Larunbata, ekainak 22

10:00

Gazteen parte-hartzea boluntariotzan lantzeko tailerra egingo dute ekainaren 22an, Berangon

Berango Gazte Lab, Berango | Ikastaroak eta tailerrak

Garapen pertsonalerako eta konpromiso sozialerako tresna gisa duen garrantziaz sentsibilizatzea eta motibatzea du helburu tailerrak. Hala, ekainaren 22an egingo dute, zapatu honetan, goizeko 10:00etatik 12:00etara, Berangoko gazte Labean. Ikastaroa presentziala eta doakoa da, eta bereziki, 16-29 urte bitarteko gazteentzat prestatuta dago. Betiere izena ematea beharrezkoa da, hemen egin daiteke.

Gazteen parte-hartzea boluntariotzan lantzeko tailerra egingo dute ekainaren 22an, Berangon Berango Gazte Lab

Garapen pertsonalerako eta konpromiso sozialerako tresna gisa duen garrantziaz sentsibilizatzea eta motibatzea du helburu tailerrak. Hala, ekainaren 22an egingo dute, zapatu honetan, goizeko 10:00etatik 12:00etara, Berangoko gazte Labean. Ikastaroa presentziala eta doakoa da, eta bereziki, 16-29 urte bitarteko gazteentzat prestatuta dago. Betiere izena ematea beharrezkoa da, hemen egin daiteke.

11:00

Lemoizko eskolak ikasturte amaierako jaia ospatuko du ekainaren 22an

Lemoizko herri-eskola, Lemoiz | Umeentzako jarduerak

Lemoizko Eskolako Amorraga Guraso Elkarteak ikasturte amaierako jaia antolatu du zapatu honetarako, ekainaren 22rako. Jai honen helburua da familiak eskolaren inguruan biltzea eta datorren ikasturtean bigarren hezkuntzara igaroko diren ikasleak agurtzea. Ospakizuna 11:00etan hasiko da eskolan. Ikastetxeak 24/25 ikasturtean seme-alabak eskolan matrikulatu dituzten familia guztiak jaian parte hartzera animatu ditu.

Lemoizko eskolak ikasturte amaierako jaia ospatuko du ekainaren 22an Lemoizko herri-eskola

Lemoizko Eskolako Amorraga Guraso Elkarteak ikasturte amaierako jaia antolatu du zapatu honetarako, ekainaren 22rako. Jai honen helburua da familiak eskolaren inguruan biltzea eta datorren ikasturtean bigarren hezkuntzara igaroko diren ikasleak agurtzea. Ospakizuna 11:00etan hasiko da eskolan. Ikastetxeak 24/25 ikasturtean seme-alabak eskolan matrikulatu dituzten familia guztiak jaian parte hartzera animatu ditu.

14:30

Plentzia-Gorlizko Gazte Eguna handikiro ospatuko dute ekainaren 22an

Eleiz enparantza, Plentzia | Jaiak

Hurrengo zapatuan, ekainaren 22an, Plentzia-Gorlizko Gazte Eguna egingo dute udalerriko lagunek. Hala, bazkari handiaz gozatuko dute 14:30ean, Eleiz plazan eta, ondoren, digestioa ondo egiteko, Zuriketan Beltz taldeagaz bazkaloste musikatua izango dute. Bazkarira apuntatzeko Plentziako Uriola tabernan eta Gorlizko Kattalin arropa dendan egin daiteke. Hala, 12 euro izango dira langileentzako eta 8 euro langabeentzako. Apuntatzeko azken eguna, ekainaren 18a izango da.

Plentzia-Gorlizko Gazte Eguna handikiro ospatuko dute ekainaren 22an Eleiz enparantza

Hurrengo zapatuan, ekainaren 22an, Plentzia-Gorlizko Gazte Eguna egingo dute udalerriko lagunek. Hala, bazkari handiaz gozatuko dute 14:30ean, Eleiz plazan eta, ondoren, digestioa ondo egiteko, Zuriketan Beltz taldeagaz bazkaloste musikatua izango dute. Bazkarira apuntatzeko Plentziako Uriola tabernan eta Gorlizko Kattalin arropa dendan egin daiteke. Hala, 12 euro izango dira langileentzako eta 8 euro langabeentzako. Apuntatzeko azken eguna, ekainaren 18a izango da.

16:25

Plentziako Badia V. Zeharkaldia Uger

Plentzia | Kirol-ekitaldiak

Plentziako Badia V. Zeharkaldia Uger

20:00

Dantza ikuskizuna: "Maitasunak"

Muxikebarri Antzokia, Getxo | Dantza

Adriana Bilbao flamenko koreografo eta dantzariak pieza berri bat estreinatuko du Muxikebarrik koproduzituta. Artista bilbotarraren talentuak bat egingo du Beñat Achiary musikari esperimentala eta Raul Corredor gitarra-jolearekin. ‘Maitasunak’ Joxean Artze, Itxaro Borda, García Lorca, San Juan de la Cruz, Teresa de Ávila edo Bernard Manciet poeta handien lanetan eta kultur tradizioan oinarritzen da. Maitasunaz eta eszenografia goxoz baliatuta dantzatutako testuak eta abestiak. Maitasun inozenteenetik pasionalenetara, obsesiboenetara eta espiritualenetara doan ibilbidea.

Dantza ikuskizuna: "Maitasunak" Muxikebarri Antzokia

21:00
18:30

Getxo Eszena Kalean aire zabaleko programazioari hasiera emango diote zapatuan, Areetan

Xake plaza, Getxo | Antzerkia

Udaberri bete-betean gaudela, eguraldi ona aprobetxatuta, aire zabaleko arte eszenikoen programazioari hasiera emango diote zapatuan, hilaren 4an, Getxon. Hala, aste honetatik aurrera, eta urriaren amaiera bitartean, adin guztiei zuzendutako antzerki, dantza, zirku eta askotariko generoez gozatzeko aukera egongo da Areetako Xake plazako anfiteatro berrian. Zapatu honetan Cía Maite Guevararen Susto zirku-clown saioa egongo da gozagai, 21:00etatik aurrera.

Getxo Eszena Kalean aire zabaleko programazioari hasiera emango diote zapatuan, Areetan Xake plaza

Udaberri bete-betean gaudela, eguraldi ona aprobetxatuta, aire zabaleko arte eszenikoen programazioari hasiera emango diote zapatuan, hilaren 4an, Getxon. Hala, aste honetatik aurrera, eta urriaren amaiera bitartean, adin guztiei zuzendutako antzerki, dantza, zirku eta askotariko generoez gozatzeko aukera egongo da Areetako Xake plazako anfiteatro berrian. Zapatu honetan Cía Maite Guevararen Susto zirku-clown saioa egongo da gozagai, 21:00etatik aurrera.

19:00
19:00

Erandioko Musikaren Hilabetea

Erandio | Musika

Erandioko Musikaren hilabeteak estilo eta gustu askotako 25 kontzertu ekarriko ditu ekainean zehar. Udalerriko kaleak doinuz beteko dituzten emanaldiak Astrabuduako Josu Murueta plazan, Altzagako Irailaren 23a plazan, Erandiogoikoan, Faoetan eta Martiartun egingo dituzte.

Leioako San Juan jaiak

Leioa | Jaiak

Ekainaren 20tik 24ra ospatuko dituzte Leioako sanjoanak aurten. Aurretik, 15ean, Antzinako Eguna izango dute, eta tartean hainbat ekintza izango dituzte leioaztarrek ederto pasatzeko. Musika eskaintza ere galdu ezinekoa izango da aurten ere, eta euskal kulturak, kuadrillek eta txikienek ere zeresan handia izango dute aurtengo egitarauan.

21:30
13:30

Getxophotoko bisita gidatuak euskaraz

Ereaga hondartza, Getxo | Irteerak eta txangoak

Hiru motatako bisitak daude: GAUEKOAKIlunpean eta eskuargiez baliatuz, edizio honetako artisten lanetara gerturatzeko beste modu bat proposatzen dizugu. Animatu urteko egunik luzeenetan gaueko paseo bat ematera! Ekainaren 14an, barikua, 21:30-23:00. Prezioa: 5 euro. Irteera: Info puntua-Merkatua. Iritsiera: Ereagako hondartza. Sarrerak erosteko, hemen.  DOMEKA HONDARTZATIK23 domeka, 11:30-13:30. Irteera: Punta Begoña Galeriak. Iritsiera: Amezti aretoa. Sarrerak erosteko, hemen. ZAPATU ERDIGUNETIK29, zapatua, 11:30-13:30. Prezioa: 5 euro. Irteera: Punto info – Azoka. Iritsiera: San Nikolas plaza. Sarrerak erosteko, hemen.

Getxophotoko bisita gidatuak euskaraz Ereaga hondartza

Hiru motatako bisitak daude:

GAUEKOAK
Ilunpean eta eskuargiez baliatuz, edizio honetako artisten lanetara gerturatzeko beste modu bat proposatzen dizugu. Animatu urteko egunik luzeenetan gaueko paseo bat ematera! Ekainaren 14an, barikua, 21:30-23:00. Prezioa: 5 euro. Irteera: Info puntua-Merkatua. Iritsiera: Ereagako hondartza. Sarrerak erosteko, hemen. 

DOMEKA HONDARTZATIK
23 domeka, 11:30-13:30. Irteera: Punta Begoña Galeriak. Iritsiera: Amezti aretoa. Sarrerak erosteko, hemen.

ZAPATU ERDIGUNETIK
29, zapatua, 11:30-13:30. Prezioa: 5 euro. Irteera: Punto info – Azoka. Iritsiera: San Nikolas plaza. Sarrerak erosteko, hemen.

11:00
20:30

Nagusien pintura-erakusketa

Goñi Portal kultur etxea, Plentzia | Erakusketak

Nagusien pintura-erakusketa Goñi Portal kultur etxea

16:00

Getxoko Zubiletako Jaiek badute daborduko egitaraua!

Getxo | Bestelakoak

Astebete eskas falta da uda ofizialki hasteko, eta, horregaz batera, udako jai gozagarriak ere! Hala, Zubiletako jaiek emango diete festen segidari Getxon ekainaren 21etik 23ra, San Juan Suaren ospakizun bereziagaz.

17:00
23:00

San Juan jaiak

Udaletxeko plaza, Barrika | Jaiak

Ekainak 21, barikua 17:00 Kalejira: nire itsasoa, zurea ere bai! Goierri Bizirik elkarteak kalejira prestatzeko tailerrera gonbidatzen zaitu, egunean bertan, 17:00etatik aurrera, frontoian. 18:00 Txupinaren jaurtiketa eta pregoia. 18:30 Dantza-plaza: Patxi eta Konpainia.  20:00 Sardina-jana eta sagardo-festa. 21:00 Erromeria: Nonbait. Ekainak 22, zapatua 10:00-15:00 Sukalki Txapelketa. Izen-emateak, udaletxeko plazan, 11:30ean. 12:00-15:00 Haurrentzako puzgarriak. 12:30-13:30 Txotxongilo-tailerra. 13:30-14:30 Txalaparta-tailerra. 17:30 Sukalki Txapelketaren sari-banaketa. 18:30 Familia-antzerkia: Perli eta Koxkoloren Bidaia lilugarria. 20:00 Saiheski-jan herrikoia. 21:00 Kontzertua: Trikizio. Ekainak 23, domeka 10:00 Nekazaritza eta Artisautza Azoka. 12:00-14:00 Umeentzako puzgarriak eta egurrezko jolas erraldoiak.  12:00 Igel-toka txapelketa. 12:00 Sopelako Kurene taldearen esku-pilota erakustaldia. 12:30 Euskal Dantza txiki. 13:00 Barrikako Emakumeen Hitza dantza-taldearen ikuskizuna. 14:00 Bits-jaia. 14:00 Bendeja sari-banaketa. 17:00 Mus Txapelketa. 18:00 Familia-ikuskizuna: Gora Bihotzak. 19:00 Eingo dantza-taldea. 21:30 Txokolate-edana. 21:30 Tai ji erakustaldia. 22:00 Suak Su ikuskizuna. Ekainak 24, astelehena 11:00 Meza nagusia. 12:00 Barrikako Aita Gotzon eta Sopelako Lagun Artean abesbatzen kontzertuak.  12:30 Agurra, Emakumeen Hitza dantza-taldearen eskutik. 14:00 Herri-bazkaria. Izena emateko epea, ekainaren 19ra arte, udal-liburutegian, astelehenetik barikura, 17:00-20:00.

San Juan jaiak Udaletxeko plaza

Ekainak 21, barikua

  • 17:00 Kalejira: nire itsasoa, zurea ere bai! Goierri Bizirik elkarteak kalejira prestatzeko tailerrera gonbidatzen zaitu, egunean bertan, 17:00etatik aurrera, frontoian.
  • 18:00 Txupinaren jaurtiketa eta pregoia.
  • 18:30 Dantza-plaza: Patxi eta Konpainia. 
  • 20:00 Sardina-jana eta sagardo-festa.
  • 21:00 Erromeria: Nonbait.

Ekainak 22, zapatua

  • 10:00-15:00 Sukalki Txapelketa. Izen-emateak, udaletxeko plazan, 11:30ean.
  • 12:00-15:00 Haurrentzako puzgarriak.
  • 12:30-13:30 Txotxongilo-tailerra.
  • 13:30-14:30 Txalaparta-tailerra.
  • 17:30 Sukalki Txapelketaren sari-banaketa.
  • 18:30 Familia-antzerkia: Perli eta Koxkoloren Bidaia lilugarria.
  • 20:00 Saiheski-jan herrikoia.
  • 21:00 Kontzertua: Trikizio.

Ekainak 23, domeka

  • 10:00 Nekazaritza eta Artisautza Azoka.
  • 12:00-14:00 Umeentzako puzgarriak eta egurrezko jolas erraldoiak. 
  • 12:00 Igel-toka txapelketa.
  • 12:00 Sopelako Kurene taldearen esku-pilota erakustaldia.
  • 12:30 Euskal Dantza txiki.
  • 13:00 Barrikako Emakumeen Hitza dantza-taldearen ikuskizuna.
  • 14:00 Bits-jaia.
  • 14:00 Bendeja sari-banaketa.
  • 17:00 Mus Txapelketa.
  • 18:00 Familia-ikuskizuna: Gora Bihotzak.
  • 19:00 Eingo dantza-taldea.
  • 21:30 Txokolate-edana.
  • 21:30 Tai ji erakustaldia.
  • 22:00 Suak Su ikuskizuna.

Ekainak 24, astelehena

  • 11:00 Meza nagusia.
  • 12:00 Barrikako Aita Gotzon eta Sopelako Lagun Artean abesbatzen kontzertuak. 
  • 12:30 Agurra, Emakumeen Hitza dantza-taldearen eskutik.
  • 14:00 Herri-bazkaria. Izena emateko epea, ekainaren 19ra arte, udal-liburutegian, astelehenetik barikura, 17:00-20:00.

18:00
11:00

Leioako VII. Eskalada Topaketak

Joxe Migel Barandiaran Behekoa Institutua, Leioa | Kirol-ekitaldiak

San Juan jaiakaz batera, ekainaren 21ean eta 22an, Leioako Mendi Taldeak eskalatzaile guztientzako hitzordu garrantzitsua antolatuko du. Egun horietan, maila eta adin guztietako eskalatzaileentzako hainbat jarduera egingo dituzte Leioako Jose Miguel Barandiaran behekoa institutuan.

Leioako VII. Eskalada Topaketak Joxe Migel Barandiaran Behekoa Institutua

San Juan jaiakaz batera, ekainaren 21ean eta 22an, Leioako Mendi Taldeak eskalatzaile guztientzako hitzordu garrantzitsua antolatuko du. Egun horietan, maila eta adin guztietako eskalatzaileentzako hainbat jarduera egingo dituzte Leioako Jose Miguel Barandiaran behekoa institutuan.

19:30
18:30

Kukularrako jaiak

Erandio | Jaiak

Bihar hasita, erandioztarrek barikutik domekara ospatuko dituzte Kukularra auzoko jaiak. Aurten ere, jai-batzordeko kideek hiru eguneko egitaraua prestatu dute, non musika, bazkaria, lehiaketak eta gastronomia txapelketak ez diren faltako.

14:00

Fadurak II. Getxo International Walking Football Cup (Walking Lions Saria) hartuko du asteburu honetan

Fadura kiroldegia, Getxo | Kirol-ekitaldiak

Getxoko Walking Lions F.C. taldeak, Getxo Kirolak-egaz elkarlanean, Getxo International Walking Football Cup (Walking Lions Saria) antolatuko du bigarrenez. Lehiaketa ekainaren 22an eta 23an izango da, aste-akabuan, Faduran, 10:00etatik 14:00etara. Txapelketak Europako walking football klub onenetako batzuk bilduko ditu: Frantziako All Stars St Porchaire, Italiako WF Asti, Alacanteko Esquina Park Rangers, Sevillako WF Hispalis, Madrilgo Rayo Mahadaonda eta, nola ez, tokiko Walking Lions F.C.

Fadurak II. Getxo International Walking Football Cup (Walking Lions Saria) hartuko du asteburu honetan Fadura kiroldegia

Getxoko Walking Lions F.C. taldeak, Getxo Kirolak-egaz elkarlanean, Getxo International Walking Football Cup (Walking Lions Saria) antolatuko du bigarrenez. Lehiaketa ekainaren 22an eta 23an izango da, aste-akabuan, Faduran, 10:00etatik 14:00etara. Txapelketak Europako walking football klub onenetako batzuk bilduko ditu: Frantziako All Stars St Porchaire, Italiako WF Asti, Alacanteko Esquina Park Rangers, Sevillako WF Hispalis, Madrilgo Rayo Mahadaonda eta, nola ez, tokiko Walking Lions F.C.

Agenda herriak

Egutegia

Uztaila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        
Abuztua
al ar az og ol lr ig
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  

Urte osoko agenda ikusi »»