Hurrengo urriaren 8an, domekan, Urdulizko Udalak Urdulizetik Sopelaraino doan ibilbidea antolatu du 10:00etatik 14:00etara Txiri Txiri ekimenaren barnean. Hala, parte-hartzaileek arrokek eta geologiaren munduak ezkutatzen dituzten sekretuak eta historia ezagutuko dituzte oinez egingo duten ibilbidean. Ekimen honen helburua da inguruneaz ikastea eta gozatzea, baita herritarrek euren osasuna zaintzea kirola egiten duten bitartean. Urriaren 3ra arte izena emateko aukera dago hemen.
Irailaren 23 plazatik Europa plazaraino. Inguruko 50 txistulari baino gehiagok parte hatuko dute.
Ione eta Elias, 168 egun eta gero, lantegiaren ixtearekin sortutako protesta mantentzen duten bakarrak dira. Baina itxialdia behea jota dago, guztiz ahulduta. Hori gutxi balitz, haien arteko erlazioa hautsita dago. Txarli agertzen denean itxaropena dakar berriro. Hitzemateak lortu ditu azkenean, baina baldintza bat dago: lantegia utzi behar dute lehen bait lehen. Proposamen honek, guztien artean eraikitako gezurrez ohartzea eragingo du. Lokarturiko Gandhi-ak eta ustezko terroristei buruzko komedia bat. Sarrera: 5 euro
Kurdistanen inguruko argazki erakusketa antolatu du Abian Kultur Elkarteak Algortako merkatuan (Torrene, 4). Ikusgai egongo da astelehenetik ostiralera, 08:00-14:00 artean. Herriko dendetan erosi eta bitartean kulturaz gozatzea ez da gauza makala. Animatu eta pasa zaitez.
Sorne Gorozika: "Pintura-erakusketa hau bi zatitan banatuta dago. Kanpotik heltzen zaizkidan irudiak ia beti dira espezie desberdinetako ‘jendearen’ erretratuak. Barnekoak, ordea, nire buruan bueltaka agertzen dira, eta euskarri batean geldi uzten saiatzen naiz. Irudi horietako batzuk gizakiaren desnaturalizazio-prozesuaren ideian daude integratuta, haitzuloetatik ezerezera deritzodan prozesuan". » Non: Erakusketa gelan» Egunak: Irailaren 22tik urriaren 22ra» Ordutegia: Astelehenetik ostilarera 10:00etatik 20:00etara. Larunbatak eta igandeak, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara» Sarrera: Doan
Uda bukatu arren, oraindino ez dira auzo guztietako jaiak bukatu. Hala, Andraka auzoko herritarrek plan ezin hobea dute hilabeteari hasiera emateko: urriaren 4tik 16ra bitartean San Frantzisko jaiak ospatuko dituzte. Besteak beste, puzgarriak, umeentzako herri-kirolak, baita ume eta nagusientzako mendi martxa bat ere antolatu dute. Modu horretan, natura, ohiturak eta musika elkartuko dituzte udagoienean ere jaiez gozatzeko.
Angeluko Chambre d 'Amourren eta Donostiako Kursaaleko terrazetan azokak izugarrizko arrakasta izan ondoren, Sportjam Surftest Sopelara iritsiko da urriaren 6tik 8ra bitartean. Sopelako Udalak kontzeptu interaktibo berritzaile bat jarriko du martxan aurten ere, non bisitariak doan eta libreki probatu ahal izango duen erakusgai dagoen edozein produktu, hondartza osoan zehar edo zuzenean uretan. Azoka bariku arrastitik domekara egingo dute eta sarrera doakoa izango da. Ordutegia honako hau izango da: barikuan 16:00etatik 20:00etara, zapatuan 11:00etatik 20:00etara eta domekan 11:00etatik 19:00etara.
18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroa egingo dute Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Zehazki, Sopela, Berango, Barrika, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizen erroldatutako lagunentzako ikastaroa da, betiere tokiko elkarteetako edo kolektiboetako partaideei zein banakoei zuzendutakoa: magisteritza, pedagogia, psikologia ikasleak, begiraleak, entrenatzaileak, etab. Izena eman daiteke aurrez-aurre Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, astelehenetik barikura (09:00-14:00/16:00 -20:00) eta zapatu eta domekatan ere (11:00-14:00/17:00-20:00). Halaber, online ere egin daiteke hemen.
Irailetik aurrera eta ikasturte berriaren hasieragaz, ingurugiro eta birziklapenari buruzko Inguru Minguru tailerrak bueltatuko dira Barrika, Berango, Lemoiz, Plentzia, Urduliz eta Gorlizko udalerrietara. Tailerrak 4 urtetik gorago umeentzat zuzenduta daude, eta iraila eta urria arteko bariku orotan tailer bat emango dute Mankomunitateko herri bakoitzean, arrastiko 17:00etatik 19:00etara. Helburua da haurrei erakustea ingurugiroarekiko errespetua, besteak beste: baliabide naturalak modu egokian erabiltzearen arduraz sentsibilizatzea, hondakin gutxiago sortzearen garrantziaz jabearaztea, baita birziklatzea eta berrerabilpena bultzatzea ere.
Bizkaiko Txakolina eta musika uztartzen dituen jaialdiaren edizio berri bat egingo dute aste-akabu honetan, urriaren 7 eta 8an, Leioako Mendibile jauregian. Bertan, Bizkaiko txakolinaren sekretuak ezagutzeko dastaketakaz batera, mokadu ederrak dastatzeko aukera egongo da, musikak-programa zabalak lagunduta.
Barikuan, hilaren 6an, hasiko da arte eszenikoak oinarri hartuko dituen Getxo Eszena programaren 41. edizioa. Hala, hilaren 22ra bitartean, askotariko diziplinetako ikuskizunen eskaintza zabala hartuko du udalerriak; guztira, 10 lan antzeztuko dira Muxikebarri antzokian, gehienak euskal konpainien eskutik. Sarrerak ohiko salmenta-lekuetan erosi ahal izango dira.
Astrabuduko Hogar Extremeño elkarteak XLII. Aste Kulturala egingo du gaurtik hilaren 15era bitartean. Bea Bernal da elkarteko presidentea eta azaldu duenez, "Lan handia eskatzen du ekintza guztiak antolatzea, baina gero emaitza eta auzoak nola erantzuten duen ikustea oso pozgarria da".
Urriaren 6tik 8ra bitartean, Plentzia ekitaldiz beteko dute hiribilduaren urteurrena ospatzeko; izan ere, aurten 724 urte beteko dira 1299. urtean Diego Lopitz V.a Harokoa Bizkaiko Jaunak hiribilduaren aintzatespena eman zionetik.