UKBERRI.NET Uribe Kostako agerkari digitalaren artxiboa [2003-2014]

Mutil bat atxilotu dute Algortako bitxi-denda batean lapurtzea egotzita

2007 mai 30 Getxo

Getxoko Udaltzaingoak gazte bat atxilotu zuen atzo Algortako Villamonteko plazan dagoen bitxi-dendan 14.310 euroko balioa duten hiru erloju lapurtzea leporatuta. Tokiko poliziek atxilotutakoaren adin…
Estalperik gabe ospatuko da asteburuan Getxoko Eskulangintza Azoka

2007 mai 30 Getxo

Aurten ere, esku lanez gozatzeko aukera izango da Getxoko Eskulangintza Azokari esker; Euskal Autonomia Erkidego osoko handiena, udal iturrien arabera. 113 artisauk parte hartuko dute 24. ekitaldi ho…
Getxoko Udalak delegatu sindikal bat berriro jazarri duela salatu du UGTk

2007 mai 30 Getxo

UGTk Getxoko Udalean duen atal sindikalak salatu du EAJk Andoni Casado langileen ordezkariaren aurkako "jazarpen kanpaina berri bat" abiatu duela. Izan ere, UGTk jakinarazi du atzo Casado jaunari uda…
Ekainaren 8an Itzubaltzetara itzuliko da Blues Jaialdia

2007 mai 30 Getxo

Ekainaren 8tik 10era bitartean blues estilo anitzen erakusleiho bihurtuko da Getxoko XIX. Nazioarteko Blues Jaialdia. Aurtengo eskaintzak izen handiko artistak bilduko ditu: Hash euskal taldea, Sherm…
Euskal taldeek bost antzezlan estreinatuko dituzte bihartik aurrera Leioako Umore Azokan

2007 mai 30 Leioa

Maiatzaren 31tik ekainaren 3ra egingo da Leioako Umore Azoka. Mundu osoko 49 taldek 160 emanaldi eskainiko dituzte herriko 17 agertokitan. Azokaren zortzigarren edizioan parte hartuko duten Euskal He…
Euzkadi Buru Batzar berritzeko prozesuari ekingo dio etzi EAJk

2007 mai 30 Uribe Kosta

Etzi, ostirala, ekainak 1, Euzko Alderdi Jeltzalearen aberri zuzendaritza berritzeko barne prozesua hasiko da. Ibilbidea abenduaren 2an amaituko da EBBko presidentearen hautaketarekin. Egun, Josu Jon…
Bi gazte atxilotu dituzte sakeleko telefonoko irudiekin xantaia egin dutelakoan

2007 mai 30 Getxo

Getxoko Udaltzaingoak Portugaleteko bi gazte atxilotu zituen pasa den astelehenean, Sopelako hirugarren gazte bati xantaia egiten saiatu zirelakoan. Polizien arabera, 23 eta 25 urteko portugaletetarr…
G8 gailurraren aurkako ekimenak izango dira egunotan Uribe Kostan

2007 mai 30 Getxo

Gaur zortzi, ekainak 6, hasiko da Alemaniako Heiligendamm herrian Munduko estatu aberatsen eta Errusiaren arteko gailurra. Hiru egunez, makroekonomiako hainbat kontu eztabaidatuko dituzte bertan. Hor…
Bi auto erreta agertu dira Berangon, haietako bat bizkartzain batena

2007 mai 29 Getxo

Goizeko 3ak aldera Berangoko Basotxu Bidea kaleko bi auto erretzen ikusi du auzokide batek eta suhiltzaileak deituta azken hauek amatatu dute sutea. Eitb24.com-ek zabaldu duenez, Eusko Jaurlaritzako …
Hainbat errotulu falangista kendu zituzten Algortan larunbatean

2007 mai 29 Getxo

"Algortar antifaxista gazte talde" batek Franco garaiko Etxebizitza Ministerioaren hainbat errotulu falangista kendu zuen pasa den larunbatean Algortako etxebizitzetako fatxadetatik. Gazteek Sare Ant…
Basogintzako langile bat helikopteroz erreskatatu dute Andrakan

2007 mai 29 Lemoiz

Ertzaintzak basogintzako F.M.P. 53 urteko Kantabriako langilea erreskatatu du Andrakako mendiko eukalipto gune batean helikopteroa erabiliz, beharginak istripu batean hanka hautsi ostean. Eusko Jaurl…
Getxoko zinema zikloak ostiralean amaituko dira euskaraz 13 minutu proiektatuta

2007 mai 29 Getxo

Algortako Getxo Antzokian proiektatzen diren Zine-Kluba eta Cinema Paradiso zinema zikloak asteazkenean eta ostiralean amaituko dira, hurrenez hurren. UKBERRI.NETek egiaztatu ahal izan duenez, urtarr…