Politika  Plentzia 2017-04-10 14:50

Plentziako EAJk “herri gisa hazi araziko gaituen inbertsioak” proposatu ditu aurrekontuetarako

Plentziako EAJk “herri gisa hazi araziko gaituen inbertsioak” proposatu ditu aurrekontuetarako

Plentziako EAJk hainbat alegazio aurkeztu dizkio Gobernu-taldeak ezagutarazi duen aurrekontuen zirriborroari, "herritarren bizitza-kalitatea hobetzeko" eta "herri gisa hazi araziko gaituzten egitasmoak garatzeko", adierazi du Elixabete Uribarri bozeramaile jeltzaleak. EAJk jakinarazi du biharko, martitzeneko, osoko bilkuran bozkatuko direla 2017ko aurrekontuak; hori dela eta, euren eskariak "aintzat hartzea" espero du Uribarrik, "helburu nagusia delako plentziarren onerako ekintzak garatzea".

  Jendartea  Plentzia 2017-04-10 13:30

Plentziako metro-geltokiaren estalkia aldatu gura dute

Plentziako metro-geltokiaren estalkia aldatu gura dute

Metro-geltokiko estalki berria aldatzeko eskatuko du EH Bilduk, eraikinari motz ematen diolakoan.

  Jendartea  Plentzia 2017-04-05 17:30

Haurren transexualitateari buruzko berbaldia emango dute bihar, Plentzian

Umeen transexualitateari buruz berba egiteko aukera egongo da eguenean, hilaren 6an, Plentziako Danontzat gaztetxean; izan ere, Ezbaitan taldeak antolatuta, Chrysallis Euskal Herriako eta Errespetuzeko kideek berbaldia emango dute egun horretan, 19:30etik aurrera. Antolatzaileek azaldu dutenez, "hizlarien esperientzia pertsonala eta profesionala baliatuz gizarte honen aniztasuna ulertzea lortuko dugu". Hitzaldia gazteleraz izango da.

  Kultura  Plentzia 2017-04-03 10:00

Plentziako Kontulekurako izen-ematea zabalik dago

Plentziako neska-mutil txikienak zorioneko egon daitezke. Izan ere, “magiaz beteriko gune berezi” berri bat izango dute Plentziako ludotekan, datorren apirilaren 26tik aurrera. Goñi Portal kultur etxeko iturriek zabaldu dutenez, Kontuleku dauka izena gune horrek eta bere helburua da irakurketa familiengana hurreratzea. Hala, ludotekako kideek agindu dutenez, “ahozko literaturan murgilduko gara dinamizatzaile baten laguntzaz”.

  Gazteok  Plentzia 2017-03-24 13:20

Umeen begietatik udalerria eraikitzen

Umeen begietatik udalerria eraikitzen

Umeentzako Plentzia euskalduna eraikitzeko prozesua abiatu du Udalak. Lehenengo saioa joan den eguenean, hilaren 16an, egin zuten.

  Jendartea  Plentzia 2017-03-22 14:56

Autobusik gabe jarraituko dute Isuskitzan

Autobusik gabe jarraituko dute Isuskitzan

Batzar Nagusiek baztertu egin dute Bizkaiko Foru Aldundiak bere gain hartu behar izatea Isuskitzarako garraio-publikoa.

  Ekonomia  Plentzia 2017-03-22 13:50

Bost lanpostu eskainiko ditu Plentziako Udalak udarako

Bost lanpostu eskainiko ditu Plentziako Udalak udarako

Udaberriaren etorreragaz batera, udara begira egongo da bat baino gehiago. Hori dela eta, aurton ere, Plentziako Udalak udako lau hilabeteetarako Arpillao aparkalekurako 3 zaintzaile, eta hondartzako komunen kudeaketaz eta garbiketaz arduratzeko 2 lanpostu sortzeko oinarriak onartu ditu. Hala, lanpostu horietako bat lortu gura duten denek apirilaren 3ra arte izango dute aukera behar diren agiri guztiak bete eta udaletxean aurkezteko, eguerdiko 14:00ak baino lehen.

  Kultura  Gorliz  Plentzia  Uribe Kosta 2017-03-17 12:00

Mikel Markezek kontzertua eskainiko du, gaur, Gorlizko udaletxean

Mikel Markezek kontzertua eskainiko du, gaur, Gorlizko udaletxean

Gorlizko udaletxeko bilkura-aretoan kontzertu akustikoa eskainiko du Mikel Markez abeslariak, gaur, barikua, martxoaren 17a. Emanaldia arrastiko 07:00etan izango da; sarrera, doan. Hain zuzen ere, Plentziako eta Gorlizko euskara-agenda bateratuaren barruan antolatu dute musika-saioa.

  Kirolak  Getxo  Plentzia  Sopela  Uribe Kosta 2017-03-11 11:30

Uribe Kosta, surfaren uberan

Uribe Kosta, surfaren uberan

Euskal Herriko Surf Federazioak 2017an antolatuko dituen proben egitaraua argitaratu du. Uribe Kostako hondartzetan egingo dira Euskal Herriko Surf Federazioaren zenbait txapelketa; bodyboard, surf, eta SUP arlokoak. Gehienak Sopelan egingo dira, irailean.

  Kultura  Plentzia 2017-03-10 11:49

Mozorrotzeko azken aukera, Plentzian

Mozorrotzeko azken aukera, Plentzian

Aratuste tematikoa antolatu dute zapaturako, hilaren 11rako, beste urte batez, Plentziako kuadrillek eta jai-batzordeak.

  Ekonomia  Plentzia 2017-03-09 16:30

Bertoko merkataritza-sarea sendotu gura du Plentziako Udalak

Bertoko merkataritza-sarea sendotu gura du Plentziako Udalak

Plentzia merkataritza eta zerbitzu gune moduan sendotzea gura du Plentziako Udalak. Horretarako, Merkataritza Biziberritzeko Plan Berezi berria ipini du martxan.

  Kultura  Plentzia 2017-03-04 12:00

Ainara Santamaria Barinagarrementeria: "Euskara ez da sexista; erabilera, ordea, bai"

Kepa Ugarte Martiarena

Ainara Santamaria Barinagarrementeria: "Euskara ez da sexista; erabilera, ordea, bai"

Ainara Santamaria Barinagarrementeriak (Berriatua, 1988) genero-gaietan adituak parte hartuko du asteleheneko kafe-tertulian, Plentziako Goñi Portal kultur etxean, martxoaren 6an. Saioa 19:00etan da. Kazetaritza- eta genero-ikasketak egin zituen Santamariak. Bere ustez, "egiten dugun euskararen erabilpenaren arabera, parekideagoa edo sexistagoa izango da euskal hiztun moduan sortzen dugun errealitatea".

  Jendartea  Barrika  Berango  Gorliz  Lemoiz  Plentzia  Urduliz  Uribe Kosta 2017-03-03 17:18

Martxoaren 8a ekitaldiz beteko dute, herririk herri

Martxoaren 8a ekitaldiz beteko dute, herririk herri

Emakumeen Nazioarteko Eguna izango da hurrengo eguaztenean, eta horri lotuta hamaika ekitaldi egingo dute egunotan Uribe Kostako herri denetan. Martxoaren 8an ez ezik, urtero legez, hileko beste hainbat egunetan ere ekimenak egongo dira. Hala, datozen egunetan eskualdeko udalek, eragileek zein Mankomunitateak ekimen nahikotxo antolatu dituzte.

  Jendartea  Gorliz  Lemoiz  Plentzia  Uribe Kosta 2017-03-03 13:15

Oroilore ikerketa-taldea: "Kontatu ez edo zatika kontatu zigutena ezagutzea eta erakustea da gure helburua"

Iñigo Fernandez de Martikorena

Oroilore ikerketa-taldea: "Kontatu ez edo zatika kontatu zigutena ezagutzea eta erakustea da gure helburua"

Oroilore ikerketa-taldeak ekitaldia egingo du Matxitxakoko itsas batailaren 80. urtemugan. Ekimena datorren domekan izango da Armintzako portuan, 13:00etan. Horren berri eman digute taldeko hiru kidek: Alaitz Bilbao Figueroak, Esteban Serrano Gómezek eta Jose Antonio Martínez Ibáñezek. Matxitxakon jazotakoa akordura ekartzeaz gainera, memoria kolektiboa berreskuratzeko Oroilore ikerketa-taldeak egiten dituen bestelako jarduerak ere azaldu dituzte hiru plentziarrek.

  Jendartea  Plentzia 2017-02-22 17:04

Erradiazioa murrizteko neurriak hartuko ditu Plentziako Udalak

Erradiazioa murrizteko neurriak hartuko ditu Plentziako Udalak

Plentziako mapa erradioelektrikoa egin ostean, emaitzen arabera, udalerriko esposizio-maila Espainiar Estatuko araudiak ezarritako mugen barruan dago. Halere, Europako Batzordeak gomendatutako maila gainditu egiten da leku askotan, bereziki erdigunean. Hori dela eta, Udalak neurriak hartuko ditu eragina ahalik eta txikiena izan dadin.

  Jendartea  Plentzia 2017-02-22 12:58

Plentziako metro-geltokia birmoldatzeko obrak hasiko dira

Plentziako metro-geltokia birmoldatzeko obrak hasiko dira

Plentziako metro-geltokia birmoldatzeko obrak hasi ditu daborduko Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP). Lanon bidez eraikinaren birmoldaketa integrala egin eta egun dagoen alboko sarbidea ordezkatuko da. Proiektua egiteko hiru hilabete beharko dira, eta 213.300 euroko aurrekontua ezarri da.

  Kirolak 2017-02-21 18:46

Bizkaiko Piraguismo Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Inaki Eguzkitza

Bizkaiko Piraguismo Txapelketa

Bizkaiko Piraguismo Txapelketa jokatu zen Butroe errekan, domekan.

  Gazteok  Plentzia 2017-02-21 10:33

Hausnarketa kritikoa bultzatzeko taldea sortu dute

Hausnarketa kritikoa bultzatzeko taldea sortu dute

Ezbaian taldea aurkeztuko dute hilaren 23an Plentziako Danontzat gaztetxean. Hausnarketa kritikoa sustatzeko talde berria aurkezteaz gainera, migrazio politikoa izango dute berbabide saio horretan.

  Kultura  Gorliz  Plentzia 2017-02-20 10:28

KEA taldea: "Udalek kultura bultzatzen ez badute, jai dugu"

KEA taldea: "Udalek kultura bultzatzen ez badute, jai dugu"

Gorlizko eta Plentziako kultur eskaintzari bultzada emateko asmoz, hainbat artistek kulturgune bat sortzeko plataforma sortu dute: Kultura Elkarrekin Aurrera.

  Kultura  Plentzia 2017-02-18 12:00

"Emakumeen begiradak", erakusketa kolektiboa antolatzen dabil Plentziako Udala

"Emakumeen begiradak", erakusketa kolektiboa antolatzen dabil Plentziako Udala

Plentziako Udaleko Kultura eta Berdintasun Saila "Emakumeen begiradak" erakusketa antolatzen dabil, bosgarren aldiz. Erakusketa hori kokatu dute martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatuko diren jardueren artean.

Nabarmenak

Zorion agurrak