Asteazkena, urriak 31



17:30

Arimen Gaua

Gorliz, Gorliz | Jaiak

Euskal Herriko Arimen Gaua berreskuratuko dute urriaren 31n Gorlizen. Horretarako, askotariko ekintzak antolatu dituzte, 17:30etik aurrera. Egitarau osoa ikusteko sakatu hemen.

Arimen Gaua Gorliz

Euskal Herriko Arimen Gaua berreskuratuko dute urriaren 31n Gorlizen. Horretarako, askotariko ekintzak antolatu dituzte, 17:30etik aurrera. Egitarau osoa ikusteko sakatu hemen.


18:30

MTV Music Week

Algortako Portu Zaharra, Getxo | Musika

MTVk gaur baieztatu duenaren arabera, urriaren 31n, eguaztenean, Algortako Portu Zaharrean egingo dute Music Week astearen kontzertuetako bat: 18:30etik 23:30era arte, Wolf Alice, Belako, La Casa Azul eta WAS taldeek joko dute; sarrera, doan (lekua bete arte). Lau mila lagunentzako tokia egongo da.

MTV Music Week Algortako Portu Zaharra

MTVk gaur baieztatu duenaren arabera, urriaren 31n, eguaztenean, Algortako Portu Zaharrean egingo dute Music Week astearen kontzertuetako bat: 18:30etik 23:30era arte, Wolf Alice, Belako, La Casa Azul eta WAS taldeek joko dute; sarrera, doan (lekua bete arte). Lau mila lagunentzako tokia egongo da.



Zapatutan sendientzako tailerretan izen-ematea

https://labur.eus/0xXd1, Erandio | Ikastaroak eta tailerrak

Erandioko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen duen Zapatutan ekimena hilaren 20an izango da bueltan, sendientzako ekintza dibertigarriz lepo. Urriaren 20an egingo dute udagoienean ere familia giroan eta euskaraz ondo pasatzeko lehenengo jarduera eta abenduaren 15ean amaituko dute zikloa. Ohi legez, zapatuetan izango dira jarduerak, 18:00etatik aurrera; daborduko izena eman daiteke.

Zapatutan sendientzako tailerretan izen-ematea https://labur.eus/0xXd1

Erandioko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen duen Zapatutan ekimena hilaren 20an izango da bueltan, sendientzako ekintza dibertigarriz lepo. Urriaren 20an egingo dute udagoienean ere familia giroan eta euskaraz ondo pasatzeko lehenengo jarduera eta abenduaren 15ean amaituko dute zikloa. Ohi legez, zapatuetan izango dira jarduerak, 18:00etatik aurrera; daborduko izena eman daiteke.



Sorgina Txirulinak guraso eta umeentzat prestatutako tailerretan izen-ematea

https://labur.eus/iqGo5, Erandio Sopela Uribe Kosta | Berbaldiak eta mahainguruak

Joan den martxoan arrakasta handia izan ondoren, Erica Liquete ipuin-kontalari sopeloztarrak Sorgina Txirulinaren hainbat tailer berri eskainiko die Erandioko guraso erdaldunei, seme-alaben laguntzagaz euskarara hurreratzeko. Saioak urriaren 20tik abenduaren 15era izango dira, zapatuetan, 17:30ean; daborduko, izena eman daiteke.

Sorgina Txirulinak guraso eta umeentzat prestatutako tailerretan izen-ematea https://labur.eus/iqGo5

Joan den martxoan arrakasta handia izan ondoren, Erica Liquete ipuin-kontalari sopeloztarrak Sorgina Txirulinaren hainbat tailer berri eskainiko die Erandioko guraso erdaldunei, seme-alaben laguntzagaz euskarara hurreratzeko. Saioak urriaren 20tik abenduaren 15era izango dira, zapatuetan, 17:30ean; daborduko, izena eman daiteke.


Erandio Bonua kanpaina

Altzaga eta Astrabudua auzoak, Erandio | Bestelakoak

Hirugarren urtez, Erandioko kontsumitzaileek hainbat deskontu lortu ahal izango dituzte, udalerriko dendariek eta Udalak bultzatutako Erandio Bonua erabiliz.

Erandio Bonua kanpaina Altzaga eta Astrabudua auzoak

Hirugarren urtez, Erandioko kontsumitzaileek hainbat deskontu lortu ahal izango dituzte, udalerriko dendariek eta Udalak bultzatutako Erandio Bonua erabiliz.



Erandioko Emakumeen Jabekuntza Eskolan izen-ematea

Erandiogoikoan, Altzagan eta Astrabuduan, Erandio | Ikastaroak eta tailerrak

Datorren urriaren 17an, bosgarren ikasturteari ekingo dio Erandioko Emakumeen Jabekuntza Eskolak, datorren urteko ekainaren 7ra arte.

Erandioko Emakumeen Jabekuntza Eskolan izen-ematea Erandiogoikoan, Altzagan eta Astrabuduan

Datorren urriaren 17an, bosgarren ikasturteari ekingo dio Erandioko Emakumeen Jabekuntza Eskolak, datorren urteko ekainaren 7ra arte.



Galeako Olatu handiaren itxarote-fasea

Galea, Getxo | Kirol-ekitaldiak

Urriaren 15etik martxoaren 31ra irekita egongo da 13. Punta Galea Challenge surf-txapelketaren itxarote-denbora. Iazko arrakastaren ondoren, proban izango dira berriro ere munduko olatu handien surflari onenak.

Galeako Olatu handiaren itxarote-fasea Galea

Urriaren 15etik martxoaren 31ra irekita egongo da 13. Punta Galea Challenge surf-txapelketaren itxarote-denbora. Iazko arrakastaren ondoren, proban izango dira berriro ere munduko olatu handien surflari onenak.



Loramendi zahar-egoitzako langileen mobilizazioak

Erandio, Leioa eta Bilbop, Erandio | Mobilizazioak

Sanitas taldeak Erandion daukan Loramendi zahar-egoitzako beharginek greba mugagabeari ekin zioten atzo, zapatuan. Aurretik, barikuan, Erandioko Udaleko Gobernu taldeari eta alderdi denei eurekaz biltzea eta lan-gatazkan bitartekaritza egitea eskatu zieten. "Sexismoa" da lan-gatazkaren gakoetako bat, langileen ustean.

Loramendi zahar-egoitzako langileen mobilizazioak Erandio, Leioa eta Bilbop

Sanitas taldeak Erandion daukan Loramendi zahar-egoitzako beharginek greba mugagabeari ekin zioten atzo, zapatuan. Aurretik, barikuan, Erandioko Udaleko Gobernu taldeari eta alderdi denei eurekaz biltzea eta lan-gatazkan bitartekaritza egitea eskatu zieten. "Sexismoa" da lan-gatazkaren gakoetako bat, langileen ustean.



Belarriprestentzako eta ahobizientzako formakuntza-saioak

Josu Murueta kultur etxea, erandioko udaletxeko HAPO gela eta Erandiogoikoko Gizarte Etxea, Erandio | Berbaldiak eta mahainguruak

Erandioko Euskaraldiaren batzordeak hiru prestakuntza-saio antolatu ditu datozen egun eta asteotan, ariketa sozial horretan Belarriprest edo Ahobizi roletan jardungo duten herritarrak eroso senti daitezen. Saioa bihar, martitzenean, egingo dute Astrabuduan eta datozen asteotan errepikatuko dute Altzagan eta Erandiogoikoan.

Belarriprestentzako eta ahobizientzako formakuntza-saioak Josu Murueta kultur etxea, erandioko udaletxeko HAPO gela eta Erandiogoikoko Gizarte Etxea

Erandioko Euskaraldiaren batzordeak hiru prestakuntza-saio antolatu ditu datozen egun eta asteotan, ariketa sozial horretan Belarriprest edo Ahobizi roletan jardungo duten herritarrak eroso senti daitezen. Saioa bihar, martitzenean, egingo dute Astrabuduan eta datozen asteotan errepikatuko dute Altzagan eta Erandiogoikoan.

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»