Barrikako Lopeola baserri historikoa eraisteko arriskuan dago hirigintza-egitasmo baten ondorioz

Ander Zarraga mai 13, 13:08 Barrika

XVII. mendeko erreferentziak dituen baserria eraisteko asmoa iragarri dute, Lepola auzoan 150 etxebizitza eraikitzeko hirigintza-proiektu baten testuinguruan. EH Bilduk mozio bat aurkeztuko du gaur arrastian egingo duten Barrikako Udalaren osoko bilkuran, EAJren esku dagoen udal-gobernuak eraisketa-proposamena baztertu dezan.

Barrika Pirata Trail laugarren edizioa estatuko onenen artean sartu da milaka parte-hartzailegaz

Laura Fontalba Colomo mai 12, 09:25 Barrika

Pasa den domekan, hamar herrialdetako mila kirolarik baino gehiagok hartu zuten parte Pirata Trailaren laugarren edizioan. Probak 13.200 metroko ibilbidea zuen, Muriola, Barrika eta Meñakoz hondartzak eta Barrikako barrualdeko basoa zeharkatuz. 

Asteazkena 13 eguraldia Min: 12ºC
Max: 17ºC
Osteguna 14 eguraldia Min: 11ºC
Max: 15ºC
Ostirala 15 eguraldia Min: 10ºC
Max: 15ºC

AEMET-ek emandako informazioa