aza 16 EHU
Inazio Garin Atorrasagasti Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakasle eta ikertzailea zendu da. Biologoa eta zoologoa zen, eta bere ibilbide profesionalaren zati handi bat saguzarren ikerketari eskaini zion.
aza 16 EHU
Euskararen Eguna hurbiltzen ari den honetan, zalantza bat sortu zaigu HIRUKAn: jendeak euskarazko kultur produktuak kontsumitzen al ditu? EHUko Leioako campusera hurbildu gara ikasle, irakasle zein langileei galdetzeko ea euskarazko liburuak, filmak, telesailak, musika... kontsumitzen dituzten. Erantzunak oso desberdinak izan dira; hona hemen horietako batzuk!