Ekainaren 7an, barikuan, egitarau berezia antolatu dute Urdulizko Inola elkarte feministako kideek euren ibilbideko 30 urteak ospatzeko xedeagaz. Arrastiko 18:00etan, Urdulizko landa-emakumeei omenaldia egingo diete, eta gero, 19:30ean, Hemendik ere ateratzen da ikuskizunaz gozatu ahalko dute, Alazne Etxebarria artistaren eskutik. Dohakoa den arren, beharrezkoa da izena ematea hurrengo telefonoan: 747 499 814.
5 eta 12 urteko umeentzat. Izen-ematea 946 775 163 edo liburutegia@barrika.eus
Ekainaren 3tik 9ra hainbat ekintza egingo dituzte Getxon, Udalak antolatuko duen Aste Berdearen testuinguruan. Aurten, herritarrak uraren garrantziaz kontzientziatzea izango da helburua, bizitzarako eta gure planetarako ezinbesteko baliabidea baita. Horretarako, adin guztietako herritarrentzat hainbat jarduera eta ekimen programatuko dituzte, hala nola tailerrak, itsasontziko irteerak, hegaztiei eraztunak jartzea, hondartzak eta itsasoa garbitzea eta ibilbideak.
Tokiko toponimia ezagutzeko ibilbideak abiatuko dituzte bihar, martitzenean, Getxon. Urtero bezala, udalerriko auzoak eta txokoak, eta euren izenak hobe ezagutzeko egitasmoa Bizarra Lepoan elkarteagaz elkarlanean antolatu ditu Udalak. Horietan, parte hartzaileek udalerriko toponimia eta historia, ondare kulturala, paisaia, geologia, fauna eta abar ezagutuko dituzte. Azalpenak euskaraz izango dira, eta norbaitek ulertzeko arazorik izango balu, bere mailara egokituko lirateke azalpenak.
Leioako Txorierri auzoan festak ospatuko dituzte ekainaren 7tik 9ra. Aurreko astean, Lamiakoen txanda izan bazen, oraingoan, Txorierrikoei tokatzen zaie, hurrengo astean ospatuko dituzte sanjoanen aurretik. Hala, Bifor Jai Batzordeak eta Leioako Udalak hainbat ekintza prestatu dituzte auzotar guztiek ederto pasatzeko aukera izan dezaten; hemen egitaratua.
Erandioko Musikaren hilabeteak estilo eta gustu askotako 25 kontzertu ekarriko ditu ekainean zehar. Udalerriko kaleak doinuz beteko dituzten emanaldiak Astrabuduako Josu Murueta plazan, Altzagako Irailaren 23a plazan, Erandiogoikoan, Faoetan eta Martiartun egingo dituzte.
Udaberri bete-betean gaudela, eguraldi ona aprobetxatuta, aire zabaleko arte eszenikoen programazioari hasiera emango diote zapatuan, hilaren 4an, Getxon. Hala, aste honetatik aurrera, eta urriaren amaiera bitartean, adin guztiei zuzendutako antzerki, dantza, zirku eta askotariko generoez gozatzeko aukera egongo da Areetako Xake plazako anfiteatro berrian. Zapatu honetan Cía Maite Guevararen Susto zirku-clown saioa egongo da gozagai, 21:00etatik aurrera.