UKBERRI.NET Uribe Kostako agerkari digitalaren artxiboa [2003-2014]

Gizon bat atxilotu dute Getxon bikotekide ohia jo duelakoan

2010 mai 13 Getxo

Getxoko Udaltzaingoak 25 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo gauean, bere bikotekide ohiaren kontrako indarkeria delitua egotzita. Udal iturrien arabera, 23:00ak aldera jaso zuten deia tokiko polizia…
Bihar abiatuko da Uribe Kostako bertsolari txapelketa

2010 mai 13 Sopela

Zazpi beharrean, zortzi izango dira aurten Bizkaiko Eskualdeetako Bertsolari Txapelketak. Ipar Uribeko sariketan, 20 bat lagun lehiatu ziren orain bi urte, Uribe Kosta, Mungialdea eta Txorierri eskua…
Ekainaren 12an jai herrikoien aldeko olinpiadak egingo dituzte Algortan

2010 mai 13 Getxo

Ekainaren 12rako, larunbata, jai herrikoien aldeko olinpiadak antolatu dituzte, festen antolaketan parte hartu arren, Getxoko Udalak 2009an txosna jartzeko baimena eman ez zien hainbat eragilek (Kosk…
Palestinarren "Nakba" gogoan elkarretaratzeak izango dira bihar eskualdean

2010 mai 13 Uribe Kosta

Larunbat honetan, maiatzak 15, 62 urte beteko dira Israelgo Estatua sortu zenetik, palestinarrek "Hondamendia" izendatu zuten eguna, alegia. Urtero bezala Palestinarekin elkartasuna lantzen duten er…
Ibai Aginaga preso berangoztarra Jaenetik Algecirasera eraman dute

2010 mai 13 Berango

Gaur goizeko 8etan Jaeneko espetxetik atera eta, bera bakarrik eramanda, Algeciraseko espetxera zihoala esan diote Ibai Aginaga euskal preso politiko berangoztarrari, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko…
Udondo gaztetxean egingo du jaialdia larunbat honetan Eztabaidak

2010 mai 13 Leioa

Larunbat honetan, maiatzak 15, jaialdia prestatu du Leioako Udondo gaztetxean Eztabaida elkarteak. Horrenbestez, arratsaldeko 8etatik aurrera, Feos pero Majos (beraien lehen kontzertua atsedenaldi lu…
Amaiurrera joango dira larunbatean Leioatik

2010 mai 13 Leioa

Larunbat honetarako, maiatzak 15, Amaiurrera antolatu du irteera Leioako Kurkudi kultur taldeak. Goizeko 9etan abiatuko da autobusa Txomin Arestitik (Leioan buelta 22:00etarako kalkulatzen dute). Hel…
Erabilgarri dago Aiboako metro geltokira arteko igogailua

2010 mai 12 Getxo

Algortako Aiboa inguruko maldaz gorako igogailua zabalik dago jada herritarrentzat. Azpiegitura berri hori Irisgarritasunaren udal Planaren harira jarri dute, "bertako auzotarrek hala eskatuta", toki…
Antonio Mingote marrazkilari espainiarrari buruzko erakusketa jarri du Leioan Umore Azokak

2010 mai 12 Leioa

Leioako XI. Umore eta Kaleko Artisten Azoka Antonio Mingote marrazkilari espainiarra omenduko du, Kultur Leioa aretoan zabaldutako erakusketaren bitartez. Hartara, bisitariek mende erdiz prentsan egu…
Emakumeen ikuspegiko hitzaldi bana izango da gaur eta bihar Itzubaltzetan eta Algortan

2010 mai 12 Getxo

"Mujeres por el cambio social. Propuestas desde la Soberania Alimentaria" izeneko hitzaldia eskainiko dute gaur Itzubaltzeta / Romon Brasilgo eta El Salvadorreko bi emakumek, bata sindikalista eta ko…
Mari Pepa eta Arloteren bila dabiltza Leioan

2010 mai 12 Leioa

San Juan jaiak gertu daudenez, Mari Pepa eta Arlote pertsonaien azalean jarriko den bikotearen bila hasi dira jada Leioan. Herri bozketan parte hartu nahi duten gizon-emakumeek maiatzaren 14ra arte i…
Javier Martinezen “Kalejira” lana izango da Barrikako San Juan jaietako irudia

2010 mai 12 Barrika

Javier Martinez Garaialdek irabazi du Barrikako San Juan Jaietako II. Kartel Lehiaketa, "Kalejira” izenburuko lanarekin. Ondorioz, hori izango da aurtengo festak iragartzeko erabiliko duten irudia. M…