aza 17, 14:08 Uribe Kosta
Getxon, Leioan eta Uribe Kostako beste zazpi udalerritan egingo dute etxerik gabeko pertsonen gaueko zenbaketa, abenduaren 2tik 3rako gauean. Antolatzaileek boluntarioak behar dituzte ekimenean parte hartzeko, eta izena emateko aukera zabalik dago.
aza 17, 13:10 Uribe Kosta
Non hasten da indarkeria matxista? Galdera horretatik abiatuta, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak sentsibilizazio-kanpaina jarri du martxan, Emakumeen aurkako Indarkeria Matxista Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren harira. Helburua da egunerokoan sarritan oharkabean igarotzen diren jarrerak eta portaerak identifikatzea, zalantzan jartzea eta horiei aurre egiteko tresnak eskaintzea.