UKBERRI.NET Uribe Kostako agerkari digitalaren artxiboa [2003-2014]

Zientoetxe kalea asfaltatzen hasi dira Getxon

2010 abe 01 Getxo

Gaur, asteazkena, fresaketa eta asfaltatze lanak hasi dituzte Getxoko Zientoetxe errepidean, Gabriel Ramos Uranga eta Juan Cuadrado kaleen artean. Hori dela eta, lanak irauten duten bitartean, bertan…
Gabonetan ere zabalik egongo da Areetako Kukupraka ludoteka

2010 abe 01 Getxo

Gabonetako oporretan ere zabalik egongo da Areetako Eskoletako plazan dagoen Kukupraka ludoteka. Abenduaren 27tik urtarrilaren 7ra bitartean, ordutegia 10:30etik 13:30era izango da. Hori bai, abendua…
Saharar kanpamendura egingo dute bidaia Leioako dozena bat gaztek

2010 abe 01 Leioa

Bihar, osteguna, Aljeria aldera, Tindouf-eko "Otsailak 27" kanpamendura abiatuko dira Leioako 14 eta 18 urte bitarteko hamabi neska-mutil. Bertan, Mendebaldeko Saharako biztanleak eta kultura ezagutz…
Itzubaltzeta gaztetxearen etorkizuna Jaurlaritzaren eskuetan utzi du Getxoko Udalak
Itzubaltzeta gaztetxearen etorkizuna kolokan

2010 abe 01 Getxo

Eusko Jaurlaritzaren menpeko Uraren Euskal Agentziak (URA) Gobela ibaian ekin dion proiekturako lurrak desjabetzeko, bi milioi euroko kreditua bideratzea onartu zuen Getxoko Udalbatzak, joan den osti…
Euskararen Egunerako hainbat ekintza antolatu dituzte Gorliz, Lemoiz eta Plentzian

2010 abe 01 Uribe Kosta

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, ostiral honetarako ekintza ugari antolatu dituzte Gorliz, Lemoiz eta Plentziako udalek. 17:30etik aurrera, eta, arratsalde osoan zehar, ume zein nagusientzako j…
Euskararen aldeko poteo herrikoia egingo dute etzi Erandion

2010 abe 01 Erandio

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, ostiral honetan, Altzagako kale eta tabernetan barrena ibiliko dira triki-kantu-poteoan erandioztarrak zein kanpotik joandakoak. "Egun horretan gure herriari gi…
Zerua euskararen aldeko mezuekin beteko dute ostiralean Areetan

2010 abe 01 Getxo

Etzi ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Getxo udalerriko Bizarra Lepoan euskara elkarteak ekintza berezia prestatu du Areetako Kukupraka ludotekan. Ostiralean bertan, euskararen ald…
Iñaki Gonzalo preso itzubaltzetarraren azken lana irakur daiteke "Ataramiñe" berrian

2010 abe 01 Getxo

"Ataramiñe 10" izenburuko liburua aurkeztu zuten, atzo goizean, Bilboko Kalderapeko kulturgunean. Frantziako eta Espainiako kartzeletan sakabanatutako 20 euskal preso politikoen lanak biltzen ditu au…
Zabalako gurasoen elkarteko Laura Lapeyrak jasoko du bihar Getxoko lehenengo Euskara Saria

2010 abe 01 Getxo

Laura Lapeyra Lasak jasoko du Getxoko Udalak lehenengo aldiz emango duen Euskara Saria. Gure hizkuntzaren erabileraren alde, aipatu andreak azken urteotan Algortako Juan Bautista Zabala herri ikastet…
Plaza Beltzaren urteurrenean egindako hainbat horma-irudi "zentsuratu" dituzte Sopelan

2010 abe 01 Sopela

Plaza Beltza herri kulturgunearen lehenengo urteurrenaren ospakizunen harira, joan den larunbatean horma-irudi lehiaketa egin zuten Sopelan. Orotara, zazpi mural margotu zituzten kaleetako hormetan e…
Plentziako ezker abertzalea: "Plentziako emakumeok nazkatuta gaude!"

2010 abe 01 Plentzia

Plentziako emakumeok nazkatuta gaude udal gobernuaren partetik pairatzen dugun diskriminazioagatik. Abuztuan herriko gobernu taldeak emakumeenganako duen tratu iraingarria salatu genuen. Orduan, Zubi…
Euskararen kontura plentziarrei "adarra jotzea" egotzi dio Udalari ezker abertzaleak

2010 abe 01 Plentzia

Duela ia hilabete bat, Plentziako Udalak herriko kirol erakunde "gustiei" (sic) bidalitako txarteltxoan erabilitako euskara okerra izan zuen aipagai tokiko ezker abertzaleak. 2010-2011 ligan emaitza …