Abenduaren 3an, Euskararen Egunean, Gorlizen ihes-gela antolatuko dute 8 urtetik gorako umeei zuzenduta. Arrastiko 17:00etatik 19:00etara izango da, Sertutxenan. Izen-emateak Gorlizko kultur etxean egin daitezke abenduaren 2ra arte hurrengo telefonoan 946 774 000.
Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Leioako Udalak Euskararen Astea antolatuko du abenduaren 3tik 7ra bitartean. Bizi, Hazi, Hezi, Berba, Hartu, Eman lelopean, 13 kultur eta aisialdi jarduera egingo dituzte doan, adin guztientzat.
Abenduaren 1ean, Elanchove lurrunontziaren hondoratze misteriotsua erakusketa inauguratuko dute Plasentia de Butron Museoan. Erakusketa Idoia Ibañez Espainiako Merkataritza Itsasketako lehen emakume kapitainak komisariatuko du, eta Merkataritza Itsasketako Kapitainen Bizkaiko Elkartearen laguntza izan du. Erakusketak enigma historiko bat argitzea ez ezik, kaltetutako familiei omenaldia egitea ere bilatzen du, erantzunen zain dauden galderez betetako iraganari leiho bat irekitzeko xedeagaz.
Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak bat egingo du abenduaren 3an ospatuko den Nazioarteko Euskararen Egunagaz, eta, horretarako, eskualdeko zazpi udalerritan hainbat jarduera egingo dituzte.
Lemoizko Udalak herritarrei irekitako hiru bilera antolatu ditu datozen asteetarako, bat auzo bakoitzean. Topaketa horien helburua da legegintzaldi honetan egin diren aurrerapenak aurkeztea eta denon artean herriarentzat etorkizun hobea sortzea ahalbidetuko duten lankidetza-moduak aztertzea, betiere fokua auzo bakoitzean jarriz.