UKBERRI.NET Uribe Kostako agerkari digitalaren artxiboa [2003-2014]

Bihar da azken eguna Plentzian egingo den emakumeen nortasunari buruzko mintegian izena emateko

2006 eka 15 Plentzia

Emakumeen nortasuna eta norbere estimua baloratzeko mintegia egingo dute datorren uztailaren 5etik aurrera Plentziako Goñi Portal kulturalean. Tailerrak 15 ordu iraungo ditu eta bost saiotan banatuko…
Desalojo agindua jaso du Ganebarri gaztetxeak

2006 eka 15 Sopela

Sopelako Ganebarri gaztetxea "dagoeneko desalojo mehatxuan dago" Sopela eta Urdulizko Gazte Asanbladak (SUGA) jakinarazi duenez. Atzo eguerdian, SUGAko abokatuak Sopelako gaztetxetik irtetzeko 72 ord…
Uda igarota mediku-kontsultategia izango du Armintzak

2006 eka 14 Lemoiz

Lemoizko Udala lokal bat (argazkian) prestatzen ari da Armintza auzoan, Atalaia kaleko 5. zenbakian, mediku-kontsultategi berria jartzeko. Horrek Atalaia plazakoa ordezkatuko du. Pedro Jesus Botejara…
Gorlizek azken hondartza denboraldia izango du aurten, obrei ekin aurretik

2006 eka 14 Gorliz

Uda hau berezia izango da gorliztarrentzat, hondartza egungo egoeran ikusiko duten azken aldia izango baita. Izan ere, Espainiako Ingurumen Ministerioak hala onetsita, uda amaitzean hasiko dira honda…
Elkarteen proposamenak baztertuta, jaietan txosna jartzeko deialdia egin du Getxoko Udalak

2006 eka 14 Getxo

Getxoko Udalak kultur eta kirol elkarteek udalerriko jai nagusietan txosnaren bat eska dezaten deialdia argitaratu du udal webgunean. Dekretuaren arabera, Algortan, Itzubaltzeta / Erromon eta Portu Z…
Gorlizen 18 langabetu kontratatu dituzte udako beharrizanak estaltzeko

2006 eka 14 Gorliz

Gorlizko Udalak 18 langabetu kontratatu ditu aldi baterako "udako biztanle‑kopuruaren igoerak dakartzan beharrizanak estaltzeko". Bertoko biztanleen kopurua 5.000 ingurukoa bada ere, udan lauko…
Neskame bat atxilotu dute hainbat etxe getxoztarretan bitxiak lapurtu dituelakoan

2006 eka 14 Getxo

Neguriko ertzain-etxeko polizia agenteek 31 urteko emakumezko bat atxilotu zuten astelehen arratsaldean, neskame ziharduen zenbait etxetan bitxiak lapurtzea leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Herrizaing…
Hamaika mila lagun izan dira Getxoko Blues Jaialdian

2006 eka 14 Getxo

Getxoko Blues Jaialdiaren XVIII. edizioak 11.000 ikusle izan ditu Getxoko Kultur Etxeak emandako datuen arabera. Ohi bezala, hainbat estilotako musikariak eta taldeak bildu dira Algortako Portu Zahar…
Areetan izango da bihar Maria San Gil

2006 eka 14 Getxo

Ostegun honetan, ekainak 15, Areetako Zugatzarte kaleko 8. zenbakian dagoen Getxoko PPko egoitzara bisita egingo du Maria San Gil EAEko popularren presidenteak, prentsa-ohar bidez jakinarazi dutenez.…
"Hiru itsaso" erakusketa egongo da ikusgai Sopelan

2006 eka 14 Sopela

Ostegun honetatik aurrera, Iker Basterretxea "Roke" argazkilariaren lehendabiziko erakusketa hartuko du Sopelako udaletxeko aretoak. Udal iturriek prentsa ohar bidez adierazi dutenez, azken hiru hila…
San Juan suaz gozatzeko aukera izango dute txikienek Algortan

2006 eka 14 Getxo

Urtero legez, Algortako Bertsolari Eskolak (ALBE), Bizarra Lepoan euskara elkarteak, Gorrondatxe kultur elkarteak, Itxartu dantzari taldeak, Jose Antonio Agirre euskaltegiak eta Egizu Getxo Euskaldun…
Larrabasterra eta Sopelako erdigunea lotzeko eskailera mekanikoak eskatu ditu Ezker Batuak

2006 eka 14 Sopela

Larrabasterran eskailera mekanikoak jartzea eskatu zuen herenegun Jose Vicente Ojinaga (argazkian) Sopelako Ezker Batua-Berdeen bozeramaileak, "auzo horretako bizilagunek udalerriko erdigunera joatea…