UKBERRI.NET Uribe Kostako agerkari digitalaren artxiboa [2003-2014]

Landaren kontrako zentsura mozioa babesteko "gonbitea" luzatu dio berriro Getxoko PSE-EEri PPk

2008 aza 05 Getxo

Imanol Landa jelkideari alkatzeta kentzea "Getxoko PSE-EEren esku" dagoela adierazi dio Luis Almansa tokiko sozialisten bozeramaileari Alderdi Popularrak. "Kokoteraino gaude beti alkatearen egitasmoe…
"Dirua gehien behar denean" auto ofiziala erosi nahi izatea egotzi dio Erandioko alkateari PPk

2008 aza 05 Erandio

Mikel Arieta-Araunabeña alkate jelkideari auto ofiziala erosteko Erandioko Udalak omen daukan asmoa kritikatu du tokiko Alderdi Popularrak. Javier Ruiz PPren bozeramailearen arabera, 38.000 euroko ko…
Getxoko liburu azoka solidarioan bildutako ia 10.300 euro Ekuadorren drogazaletasuna prebenitzera zuzendu dituzte

2008 aza 05 Getxo

Getxoko udal liburutegiek egindako Bigarren Eskuko Liburuen III. Azoka Solidarioan lortutako dirua eman dio gaur goizean Ayuda Mas gobernuz kanpoko erakundeari Imanol Landa alkateak. Bildutako 10.254…
"TMEO" aldizkariaren 100. alea ospatuko dute bihar Arte Ederretan

2008 aza 05 Leioa

Ostegun honetan, azaroak 6, "TMEO" satirazko umore argitalpenaren 100. alearen aurkezpena egingo dute Arte Ederretako Fakultateko gradu aretoan, EHUko Leioa eta Erandioko campusean. Ekitaldian egongo…
Enpleguari buruzko informazioa emango du Sopelako Gazte Bulegoak

2008 aza 05 Sopela

Uribe Kostako Behargintzarekin heldutako akordioa dela medio, enplegu zentro horrek eskaintzen dituen baliadideei buruzko informazioa eskura izango dute neska-mutilek Sopelako Gazte Informazio Bulego…
Udaltzain gehiago izango du Sopelak

2008 aza 05 Sopela

Sopelako Udalbatzak udaltzaingoen kopurua handitzea onartu zuen joan den osteguneko (urriak 30) osoko bilkuran, "udalerriak dituen beharren araberako zerbitzua eman ahal izateko", udal iturriek adier…
Gaur zozketatuko dituzte Azurtegiondoko aparkalekuko tokiak

2008 aza 05 Plentzia

Plentziako udaletxeko osoko bilkura aretoan izango da gaur, iluntzeko 7etan, Azurtegiondoko lur azpiko aparkalekuan tokiak banatzeko jendaurreko zozketa. Orotara autoa aparkatzeko 121 toki zozketatuk…
Leioako adingabeko bi harrapatu dituzte marihuana eta haxixa zeramatzatelakoan

2008 aza 05 Leioa

Leioako Udaltzaingoaren Herri Babes zerbitzuak udalerriko 14 urteko sei lagun harrapatu zituen joan den igandean, azaroak 2, horietariko batek gainean marihuana eta haxixa zeramatzatelakoan. Tokiko p…
Metroko zaindari bati eraso egitea egotzi diote Leioako gazte bati

2008 aza 05 Leioa

Leioako gazte bat salatua izan da joan den igandean, azaroak 2, Metro Bilbao garraio enpresako jagole bati eraso egin ziolakoan, udal leioaztarrak webgune berrian zabaldu duenez. Iturri horren araber…
Asteburu honetan izango da Leioako eskulangintza azokaren 29. edizioa

2008 aza 04 Leioa

Asteburu honetan, hilaren 8an eta 9an, Euskal Herriko eskulangintza mota anitzen erakusketa eta tailerrak izango dira Leioako Boulevardean. Guztira 24 erakustoki ezberdin izango dira artisauen lanak …
Bizkaiko Foru Aldundiak 280.000 euro emango ditu EHUn makina-erremintako gela bat sortzeko

2008 aza 04 Uribe Kosta

Bizkaiko Foru Aldundia Gobernu Kontseiluak 280.000 euroko diru-laguntza ematea adostu du, 2008tik 2012ra bitartean banatzekoa, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Bilboko Ingeniaritza Goi-Eskola Tek…
Arboretuma inauguratu dute gaur Leioako campusean

2008 aza 04 Leioa

Eneko Arruebarrena eta Mikel Arieta-Araunabeña Leioa eta Erandioko alkateak bertan zirela inauguratu dute gaur, azaroak 4, bi udalerrien arteko campuseko Arboretuma Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun …