Igandea, azaroak 26

09:00

Sopelako Munarrikolanda mendi taldeak Burgoseko La Peña mendietara bidaiatuko du

Sopela

Datorren azaroaren 26an, domekan, Munarrikolanda taldeak irteera berri bat egingo du La Peña mendietara (Burgos, Espainiar Estatua). Rellosotik abiatuko dira eta Tres Dedos (1172m) eta Peñalba de Lérdano (1244m) tontorrak igoko dituzte ibilbidea Villabasilen amaitzeko. Gainera, abenduaren 17an urteko azken txangoa egingo dute: Orozkotik Axkorrigara (1099m) igoko dute Gorbeia mendiguneko lekurik malkartsu eta ezkutuenetik. Informazio gehiago euren webgunean edo 696 731 662 telefonora deituz.

10:00

Getxotik Mundura Mundutik Getxora azoka

Muxikebarri Antzokia, Getxo | Azokak

Erronka berriak planteatzea eta GGKEek garapen iraunkorreko helburuak lortzen laguntzeko egiten duten lana herritarrei hurbiltzea dira Getxotik Mundura Mundutik Getxora ekimen solidarioaren helburuak. Getxoko Udalak bultzatzen du ekimen hori, hainbat erakunderen laguntzagaz, eta aurten 26. edizioa beteko du. Besteak beste, azoka azaroaren 26an, domekan izango da, baina askotariko jarduerak egongo dira abenduaren 20ra arte.

Getxotik Mundura Mundutik Getxora azoka Muxikebarri Antzokia

Erronka berriak planteatzea eta GGKEek garapen iraunkorreko helburuak lortzen laguntzeko egiten duten lana herritarrei hurbiltzea dira Getxotik Mundura Mundutik Getxora ekimen solidarioaren helburuak. Getxoko Udalak bultzatzen du ekimen hori, hainbat erakunderen laguntzagaz, eta aurten 26. edizioa beteko du. Besteak beste, azoka azaroaren 26an, domekan izango da, baina askotariko jarduerak egongo dira abenduaren 20ra arte.

11:00

Leioa Itsasadarretik

Lamiakon, Leioa | Bestelakoak

Itsasadarraren garrantzia zabaltzea eta ezagutaraztea helburu duen Leioa Itsasadarretik ekimenak hainbat jarduera ekarriko ditu domekan Lamiakora. Egun horretan, auzoko metro-geltokiko plaza umeentzako jarduerez eta food truckez beteko dute jai herrikoi honen edizio berri batean.

Leioa Itsasadarretik Lamiakon

Itsasadarraren garrantzia zabaltzea eta ezagutaraztea helburu duen Leioa Itsasadarretik ekimenak hainbat jarduera ekarriko ditu domekan Lamiakora. Egun horretan, auzoko metro-geltokiko plaza umeentzako jarduerez eta food truckez beteko dute jai herrikoi honen edizio berri batean.

11:00

Itsadarra garbitzeko ekimena

Ontziola plaza, Plentzia | Irteerak eta txangoak

Azaroaren 26an , Plentziako udaletxearen inguruan eta itsasadarraren pasealekuan hondakinak biltzeko auzolana egingo dute. Uribe Kostako Mankomunitateko Jasangarritasun Sailak antolatutako ekimen horren topaketa-gunea Ontziola plaza izango da goizeko 11:00etatik aurrera.

Itsadarra garbitzeko ekimena Ontziola plaza

Azaroaren 26an , Plentziako udaletxearen inguruan eta itsasadarraren pasealekuan hondakinak biltzeko auzolana egingo dute. Uribe Kostako Mankomunitateko Jasangarritasun Sailak antolatutako ekimen horren topaketa-gunea Ontziola plaza izango da goizeko 11:00etatik aurrera.

16:30
16:30

Sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroan izena emateko epea zabalik dago irailaren 30era arte

Kurtzio kultur etxea, Sopela | Ikastaroak eta tailerrak

18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroa egingo dute Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Zehazki, Sopela, Berango, Barrika, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizen erroldatutako lagunentzako ikastaroa da, betiere tokiko elkarteetako edo kolektiboetako partaideei zein banakoei zuzendutakoa: magisteritza, pedagogia, psikologia ikasleak, begiraleak, entrenatzaileak, etab. Izena eman daiteke aurrez-aurre Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, astelehenetik barikura (09:00-14:00/16:00 -20:00) eta zapatu eta domekatan ere (11:00-14:00/17:00-20:00). Halaber, online ere egin daiteke hemen.

Sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroan izena emateko epea zabalik dago irailaren 30era arte Kurtzio kultur etxea

18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroa egingo dute Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Zehazki, Sopela, Berango, Barrika, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizen erroldatutako lagunentzako ikastaroa da, betiere tokiko elkarteetako edo kolektiboetako partaideei zein banakoei zuzendutakoa: magisteritza, pedagogia, psikologia ikasleak, begiraleak, entrenatzaileak, etab. Izena eman daiteke aurrez-aurre Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, astelehenetik barikura (09:00-14:00/16:00 -20:00) eta zapatu eta domekatan ere (11:00-14:00/17:00-20:00). Halaber, online ere egin daiteke hemen.

16:00
19:00

Ekin Bidaia gazte ekintzailetzako programa abiarazi dute Uribe Kostan

Leioa enpresen mintegia, Barrika Berango Gorliz Leioa Lemoiz Plentzia Sopela Urduliz Uribe Kosta | Ikastaroak eta tailerrak

Ekin Bidaia gazteekintzailetzako programa abiarazi du Bizkaiko Foru Aldundiak Uribe Kostan eskualdeko Udalakaz duen Gaztedi Uribe Kosta hitzarmenaren bidez. Programa horrek ideia batetik abiatutako proiektu ekintzaileei laguntza ematen die, kontzeptu horretan sakonduz eta abian jartzeagaz lotutako alderdi guztiak landuz. Horretarako, bidaiaren analogia erabiliko dute: irteeratik (ideia) helmugaraino (azken proiektua), geldialdi desberdinez osatutako ibilbidea egingo dute. Parte hartzeko ondorengo inprimakia bete daiteke urriaren 19a baino lehen: izen-ematea hemen.

Ekin Bidaia gazte ekintzailetzako programa abiarazi dute Uribe Kostan Leioa enpresen mintegia

Ekin Bidaia gazteekintzailetzako programa abiarazi du Bizkaiko Foru Aldundiak Uribe Kostan eskualdeko Udalakaz duen Gaztedi Uribe Kosta hitzarmenaren bidez. Programa horrek ideia batetik abiatutako proiektu ekintzaileei laguntza ematen die, kontzeptu horretan sakonduz eta abian jartzeagaz lotutako alderdi guztiak landuz. Horretarako, bidaiaren analogia erabiliko dute: irteeratik (ideia) helmugaraino (azken proiektua), geldialdi desberdinez osatutako ibilbidea egingo dute. Parte hartzeko ondorengo inprimakia bete daiteke urriaren 19a baino lehen: izen-ematea hemen.

10:43
20:30

'Burdiña eta abotsa' erakusketa ikusgai dago egunotan Algortako Merkatuan

Algortako Merkatua, Getxo | Erakusketak

Joseba Gotzon artista portugaletetarrak Burdiña eta abotsa proiektuko 14 pieza jarri ditu ikusgai Algortako Merkatuan, tartean Zortzi, Tubo, Tablilla eta Otxotea izeneko bildumetakoak. Obra guztiak burdinez eginda daude, eta artistak azken horretakoak ikusarazi gura ditu, abesbatza-genero horren berreskuratzea ahalbidetzeko asmoz, 2000an berak sortutako Portugaleteko Nazioarteko Otxoteen Jaialdia (FIOP) ikusarazteko.

'Burdiña eta abotsa' erakusketa ikusgai dago egunotan Algortako Merkatuan Algortako Merkatua

Joseba Gotzon artista portugaletetarrak Burdiña eta abotsa proiektuko 14 pieza jarri ditu ikusgai Algortako Merkatuan, tartean Zortzi, Tubo, Tablilla eta Otxotea izeneko bildumetakoak. Obra guztiak burdinez eginda daude, eta artistak azken horretakoak ikusarazi gura ditu, abesbatza-genero horren berreskuratzea ahalbidetzeko asmoz, 2000an berak sortutako Portugaleteko Nazioarteko Otxoteen Jaialdia (FIOP) ikusarazteko.

18:30
19:30

Ikasketa eraginkorrerako tailerra egingo dute azaroan Urdulizen

Urduliz

Berango Gazte Labek Azterketa Eraginkorraren tailerra eskainiko du azaroaren 8an, 15ean, 22an eta 29an, ordubeteko lau saiotan. Bertan, errendimendu akademikoa hobetzeko gako batzuk azalduko dituzte. Berangoko Gazte Labean izango dira klaseak, 18:30etik 19:30era. Izena emateko esteka, hemen.

14:30

2023ko Ostera kultur-saio ibiltariak Gorliz eta Urduliz zeharkatuko ditu

Gorliz Urduliz | Bestelakoak

Azaroaren 18tik abenduaren 3ra egingo dute "Ostera plazara" izeneko sei emanaldiko zirkuitu ibiltaria. Hala, Gorliz, Urduliz eta Etxebarri zeharkatuko ditu, hurrenez hurren. Herri bakoitzeko egitarauak aste akabu osoa hartuko du, zapatu zein domekan eskainiko baitira ikuskizunak, erabat doan, herri erdian ipinitako karpan. Euskaltzaleen Topaguneko zuzendaria den Jasone Mendizabalek adierazi duenez, denetariko zaleentzako doako kultur egitarau mardula osatu dute aurtengo edizioan, "punta-puntako musikarien emanaldiak bestelako ekimen artistikoakaz nahastuz, herritarri kultur-esperientzia diferente eta originala eskainiz". Aurreko edizioetan bezala, bere webgune propioa izango du Osterak.

21:00

Erakusketa: Luis Villar. "Artearekiko maitasunagatik"

Josu Murueta kultur etxea, Erandio | Erakusketak

Track 1 elkarteak antolatutako erakusketa. Luis Villarrek honetan hainbat estilo eta teknika aurkeztuko dituzte kolore eta formatu ugarigaz: natura, hilak, irudia, paisaia etab.

Erakusketa: Luis Villar. "Artearekiko maitasunagatik" Josu Murueta kultur etxea

Track 1 elkarteak antolatutako erakusketa. Luis Villarrek honetan hainbat estilo eta teknika aurkeztuko dituzte kolore eta formatu ugarigaz: natura, hilak, irudia, paisaia etab.

Agenda herriak

Egutegia

Abendua
al ar az og ol lr ig
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Urtarrila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        

Urte osoko agenda ikusi »»