UKBERRI.NET Uribe Kostako agerkari digitalaren artxiboa [2003-2014]

Gazte bat atxilotu dute Algortan hainbat lapurreta egin duelakoan

2012 ots 27 Getxo

Getxoko Udaltzaingoak M.T. inizialak dituen 19 urteko mutiko sestaoarra atxilotu zuen atzo, igandea, goizeko 7etan, Algortan, herriko Inauterietan larderia erabiliz hainbat ebasketa egitea egotzita. …
Imanol Beristain gaur askatuko dute

2012 ots 27 Getxo

Imanol Beristain Gutierrez "Lolo" 29 urteko preso politiko itzubaltzetarra askatasunean utziko dute gaur, 30.000 euroko fidantza ordainduta. Itzubaltzeta / Romoko Herri Bilguneak jakinarazi duenez, s…
Gazte Komunisten Batasuna: "Murrizketak... haientzat!"

2012 ots 24 Uribe Kosta

Kapitalismoaren menpean gutxi batzuk aberasten dira gehiengoaren lanarekin, eta beraien eskuetan aberastasunaren %80a batu egiten dute. Krisia dela eta, bidegabezkoa den egoera honek bere alde krudel…
Abran dragatze lanak egin ez ditzaten sinadurak batuko dituzte bihar Algortan

2012 ots 24 Uribe Kosta

Bilboko Portuko Agintaritzak Luzuero gaina inguruan egin gura dituen dragatze lanak aurrera eraman ez ditzan sinadura bilketa eta elkarretaratzea egingo ditu bihar, larunbata, Abra Bizirik Getxoko pl…
Iker Beristain preso algortarrari euroagindua aplikatu eta Auzitegi Nazionalera eramango dute

2012 ots 23 Getxo

Iker Beristain Gutierrez algortarrari euroagindua aplikatzea erabaki dute gaur Frantziako tribunalek, Algortako Herri Bilguneak jakinarazi duenez. 13 eguneko epearen barruan utziko dute Espainiako Au…
Eskubide zibil eta politikoak aldarrikatu dituzte itzubaltzetan dozenaka lagunek

2012 ots 23 Uribe Kosta

"Eskubide zibil eta politikoen alde! Utzi herriak bakean!" lelopean, Itzubaltzeta / Romoko kaleak zeharkatu dituzte 150 bat lagunek gaur iluntzean. Ibilbidean zehar, tortura, errepresioa eta epaikete…
"Audience plays Amerikanuak" ikuskizuna hartuko du bihar Kultur Leioak

2012 ots 23 Leioa

Ingelesez abesten duen Audience talde gernikarrak "Amerikanuak" dokumentalerako sortu zuen soinu banda aurkeztuko du zuzenean bihar Kultur Leioako auditoriumean. 21:00etatik aurrera, Gaizka Insunza (…
Mutil bat atxilotu dute Algortan ziklomotor baten piezak lapurtzen saiatzea egotzita

2012 ots 23 Getxo

Ertzaintzak 18 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Algortan, indarkeriaz egindako lapurreta delitua egotzita. Dirudienez, piezak saltzeko edo, ziklomotor baten motorra desmuntatuta zeukala harrap…
Iluntzean Alaska eta Patagonia arteko surf bira kontatuko du Kepa Acerok Sopelan

2012 ots 23 Sopela

Surfaren, abenturaren eta muturreko kirolen zaleek ezin galtzeko hitzordua dute gaur iluntzeko 8:30ean Larrabasterrako Plaza Beltza herri liburutegian. Bertan, Kepa Acero surflari algortarrak pasa de…
Donostiako Orfeoiaren kontzertuak proiektatuko dituzte bihar Berangon

2012 ots 23 Berango

Ostiral Musikalen hirugarren zita bihar izango da, Donostiako Orfeoia luxuzko protagonista izango dela, 19:00etatik aurrera. Berangoetako kultur etxeko ekitaldi aretoan proiektatuko dira aipatu talde…
Murrizketen kontrako larunbateko manifestazioan parte hartzera deitu dute sindikatu eta gizarte eragileek

2012 ots 23 Uribe Kosta

ELA, LAB, ESK, EILAS, CGT, EHNE eta Hiru sindikatuetako eta hainbat eragile sozialetako ordezkariak Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaren aurrean elkartu dira gaur, gizarte alorrean ematen ari di…
Metro Bilbaoko langileen %85ak egin du greba goizez, sindikatuen arabera

2012 ots 23 Uribe Kosta

Egun hasierako lanuzteak %85eko erantzuna izan duela adierazi du Metro Bilbaoko greba batzordeak. ELA, CIM, UGT, LAB eta ESK sindikatuek babestuta, goizeko 5:30etik 9:30era bitartean egin dute geldia…