UKBERRI.NET Uribe Kostako agerkari digitalaren artxiboa [2003-2014]

Zabalik dago itsas-bidaia ontzientzako kaia

2006 ots 02 Getxo

Getxoko Kirol Portuaren ondoan kokatua dagoen luxuzko itsas-bidaia ontzientzako kai berria gaur bertan inauguratu dute, Midnatsol ontzi norvegiarraren etorrerarekin. 2006an, guztira, 20 ontzi erraldo…
Berrikuntzei esker, ikasle kopuru bikoitza hartzeko tokia dauka Altzaga ikastolak

2006 ots 02 Leioa

Altzaga ikastolaren eraikin berriztatua eta garai bateko eskola zegoen baserriaren barruan egindako gimnasioa ofizialki inauguratu dituzte gaur goizean. Klarisa Marcos Alonso zuzendaria, irakasleak, …
Azken diska aurkeztuko du ostiral honetan Leioan Ismael Serranok

2006 ots 02 Leioa

Ismael Serrano abeslari madrildarra Euskal Herrira itzuliko da ostiral honetan, otsilak 3, "Naves ardiendo mas alla de Orion" diskoaren abestiak aurkezteko. Apirilean Bilbon egon ondoren, eta azaroan…
Hiru lagun zauritu dira Leioan izandako bi auto-istriputan

2006 ots 02 Leioa

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazitakoaren arabera, Peugeot Part eta Seat Alhambra markako bi autok elkarren aurka jo dute, 11:10ak aldera, BI-637 errepideko Bilborako bidean, Itzubalt…
Emakume bat zendu da Leioan etxebizitza batean izandako sutean

2006 ots 02 Leioa

Gaur goizaldean su hartu du etxebizitza batek Leioan, eta 76 urteko andrazko bat hil da. Suhiltzaileak etxebizitzara sartu direnean kordea galduta aurkitu dute emakume hori, eta osasun larrialditako …
Txakurzuloko aldapa itxita egongo da hilabete eta erdiz ibilgailu zein oinezkoentzat

2006 ots 01 Erandio

Astrabudua eta Leioa lotzen dituen Txakurzuloko aldapa hilabete eta erdiz edo itxita egongo da ibilgailuen zirkulaziorako eta oinezkoentzat, udal erandioztarreko iturriek jakinarazi dutenez. Herriko …
Hiru euskal artisten erakusketa zabaldu dute gaur Itzubaltzeta / Erromon

2006 ots 01 Getxo

Gaur, otsailak 1, Bosteko'05 arte garaikideko erakusketa ibiltaria zabaldu dute Itzubaltzeta / Erromon. Urtean zehar, bost udalerritan ikus daiteke Bosteko'05 eta, otsailaren 28ra arte, Lope de Vega …
Hizkuntza eskubideak aldarrikatzeagatik, Ertzaintzak Lekeition euskaltzale bat atxilotu izana gaitzetsi du Algortako EHEk

2006 ots 01 Getxo

Euskaltzale bat atxilotu du Ertzaintzak gaur Lekeition. Goizeko 6.30ean atzeman dute Lekeitioko bere etxe atarian, lanera zihoala. Ondarroan, polizia etxean ordu batzuk eman ondoren, Gernikako epaile…
Musika jaialdiak eta azokak izango dira 2006ko Getxoko kultur eskaintzaren protagonista nagusiak

2006 ots 01 Getxo

Getxoko Kultur Etxeak 2006ko kultur programazioa aurkeztu du gaur, "egitarau anitza eta kalitatezkoa" izango delarik urteko eskaintzaren ardatz nagusia, "ikusle mota guztien zaletasunak asetzeko asmo…
Bi kulturgune berri egitea aztertzen ari da Getxoko Udala

2006 ots 01 Getxo

Gaur egun hainbat kirol azpiegitura dagoen Algortako hiltegiaren inguruan, Alangon, eta Bidezabal eta Berango artean metro geltokia jartzeak utziko duen zabalgunean, Ibarbengoan, bi kultur ekipamendu…
Egitasmoa begi onez ikusi arren, Maidaganeko trenbide-pasagunea lurperatzeko lanek sortuko dituzten eragozpenez ohartarazi du Zarraoak

2006 ots 01 Getxo

Iñaki Zarraoa Getxoko alkatea pozik agertu da gaur, Maidaganen metroa lurperatzeko, Bizkaiko Garraio Partzuergoak atzo hartutako erabakiaren aurrean. "Lan horiek egitea aspaldi eskatu zien horren ard…
Bizilagunen hamar urteetako borrokaren ondoren, Maidaganeko pasagunea lurperatzea onartu dute

2006 ots 01 Getxo

Maidaganeko trenbide-pasagunea lurperatzeko proiektua onartu zuen atzo Bizkaiko Garraio Partzuergoko kontseilu orokorrak, bertoko bizilagunak biltzen dituen Sendoa elkarteari arrazoia emanez. Getxo a…