UKBERRI.NET Uribe Kostako agerkari digitalaren artxiboa [2003-2014]

Uribe Kostan apirilaren 15ean izango da Dispertsioaren Aurkako Bira

2009 api 04 Getxo

Euskal preso politikoen aurkako sakabanaketa politikak 20 urte beteko ditu hilabete honetan. Hori dela eta, apirilaren 14tik 19ra dispertsioaren kontrako bira antolatu du Etxerat euskal preso politik…
Bizkaiko Zubian beste turismo bulego bat jarriko du Getxoko Udalak hainbat hilez

2009 api 04 Erandio

Getxoko Udalak aldi baterako turismorako informazio bulego berri bat zabalduko du Bizkaiko Zubiaren ondoan datorren ostegunean. Bulego hori egunero zabalduko dute Aste Santuko oporrak eta Hispanitate…
Gurutzetako ospitalean artatu behar izan dituzte atzo Plentzian atxilotutako ustezko bi lapur

2009 api 04 Plentzia

Plentziako Udaltzaingoak 23 eta 24 urteko bi gizonezko atxilotu zituen atzo, ostirala, itsas hiribilduan, aparkatuta zegoen ibilgailu bateko kristala hautsi eta barruan ostu zutelakoan. Eusko Jaurlar…
Iker Rodrigori egitekoa den ongi etorria debekatu du Garzonek

2009 api 04 Erandio

Baltasar Garzon epaileak debekatu egin ditu gaur eguerdiko ordubatetan Erandioko udaletxeko plazan Iker Rodrigo preso ohi lutxanarrari ongi etorria emateko abiatu behar zuten ekitaldia eta hari lotut…
Korrika 16, euskararen tsunamia izan da eskualdean

2009 api 04 Uribe Kosta

Gaur, apirilak 3, sekula baino harrera beroagoa egin diote Uribe Kosta eta Erandioko lagunek Korrikari. Bitartean, Koska irratiak uhinen bidez egin du Korrika, lau ordu pasatxoko irratsaio berezia es…
"¿Habeis visto mi grito?" antzezlana egongo da ikusgai bihar Areetan

2009 api 03 Getxo

Igandean, apirilak 5, "Emakumeak eszenan" emakumezkoen antzerki zikloa helduko da Getxo udalerrira. Zirkuituaren lehenengo emanaldia "¿Habeis visto mi grito?" izango da izango da, Bilboko Luna Llena …
Izenik Ez eta Alproja taldeek joko dute bihar Itzubaltzetan

2009 api 03 Getxo

Larunbat honetan, apirilak 4, Izenik Ez Itzubaltzeta / Romoko musika talde beteranoak eta Algorta, Txoriherri eta Berrizko lagunek osatutako Alproja bandak kontzertua eskainiko dute Itzubaltzeta gazt…
Areetako gizon bat zen atzo kamioi batek hildako txirrindularia

2009 api 03 Getxo

"Deia" egunkariak gaur zabaldu duenez, 63 urteko getxoztar gizona zen atzo kamioi batek Mungian harrapatu eta hil egin zen txirrindularia. Auzokideek, berriz, gehiago zehaztu dute gizonaren jatorria …
Iñigo Iturrate algortarra izango da Eusko Legebiltzarreko bigarren presidenteordea

2009 api 03 Getxo

Eusko Jaurlaritzako bederatzigarren legegintzaldiari hasiera emateko inbestidura saioan Legebiltzarreko presidente berria hautatu dute: PPko Arantza Quiroga. 38 boto eskuratu ditu hautagai popularrak…
Espetxe berean dira Irantxu Gallastegi eta Xabier Garcia Gaztelu, euren alaba Aranerekin

2009 api 03 Berango

Martxoaren 14an, A Coruña aldeko Curtis-Teixeiro espetxera aldatu zuten Xabier Garcia Gaztelu "Txapote", bere bikotekide Irantzu Gallastegi berangoztarra eta Arane alabarekin egon ahal izateko. Galda…
Rugby Eguna ospatuko dute bihar Algortan

2009 api 03 Getxo

Getxo Artea taldeari omenaldia egiteko asmoz, Rugby Eguna prestatu dute larunbat honetarako, apirilak 4, Bizkaiko Kirol Prentsaren Elkarteak eta Getxoko Udalak. Kutsu herrikoia eman gura diote ospaki…
Fredi Paya: "Joxe Lizaso"

2009 api 03 Uribe Kosta

Bizitzan gauza gutxiri buruz esan liteke, baina ez dut ahaztuko Joxe Lizaso bertsotan entzun nuen lehen aldia. Bat-batekotasuna amildegi ertzera eramaten zuen gizona. Gai-jartzaileak gaia birritan es…