UKBERRI.NET Uribe Kostako agerkari digitalaren artxiboa [2003-2014]

Emakumeen eskubideen defentsan nork bere ardura hartzera deitu du Bilgune Feministak

2007 aza 25 Getxo

Algortako Bilgune Feministak deituta, 60 bat lagun elkarretaratu dira gaur eguerdian Algortako Telletxe plazan Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira egindako kontzentra…
Diru laguntza izango dute Sopelako igerilekuetara joaten diren gorliztarrek

2007 aza 25 Gorliz

Gorlizen, oraingoz, ur kirolak praktikatzeko instalaziorik ez dagoenez, Udalak diru laguntza emango die Sopelako kiroldegiko instalazioetan izena ematen duten auzokoei. Horrela, herritarren artean ki…
Gizonezko bat atxilotu dute Sopelan neska lagun ohia jipoitzea egotzita

2007 aza 25 Sopela

Ertzaintzak I.F.M. 27 urteko gaztea atxilotu zuen atzo goizean Sopelan, genero indarkeria eta bikotekide ohiarengandik epaileak jarritako urruntze agindua urratzea leporatuta. Gainera, Herrizaingo Sa…
Moztuta egongo da bihar Algortako Alango kalea

2007 aza 25 Getxo

Astelehen honetan, azaroak 26, Alango eta Martikoena kaleen artean, Algortako osasun-zentro berria egiten ari den enpresak, asfaltoa jartzeko lanak hasiko ditu. Hori dela eta, trafikoa moztuta egongo…
Pasealeku batek lotuko ditu Astrabudua eta Altzaga

2007 aza 25 Erandio

Altzaga eta Astrabudua auzoak lotuko dituen ibilbidea gauzatzeko egitasmoa prestatu du Erandioko Udalak, "gune degradatuak berreskuratzeko eta paisaia aldetik interesgarri izan daitezkeen ibilbideak …
Tasak eta zergak %2,8 igoko dira Erandion

2007 aza 25 Erandio

Datorren urtean indarrean izango diren zerga eta tasak %2,8 igotzea erabaki du Erandioko Udalbatzak. Ondasun higiezinen, jarduera ekonomikoen eta ibilgailuen gaineko zergak izango dira, besteak beste…
Bigarren haur eskola ireki berri du Erandioko Udalak

2007 aza 25 Erandio

Erandioko Udalak Altzaga haur eskola ireki berri du Bekoa ikastetxearen beheko solairuan. Desanexio kaleko 4 zenbakian kokatuta dagoen udal lokal batean jarri dituzte instalazioak eta 254 metro koadr…
Barrika Piragua Taldearen berri ematen du bitakora berri batek

2007 aza 25 Barrika

Piraguismoak gero eta zale gehiago ditu. Maria Ahedo (argazkian) mundu hau ezagutzen hasi den 12 urteko gaztea da. Kirol honetarako duen grinak bitakora berri bat sortzera eraman du, "Mi piragua" ize…
Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako mobilizazioetara deitu du Udalbiltzak

2007 aza 25 Uribe Kosta

Igande honetan, hilak 25, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta emakume mugimenduak deitutako mobilizazioetan parte hartzera deitu du Udalbiltzak. Atzo kaleratutako agir…
Nahikari Ayo: "ertzainek klasera bidali ninduten"

2007 aza 25 Getxo

Ondo irakurri duzue. Hobe hasieratik hasten banaiz ederto ulertzeko zer gertatu zen. San Nikolas ikastolatik atera eta Zubileta eskolara joan nintzen gauza batzuk utzi behar nituelako. Metroa urrun g…
Bi txakur zortzi hilabetez balkoian izateagatik salatu dute leioaztar bat

2007 aza 24 Leioa

Provida Animal elkarteak Leioako auzokide bat salatu du, bere balkoian, irten gabe, bi txakur izan dituelako zortzi hilabetez. Animalien babeserako salaketaren ondorioz, Ertzaintzak espedientea zabal…
Uribe Kostan erakusketak, antzezlanak eta ipuin kontaketak egongo dira emakumeenganako indarkeria salatzeko

2007 aza 24 Uribe Kosta

Uribe Kostako Mankomunitateak emakumeenganako indarkeriaren kontra plazaratutako adierazpen instituzionala bere egin dute erakundea osatzen duten udal guztiek. Gauzak horrela, bihar, azaroak 25, izan…