta Luis Miguel Eguiluzeren istorioen parte hartzeagaz batera. Gainera, Mendi Film pelikulen emanaldia ere egingo dute.