UKBERRI.NET Uribe Kostako agerkari digitalaren artxiboa [2003-2014]

Sopelako Udalak Olentzeroren etxera joateko bidaia antolatu du abenduaren 30erako

2008 abe 03 Sopela

Sopelako Udaleko Euskara Zerbitzuak Mungiako Izenaduba basora (Olentzeroren etxea) joateko autobusak jarriko ditu abenduaren 30ean. Irtetzeko ordua arratsaldez izango da, 17:00etan, Urbaso kafetegiar…
Getxoko Udaltzaingoak kalitate handiko 50 euroko billete faltsuak dabiltzala ohartarazi du

2008 abe 03 Getxo

Getxoko Udaltzaingoak 50 euroko billete faltsuak erabiltzen hasi direla jakin izan du. Tokiko poliziako buruzagiek aditzera eman dutenez, pasa den astean ezezagun batzuk erosketak eta janari-edariak …
Ertzaintzak atera ditu EHUko Errektoretzan itxitako ikasleak

2008 abe 02 Leioa

EHUko agintariek horrela eskatuta, 18:00ak aldera, Ertzaintzak atera ditu Leioa eta Erandioko campuseko errektoregotik Ikasle Abertzaleak taldeak antolatutako protestarekin bat egin duten ikasleak. H…
Iñaki Gonzalo eta Alfontso Etxegarai errepresaliatu uribekostarren lanak irakur daitezke Ataramiñe berrian

2008 abe 02 Uribe Kosta

"Ataramiñe 08" izenburuko liburua aurketu dute, gaur eguerdian, Bilboko Kalderapeko kulturgunean. Orain artean argitaratu den errepresaliatu politikoen literatura koadernorik mardulenetakoa eta osatu…
Autoa errepidetik irten eta Asua ibaian ito da Santurtziko gidari bat

2008 abe 02 Erandio

Gaur goizean, 11:20an, pertsona batek Ertzaintza ohartarazi du Opel Zafira bat Asua ibaiaren ibilguan zegoelako, Erandioko Sakoni auzo parean. Jarraian, polizia autonomikoko agenteak, suhiltzaileak e…
EHUko errektoregoan itxi da ikasle talde bat

2008 abe 02 Leioa

Hauteskundeek ostegunean direla, Klaustro eguna izan da gaurkoa EHUn. Hala ere, Leioa era Erandioko campusean bildu beharrean, Portugaleteko Nautika Eskolak egin dute batzarra unibertsitateko ardurad…
Bidezabal eta Plentzia arteko trenik ez da egongo asteburuan

2008 abe 02 Uribe Kosta

Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP) iragarri duenez, Metro Bilbaoren Bidezabal eta Plentziako geltokien artean trenik ez da ibiliko, abenduaren 6tik 8ra bitartean. Metroaren ordez autobusak ibiliko d…
"Gaztezulo" aldizkaria dohainik jasoko dute Getxo udalerriko 237 ikaslek

2008 abe 02 Getxo

Getxo udalerriko 237 gaztek parte hartuko dute 2008/2009 ikasturtean "Gaztezulo" aldizkariak deitu duen "Irakurriz gozatu" egitasmoaren bigarren edizioan. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat udal e…
Sakeleko telefonorako lehen euskarazko liburuak argitaratu dituzte

2008 abe 02 Uribe Kosta

Euskal Herrian lehen aldiz sakelako telefonorako hiru liburu aurkeztu zituzten atzo Elekak, Bluexarek eta Alberdaniak. Gehienbat gazteek erabiltzen duten teknologia denez, gazteentzat zuzendutako lib…
Hiru atariak "Ikasten.net" euskara ikasteko baliabidea sortu du

2008 abe 02 Uribe Kosta

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Hiru.com etengabeko ikaskuntzako atariak Ikasten.net euskara ikasteko baliabide didaktiko berria aurkeztu du. 60 unitate ditu, atal…
Bihar hasiko dira Gabonak Getxo udalerrian

2008 abe 01 Getxo

Getxo Enpresa eta Merkataritza elkarteak eta Getxoko Udalak horrela erabakita, bihar, asteartean, hasiko dira Gabonak Getxo udalerrian. Izan ere, bihar arratsaldeko 7etan, Gabonak girotzen dituen arg…
Auto-karabana eginez, Leioako Udala "dirua zarrasteltzen" dabilela salatu dute

2008 abe 01 Leioa

Lamiako-Txopoetako auzo elkarteak eta Auzotik kolektiboak deituta, 20 ibilgailu inguruk parte hartu zuten, joan den larunbatean, eguerdian, Leioan barrena egindako auto-karabanan. Euren hitzetan, Uda…