Igandea, irailak 30

09:00

V. Surf Inklusibo Jardunaldia

Barinatxe hondartza, Sopela | Kirol-ekitaldiak

Bosgarren urtez familientzako surf inklusibo jardunaldia antolatuko du Amesten elkarteak Sopelan, La Salbaje surf eskolagaz batera. Domeka goiz osoa emango dute aniztasun funtzionala dutenek surf-ariketak egiten, baita lehorreko jokoak ere.

V. Surf Inklusibo Jardunaldia Barinatxe hondartza

Bosgarren urtez familientzako surf inklusibo jardunaldia antolatuko du Amesten elkarteak Sopelan, La Salbaje surf eskolagaz batera. Domeka goiz osoa emango dute aniztasun funtzionala dutenek surf-ariketak egiten, baita lehorreko jokoak ere.

10:00
14:00

Getxoko Ingurumen Aretoaren programazioa

Getxoko Ingurumen Aretoa, Getxo

Abuztuko etenaldiaren ostean, gogotsu heldu dio Getxoko Ingurumen Aretoak ikasturte berriari. Hala, irailaren 1ean hilabete honetarako egitarauari hasiera eman zioten, txikientzako tailerrakaz eta altxorraren bila jolasagaz. Aste-akabu denetan askotariko jarduerak egongo dira gozagai.

Getxoko Ingurumen Aretoaren programazioa Getxoko Ingurumen Aretoa

Abuztuko etenaldiaren ostean, gogotsu heldu dio Getxoko Ingurumen Aretoak ikasturte berriari. Hala, irailaren 1ean hilabete honetarako egitarauari hasiera eman zioten, txikientzako tailerrakaz eta altxorraren bila jolasagaz. Aste-akabu denetan askotariko jarduerak egongo dira gozagai.

Getxophoto jaialdia

Getxo udalerrian zehar, Getxo

Gaur, eguaztenean, hasiko da Getxophoto, Getxoko Nazioarteko Irudi Jaialdia. Horretan, munduko 20 bat artisten ikus-entzunezko lanak ikusi ahal izango dira, udalerrian zehar kokatutako gune ezberdinetan, irailaren 30era arte. Oraingoan, "Gatazka-ostea, elkarrizketa berreraiki" izango da leloa. Lanok gatazka ekologikoak, politikoak eta gizakien artekoak jorratzen dituzte, baita gatazka ondorengo aldietako ondorioak eta elkarrizketa berreraikitzea ere.

Getxophoto jaialdia Getxo udalerrian zehar

19:00

Getxophoto 2018

Algorta, Getxo | Erakusketak

Datorren asteko eguaztenean, irailak 5, hasiko da aurtengo Getxophoto. Hamabigarren ediziora ailegatuko da honenbestez Begihandi kolektiboak antolatutako argazki-jaialdia, oraingoan gatazken osteko elkarrizketa-bideei arreta emanez, eta beti bezala espazio publikoari lehentasuna eskainiz.

Getxophoto 2018 Algorta

17:00
19:00

Ekoguneko Inguru minguru tailerrak

Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko udalerrietan, Uribe Kosta

Proposamen berriakaz hasi du Ekogunek ikasturte berria: Inguru minguru tailerrak. Arduradunek azaldu dutenez, horien helburua da txikienei inguruarekiko errespetua sustatzea. Tailerrok iraileko eta urriko barikuetan egingo dituzte, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea osatzen duten zazpi udalerrietan, 17:00etatik 19:00etara.

Ekoguneko Inguru minguru tailerrak Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko udalerrietan

Proposamen berriakaz hasi du Ekogunek ikasturte berria: Inguru minguru tailerrak. Arduradunek azaldu dutenez, horien helburua da txikienei inguruarekiko errespetua sustatzea. Tailerrok iraileko eta urriko barikuetan egingo dituzte, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea osatzen duten zazpi udalerrietan, 17:00etatik 19:00etara.

Zapatutan sendientzako tailerretan izen-ematea

https://labur.eus/0xXd1, Erandio | Ikastaroak eta tailerrak

Erandioko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen duen Zapatutan ekimena hilaren 20an izango da bueltan, sendientzako ekintza dibertigarriz lepo. Urriaren 20an egingo dute udagoienean ere familia giroan eta euskaraz ondo pasatzeko lehenengo jarduera eta abenduaren 15ean amaituko dute zikloa. Ohi legez, zapatuetan izango dira jarduerak, 18:00etatik aurrera; daborduko izena eman daiteke.

Zapatutan sendientzako tailerretan izen-ematea https://labur.eus/0xXd1

Erandioko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen duen Zapatutan ekimena hilaren 20an izango da bueltan, sendientzako ekintza dibertigarriz lepo. Urriaren 20an egingo dute udagoienean ere familia giroan eta euskaraz ondo pasatzeko lehenengo jarduera eta abenduaren 15ean amaituko dute zikloa. Ohi legez, zapatuetan izango dira jarduerak, 18:00etatik aurrera; daborduko izena eman daiteke.

Guraso eta dendarientzako euskara-ikastaroetan izen-ematea

Jentilbaso euskaltegia (Plentzia/Gorliz), Gorliz Urduliz Uribe Kosta | Ikastaroak eta tailerrak

Urdulizko Udalak gurasoentzako eta merkatarientzako euskara-ikastaro bereziak eskainiko ditu, Uribe Kostako AEKgaz batera. Urdulizen erroldatutakoek doan jasoko dute 120 orduko formakuntza hori; izena eman daiteke urriaren 5era arte.

Guraso eta dendarientzako euskara-ikastaroetan izen-ematea Jentilbaso euskaltegia (Plentzia/Gorliz)

Urdulizko Udalak gurasoentzako eta merkatarientzako euskara-ikastaro bereziak eskainiko ditu, Uribe Kostako AEKgaz batera. Urdulizen erroldatutakoek doan jasoko dute 120 orduko formakuntza hori; izena eman daiteke urriaren 5era arte.

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»