Larunbata, ekainak 15

10:00

Gorlizko kirol kluben eta erakundeen eguna ospatuko dute ekainaren 15en

Gorlizko eliza, Gorliz | Kirol-ekitaldiak

Kirola izango da zapatu honetako protagonista Gorlizen. Goizean, Itsasbide kalean elkartuko dira herritarrak kirol kluben eta erakundeen eguna ospatzeko, 10:00etatik 14:00etara. Hala ere, bertan ez da ospakizuna bukatuko, izan ere, arrastiko atsedenaldia eta gero, 21:30ean Gau Martxa egingo dute Elizako plazatik hasita. Guztira 8,5 kilometro egingo dituzte zailtasun ertaina duen ibilbidea osatzeko asmoz.

Gorlizko kirol kluben eta erakundeen eguna ospatuko dute ekainaren 15en Gorlizko eliza

Kirola izango da zapatu honetako protagonista Gorlizen. Goizean, Itsasbide kalean elkartuko dira herritarrak kirol kluben eta erakundeen eguna ospatzeko, 10:00etatik 14:00etara. Hala ere, bertan ez da ospakizuna bukatuko, izan ere, arrastiko atsedenaldia eta gero, 21:30ean Gau Martxa egingo dute Elizako plazatik hasita. Guztira 8,5 kilometro egingo dituzte zailtasun ertaina duen ibilbidea osatzeko asmoz.

10:30

Jai inklusiboa: "Aurrera begira"

Erandio | Bestelakoak

"Aurrera begira" lelopean, martxa ireki inklusiboa, elkarteen azoka, erakustaldiak eta herri-bazkaria antolatuko dituzte desgaitasuna duten pertsonak ahalduntzeko helburua izango duen jaialdian. Hainbat elkartek parte hartuko dute Erandioko Udalaren laguntzagaz antolatzen ari diren jardunaldian.

12:00

Barne Barnetik Eguna

Katean, Getxo | Jaiak

Egitaraua: 12:00 Azoka 12:30 Txupina 14:30 Bazkaria Egunean zehar Binilo Pintxada 18:00 Kontzertuak (UDALAK DEBEKATU DITU)  

Barne Barnetik Eguna Katean

Egitaraua:

  • 12:00 Azoka
  • 12:30 Txupina
  • 14:30 Bazkaria
  • Egunean zehar Binilo Pintxada
  • 18:00 Kontzertuak (UDALAK DEBEKATU DITU)

18:00

Robotia umeentzako filma proiektatuko dute Urdulizko kultur etxean

Urdulizko kultur etxea, Urduliz | Umeentzako jarduerak

Ekainaren 15ean, Robotia filma emango dute Urdulizko kultur etxean, arrastiko 18:00etan. Publiko guztientzat egokia da eta sarrera 3,60 eurokoa da. Erosi daiteke totemean (txartel bidezko ordainketa bidez), astelehenetik barikura, 09:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara. Zapatuetan, 09:30etik 14:00etara eta 17:00etatik aurrera. Bestela, webgunearen bidez ere eros daiteke. Horrez gain, sarrerak eguneko filma hasi baino ordu erdi lehenago eros daitezke, eskudirutan. Zinerako sarrerak merkeagoak dira 65 urtetik gorakoentzat. NANa erakutsi beharko da egun horretarako sarrera erosi eta zuzenean aretoan sartu ahal izateko.​

Robotia umeentzako filma proiektatuko dute Urdulizko kultur etxean Urdulizko kultur etxea

Ekainaren 15ean, Robotia filma emango dute Urdulizko kultur etxean, arrastiko 18:00etan. Publiko guztientzat egokia da eta sarrera 3,60 eurokoa da. Erosi daiteke totemean (txartel bidezko ordainketa bidez), astelehenetik barikura, 09:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara. Zapatuetan, 09:30etik 14:00etara eta 17:00etatik aurrera. Bestela, webgunearen bidez ere eros daiteke. Horrez gain, sarrerak eguneko filma hasi baino ordu erdi lehenago eros daitezke, eskudirutan. Zinerako sarrerak merkeagoak dira 65 urtetik gorakoentzat. NANa erakutsi beharko da egun horretarako sarrera erosi eta zuzenean aretoan sartu ahal izateko.​

18:00

Udako Master Laboral Kutxa Torneoa

Gorlizko frontoia, Gorliz | Kirol-ekitaldiak

Emakumezkoen eskupilota partidak. Bi saio egingo ditutze:Pilota Mistoa eta Elite.

Udako Master Laboral Kutxa Torneoa Gorlizko frontoia

Emakumezkoen eskupilota partidak. Bi saio egingo ditutze:Pilota Mistoa eta Elite.

19:00

Itsasadarraren azpiko tunelaren aurkako mobilizazioa

Xake plaza, Getxo | Mobilizazioak

Bizkaiko Foru Aldundiak itsasadarraren ertz biak lotzeko egin gura duen tunelaren proiektua bertan behera eskatzeko manifestazioa egingo dute zapatuan, ekainak 15, 19:00etan, Areetako Xake plazatik abiatuta.

Itsasadarraren azpiko tunelaren aurkako mobilizazioa Xake plaza

Bizkaiko Foru Aldundiak itsasadarraren ertz biak lotzeko egin gura duen tunelaren proiektua bertan behera eskatzeko manifestazioa egingo dute zapatuan, ekainak 15, 19:00etan, Areetako Xake plazatik abiatuta.

21:00
18:30

Getxo Eszena Kalean aire zabaleko programazioari hasiera emango diote zapatuan, Areetan

Xake plaza, Getxo | Antzerkia

Udaberri bete-betean gaudela, eguraldi ona aprobetxatuta, aire zabaleko arte eszenikoen programazioari hasiera emango diote zapatuan, hilaren 4an, Getxon. Hala, aste honetatik aurrera, eta urriaren amaiera bitartean, adin guztiei zuzendutako antzerki, dantza, zirku eta askotariko generoez gozatzeko aukera egongo da Areetako Xake plazako anfiteatro berrian. Zapatu honetan Cía Maite Guevararen Susto zirku-clown saioa egongo da gozagai, 21:00etatik aurrera.

Getxo Eszena Kalean aire zabaleko programazioari hasiera emango diote zapatuan, Areetan Xake plaza

Udaberri bete-betean gaudela, eguraldi ona aprobetxatuta, aire zabaleko arte eszenikoen programazioari hasiera emango diote zapatuan, hilaren 4an, Getxon. Hala, aste honetatik aurrera, eta urriaren amaiera bitartean, adin guztiei zuzendutako antzerki, dantza, zirku eta askotariko generoez gozatzeko aukera egongo da Areetako Xake plazako anfiteatro berrian. Zapatu honetan Cía Maite Guevararen Susto zirku-clown saioa egongo da gozagai, 21:00etatik aurrera.

18:30
18:30

Getxoko toponimia ezagutzeko ibilbideak abiatuko dituzte martitzenean

Udalerriko puntu ezberdinetan, Getxo | Irteerak eta txangoak

Tokiko toponimia ezagutzeko ibilbideak abiatuko dituzte bihar, martitzenean, Getxon. Urtero bezala, udalerriko auzoak eta txokoak, eta euren izenak hobe ezagutzeko egitasmoa Bizarra Lepoan elkarteagaz elkarlanean antolatu ditu Udalak. Horietan, parte hartzaileek udalerriko toponimia eta historia, ondare kulturala, paisaia, geologia, fauna eta abar ezagutuko dituzte. Azalpenak euskaraz izango dira, eta norbaitek ulertzeko arazorik izango balu, bere mailara egokituko lirateke azalpenak.

Getxoko toponimia ezagutzeko ibilbideak abiatuko dituzte martitzenean Udalerriko puntu ezberdinetan

Tokiko toponimia ezagutzeko ibilbideak abiatuko dituzte bihar, martitzenean, Getxon. Urtero bezala, udalerriko auzoak eta txokoak, eta euren izenak hobe ezagutzeko egitasmoa Bizarra Lepoan elkarteagaz elkarlanean antolatu ditu Udalak. Horietan, parte hartzaileek udalerriko toponimia eta historia, ondare kulturala, paisaia, geologia, fauna eta abar ezagutuko dituzte. Azalpenak euskaraz izango dira, eta norbaitek ulertzeko arazorik izango balu, bere mailara egokituko lirateke azalpenak.

19:00
19:00

Erandioko Musikaren Hilabetea

Erandio | Musika

Erandioko Musikaren hilabeteak estilo eta gustu askotako 25 kontzertu ekarriko ditu ekainean zehar. Udalerriko kaleak doinuz beteko dituzten emanaldiak Astrabuduako Josu Murueta plazan, Altzagako Irailaren 23a plazan, Erandiogoikoan, Faoetan eta Martiartun egingo dituzte.

17:30
10:30

Erandioko Kirol Astea

Erandio | Kirol-ekitaldiak

Bihartik domekara, ekainaren 12tik 16ra bitartean, hamaika kirol praktikatzeko aukera izango da Erandioko Kirol Astean. Hurrengo egunetan, herriko elkarteentzako erakusleiho bat izan gura duen ekimenean, 25 kirol-ekintza egingo dituzte Altzagan, Astrabuduan eta Goiherrin.

Martiartuko San Antonio jaiak

Erandio | Jaiak

Aurtengo Martiartuko jaiek Arene 6 eta Akainak taldeen kontzertuak dakartzate. Hori zapatuan izango da, baina, aldez aurretik, hilaren 13an, San Antonio deunaren eguna ospatuko dute mezagaz eta auzoko nagusientzako mokadutxoagaz. Aste-akabuan, aldiz, hainbat ekintza egingo dituzte arrastietan, hala nola sokatira txapelketa, puzgarriak, idi-probak eta kontzertuak.

20:00

30. Getxotar Dantza Astea

Muxikebarri Antzokia, Getxo | Dantza

Getxoko Dantza Astearen 30. edizioak herriko dantza akademia eta eskoletako 200 ikasle baino gehiago bilduko ditu. 13/06/2024 19:00 ESTUDIO DE BALLET CARMEN VERA 14/06/2024 19:00 ESTUDIO DE DANZA PORTÉ 15/06/2024 12:00 UTOPIAN 15/06/2024 19:00 DANTZARTE 16/06/2024 12:00 ANA LARA DANTZA ESKOLA 16/06/2024 16:30 VIVÓ LA DANSE STUDIO 16/06/2024 19:30 HAVANA DANCE 17/06/2024 19:00 BALLET ANNE MARKOARTU

30. Getxotar Dantza Astea Muxikebarri Antzokia

Getxoko Dantza Astearen 30. edizioak herriko dantza akademia eta eskoletako 200 ikasle baino gehiago bilduko ditu.

  • 13/06/2024 19:00 ESTUDIO DE BALLET CARMEN VERA
  • 14/06/2024 19:00 ESTUDIO DE DANZA PORTÉ
  • 15/06/2024 12:00 UTOPIAN
  • 15/06/2024 19:00 DANTZARTE
  • 16/06/2024 12:00 ANA LARA DANTZA ESKOLA
  • 16/06/2024 16:30 VIVÓ LA DANSE STUDIO
  • 16/06/2024 19:30 HAVANA DANCE
  • 17/06/2024 19:00 BALLET ANNE MARKOARTU

19:00
10:00

Leioako San Juan jaiak

Leioa | Jaiak

Ekainaren 20tik 24ra ospatuko dituzte Leioako sanjoanak aurten. Aurretik, 15ean, Antzinako Eguna izango dute, eta tartean hainbat ekintza izango dituzte leioaztarrek ederto pasatzeko. Musika eskaintza ere galdu ezinekoa izango da aurten ere, eta euskal kulturak, kuadrillek eta txikienek ere zeresan handia izango dute aurtengo egitarauan.

21:30
13:30

Getxophotoko bisita gidatuak euskaraz

Ereaga hondartza, Getxo | Irteerak eta txangoak

Hiru motatako bisitak daude: GAUEKOAKIlunpean eta eskuargiez baliatuz, edizio honetako artisten lanetara gerturatzeko beste modu bat proposatzen dizugu. Animatu urteko egunik luzeenetan gaueko paseo bat ematera! Ekainaren 14an, barikua, 21:30-23:00. Prezioa: 5 euro. Irteera: Info puntua-Merkatua. Iritsiera: Ereagako hondartza. Sarrerak erosteko, hemen.  DOMEKA HONDARTZATIK23 domeka, 11:30-13:30. Irteera: Punta Begoña Galeriak. Iritsiera: Amezti aretoa. Sarrerak erosteko, hemen. ZAPATU ERDIGUNETIK29, zapatua, 11:30-13:30. Prezioa: 5 euro. Irteera: Punto info – Azoka. Iritsiera: San Nikolas plaza. Sarrerak erosteko, hemen.

Getxophotoko bisita gidatuak euskaraz Ereaga hondartza

Hiru motatako bisitak daude:

GAUEKOAK
Ilunpean eta eskuargiez baliatuz, edizio honetako artisten lanetara gerturatzeko beste modu bat proposatzen dizugu. Animatu urteko egunik luzeenetan gaueko paseo bat ematera! Ekainaren 14an, barikua, 21:30-23:00. Prezioa: 5 euro. Irteera: Info puntua-Merkatua. Iritsiera: Ereagako hondartza. Sarrerak erosteko, hemen. 

DOMEKA HONDARTZATIK
23 domeka, 11:30-13:30. Irteera: Punta Begoña Galeriak. Iritsiera: Amezti aretoa. Sarrerak erosteko, hemen.

ZAPATU ERDIGUNETIK
29, zapatua, 11:30-13:30. Prezioa: 5 euro. Irteera: Punto info – Azoka. Iritsiera: San Nikolas plaza. Sarrerak erosteko, hemen.

Agenda herriak

Egutegia

Ekaina
al ar az og ol lr ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Uztaila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        

Urte osoko agenda ikusi »»