Osteguna, ekainak 23

09:00

San Juan suak Uribe Kostan

Uribe Kosta osoan, Barrika Berango Erandio Getxo Gorliz Leioa Lemoiz Plentzia Sopela Urduliz Uribe Kosta | Jaiak

San Juan bezperako gaua edo udako solstizioa tarteko, ekainaren 23an, eguenean, suak argituko du eskualdeko lur-zerua. Modu horretan, udaberria atzean utzi, eta udari ondoetorria egingo diote gaur uribekostarrek, sutzarren inguruan. Barrikan eta Leioan, besteak beste, urtero legez, aitzakia ederra topatu dute hainbat egunez jaiez gozatzeko.

San Juan suak Uribe Kostan Uribe Kosta osoan

San Juan bezperako gaua edo udako solstizioa tarteko, ekainaren 23an, eguenean, suak argituko du eskualdeko lur-zerua. Modu horretan, udaberria atzean utzi, eta udari ondoetorria egingo diote gaur uribekostarrek, sutzarren inguruan. Barrikan eta Leioan, besteak beste, urtero legez, aitzakia ederra topatu dute hainbat egunez jaiez gozatzeko.

17:00

Lanbro Beltza X. Topaketa

Goñi Portal kultur etxea, Plentzia | Lehiaketak

Izurritearen aurreko datak berreskuratuko ditu aurten Lanbro Beltza Nazioarteko Ipuin Lehiaketak. Aurten, Calibre 38 aldizkari digitalak eta Plentziako Udalak elkarregaz antolatzen duten lehiaketaren hamargarren edizioan parte hartzeko epea maiatzaren 27ra arte egongo da zabalik.

Lanbro Beltza X. Topaketa Goñi Portal kultur etxea

18:30

San Juan sua eta umeentzako tailerrak

Andramariazpin eta Errementari bidean, Gorliz | Jaiak

Umeentzako tailerrak Andramariazpin, 18:30etik 22:00etara. Errementari Bidean, aldiz, sua piztu eta txokolate-edana, Aratz dantza-taldearen ikuskizuna eta Urris taldea arituko dira, 21:30etik aurrera.

San Juan sua eta umeentzako tailerrak Andramariazpin eta Errementari bidean

Umeentzako tailerrak Andramariazpin, 18:30etik 22:00etara. Errementari Bidean, aldiz, sua piztu eta txokolate-edana, Aratz dantza-taldearen ikuskizuna eta Urris taldea arituko dira, 21:30etik aurrera.

09:00
21:30

Bilboko Euskal Museoko Euskal kulturaren nazioarteko atea erakusketa ibiltaria

Armintzako portua, Lemoiz | Erakusketak

Erakusketa osatzen duten 20 panelek museoaren etorkizuneko informazio arkitektoniko eta museografikoa jasotzen dute. Bertan, Asier Gómez argazkigilearen museoko piezen irudi-bilduma ere ikusi ahalko da hilaren 30a arte.

Bilboko Euskal Museoko Euskal kulturaren nazioarteko atea erakusketa ibiltaria Armintzako portua

Erakusketa osatzen duten 20 panelek museoaren etorkizuneko informazio arkitektoniko eta museografikoa jasotzen dute. Bertan, Asier Gómez argazkigilearen museoko piezen irudi-bilduma ere ikusi ahalko da hilaren 30a arte.

10:00

Leioako San Juan jaiak

Leioan, Leioa | Jaiak

Aste-akabu honetan hasiko dituzte Leioako jaietako jarduerak Antzinako Egunagaz, eta hurrengo astera arte luzatuko dute egitaraua ederto pasatzeko aukera kontaezinakaz. Gainera, barikuan, Leioako Mendi taldeak V. Eskalada Topaketa egingo du, eta Mendibile jauregian Txakolina & Musika kontzertuak eta dastaketak egingo dituzte. Aurten, Udalak arreta berezia jarriko du herritarren segurtasuna bermatzeko eta, batez ere, sexu-erasoak eragozteko; horretarako, besteak beste, eragile morearen figura sortu dute.

Leioako San Juan jaiak Leioan

19:00
15:00

Barrikako San Juan jaiak

Barrika, Barrika | Jaiak

Aurten, inoiz baino lehenago hasi dira Barrikan San Juan jaiak. Izan ere, ekainaren 11tik ospakizunen usaina protagonista da kostaldeko herri horretan; besteak beste, VI. Argazkilaritza Rally Digitala egin dute, baita benjamin eta alebin mailako tenis txapelketari hasiera eman ere. Dena dela, ekitaldi berezi horien ondoren, barikuan, ekainaren 17an, emango diote sanjoanei hasiera ofiziala, 19:00etan, txupinaren jaurtiketagaz. 

Barrikako San Juan jaiak Barrika

Erandioko kirol astea

Erandion, Erandio | Kirol-ekitaldiak

Erandioko Udalak eta herriko kirol taldeek Kirol Astea antolatuko dute bihartik domekara bitartean. Horri esker udalerriko auzoetan piraguismoa, eskubaloia, abiadura-kirolak, futbola eta sokatira bezalako hainbat kirol praktikatzeko aukera emango dizkiete erandioztarrei. Jarduerak goizez, arratsaldez eta gauez egingo dituzte udalerriko toki ezberdinetan.

Erandioko kirol astea Erandion

Sopelako San Pedro jaiak

Sopela, Sopela | Jaiak

Sopelako San Pedro jaietarako egitarau oparoa prestatu dute aurten Udalak eta jai-batzordeak. Gainera, azken urteotako geldialdiaren ostean, festak indarrez beteta datozela baieztatu dute programa osatzen aritu direnek. Aurten, Gorka Granado Terrones arduratuko da pregoiaz; dantzari gazteak Euskal Herriko Dantza Txapelketa irabazi zuen iaz. Beragaz batera, Txokoholik taldeak jaurtiko du jaien hasiera iragartzeko txupina.

Sopelako San Pedro jaiak Sopela

16:00
16:00

Zubiletako jaiak

Zubileta auzoa, Getxo | Jaiak

San Juan Egunaren bezpera dugu gaur, udari ondoetorria egitekoa. Horregaz batera, Getxoko Zubileta auzoan, herritarrek euren jaiei hasiera emateko tartea izango dute gaur. Hala, arrastiko 16:00etatik aurrera, txupina bota eta ekimenez beteriko lau egunez gozatzeko aukera izango dute aste-akabuan.

Zubiletako jaiak Zubileta auzoa

San Juan Egunaren bezpera dugu gaur, udari ondoetorria egitekoa. Horregaz batera, Getxoko Zubileta auzoan, herritarrek euren jaiei hasiera emateko tartea izango dute gaur. Hala, arrastiko 16:00etatik aurrera, txupina bota eta ekimenez beteriko lau egunez gozatzeko aukera izango dute aste-akabuan.

19:00
20:30

Lanbro Beltza X. Topaketa

Goñi Portal kultur etxea, Plentzia | Berbaldiak eta mahainguruak

Eleberri eta genero beltza protagonista dituen ekitaldia ohiko aurrez aurreko formatura itzuliko da mahai-inguru eta solasaldi interesgarriakaz. Plentziako Udalak eta Calibre 38 aldizkari digitalak antolatuko hamargarren topaketa Goñi Portalera itzuliko da aurten, eta izen bereko nobela beltzaren lehiaketaren 30. urteurrena ere ospatzeko baliatuko dute ekitaldia; beti bezala, sarien banatzeagaz itxiko dute aurtengo programa.

Lanbro Beltza X. Topaketa Goñi Portal kultur etxea

Eleberri eta genero beltza protagonista dituen ekitaldia ohiko aurrez aurreko formatura itzuliko da mahai-inguru eta solasaldi interesgarriakaz. Plentziako Udalak eta Calibre 38 aldizkari digitalak antolatuko hamargarren topaketa Goñi Portalera itzuliko da aurten, eta izen bereko nobela beltzaren lehiaketaren 30. urteurrena ere ospatzeko baliatuko dute ekitaldia; beti bezala, sarien banatzeagaz itxiko dute aurtengo programa.

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»