Larunbata, urriak 21

10:30

Emakumeak eta kirola izango dute hizpide Barrikako Emakumeen bigarren topaketan

Emakumeen Hitza lokala, Barrika | Ikastaroak eta tailerrak

Barrikako Emakumeen Hitza elkarteak bigarren urtez jarraian aurkeztu du Emakumeak Landa-Ingurunean proiektua tokiko Udalagaz elkarlanean. Aurten, emakumea eta kirola gaia jorratuko dute: urriaren 21ean, zapatuan, ahotsa emango zaie erreferenteak diren, beren ibilbidean lorpen handiak lortu dituzten eta beren historia kontatuko duten emakumeei. Hala, emakume kirolariek mahai-inguru batean parte hartuko dute egun kirolean bizitzen dituzten egoerei buruz eztabaidatzeko. Gainera, Beatriz Carretero egilearen Hijas de Cynisca dokumentala ere proiektatuko dute. Filmak kiroletan dauden genero ezberdintasunak jorratzen ditu.

Emakumeak eta kirola izango dute hizpide Barrikako Emakumeen bigarren topaketan Emakumeen Hitza lokala

Barrikako Emakumeen Hitza elkarteak bigarren urtez jarraian aurkeztu du Emakumeak Landa-Ingurunean proiektua tokiko Udalagaz elkarlanean. Aurten, emakumea eta kirola gaia jorratuko dute: urriaren 21ean, zapatuan, ahotsa emango zaie erreferenteak diren, beren ibilbidean lorpen handiak lortu dituzten eta beren historia kontatuko duten emakumeei. Hala, emakume kirolariek mahai-inguru batean parte hartuko dute egun kirolean bizitzen dituzten egoerei buruz eztabaidatzeko. Gainera, Beatriz Carretero egilearen Hijas de Cynisca dokumentala ere proiektatuko dute. Filmak kiroletan dauden genero ezberdintasunak jorratzen ditu.

11:00

Musika tailerra familian

Goñi Portal kultur etxea, Plentzia | Ikastaroak eta tailerrak

zen ematea: QR kodean edo Goñi Portalera deituz (946 775 541).

Musika tailerra familian Goñi Portal kultur etxea

zen ematea: QR kodean edo Goñi Portalera deituz (946 775 541).

12:00

Zutik Festibala

Josu Murueta plaza, Erandio | Bestelakoak

12:00 Perkusio tailerra. 16:30 Irakurketa feminista hurbiltzeko tailerra | 18:00 Vinilo FM - Zuzeneko irrati saioa. 20:00 Papiro Blues. 21:30 Micky & The Buzz.

Zutik Festibala Josu Murueta plaza
  • 12:00 Perkusio tailerra.
  • 16:30 Irakurketa feminista hurbiltzeko tailerra |
  • 18:00 Vinilo FM - Zuzeneko irrati saioa.
  • 20:00 Papiro Blues. 21:30 Micky & The Buzz.

12:00

Berbotslagunen Eguna

Motagane Txakolindegia, Erandio | Bestelakoak

Udazkenarekin batera, erandioztar euskaltzaleak elkartu nahi ditugu, jai kutsua duen egunean. Bertso bazkaria, musika eta gehiago... eta batez ere euskara! izen-ematea: lotura honetan, berbots@gmail.com eta 621 270 546 http://www.berbots.eus 

Berbotslagunen Eguna Motagane Txakolindegia

Udazkenarekin batera, erandioztar euskaltzaleak elkartu nahi ditugu, jai kutsua duen egunean. Bertso bazkaria, musika eta gehiago... eta batez ere euskara!

izen-ematea: lotura honetan, berbots@gmail.com eta 621 270 546 http://www.berbots.eus 

15:00

Bihar Urban Jaia ospatuko dute Urdulizko gaztelekuan

Urdulizko gaztelekua, Urduliz

Herri-bazkaria, futbolin eta ping-pong txapelketa, musika eta ekintza gehiago egongo dira bihar, zapatua, Urdulizko Urban Jaian. 15:00etatik aurrera giro ezin hobean gozatuko dute gazteek aste akabuaz tokiko gaztelekuan.

Bihar Urban Jaia ospatuko dute Urdulizko gaztelekuan Urdulizko gaztelekua

Herri-bazkaria, futbolin eta ping-pong txapelketa, musika eta ekintza gehiago egongo dira bihar, zapatua, Urdulizko Urban Jaian. 15:00etatik aurrera giro ezin hobean gozatuko dute gazteek aste akabuaz tokiko gaztelekuan.

17:00
17:00

Ingurugiro eta birziklapenari buruzko tailerrak bueltatuko dira Uribe Kostako Mankomunitatera

Barrika Berango Gorliz Lemoiz Plentzia Sopela Urduliz | Ikastaroak eta tailerrak

Irailetik aurrera eta ikasturte berriaren hasieragaz, ingurugiro eta birziklapenari buruzko Inguru Minguru tailerrak bueltatuko dira Barrika, Berango, Lemoiz, Plentzia, Urduliz eta Gorlizko udalerrietara. Tailerrak 4 urtetik gorago umeentzat zuzenduta daude, eta iraila eta urria arteko bariku orotan tailer bat emango dute Mankomunitateko herri bakoitzean, arrastiko 17:00etatik 19:00etara. Helburua da haurrei erakustea ingurugiroarekiko errespetua, besteak beste: baliabide naturalak modu egokian erabiltzearen arduraz sentsibilizatzea, hondakin gutxiago sortzearen garrantziaz jabearaztea, baita birziklatzea eta berrerabilpena bultzatzea ere.

Ingurugiro eta birziklapenari buruzko tailerrak bueltatuko dira Uribe Kostako Mankomunitatera

Irailetik aurrera eta ikasturte berriaren hasieragaz, ingurugiro eta birziklapenari buruzko Inguru Minguru tailerrak bueltatuko dira Barrika, Berango, Lemoiz, Plentzia, Urduliz eta Gorlizko udalerrietara. Tailerrak 4 urtetik gorago umeentzat zuzenduta daude, eta iraila eta urria arteko bariku orotan tailer bat emango dute Mankomunitateko herri bakoitzean, arrastiko 17:00etatik 19:00etara. Helburua da haurrei erakustea ingurugiroarekiko errespetua, besteak beste: baliabide naturalak modu egokian erabiltzearen arduraz sentsibilizatzea, hondakin gutxiago sortzearen garrantziaz jabearaztea, baita birziklatzea eta berrerabilpena bultzatzea ere.

16:30
16:30

Sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroan izena emateko epea zabalik dago irailaren 30era arte

Kurtzio kultur etxea, Sopela | Ikastaroak eta tailerrak

18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroa egingo dute Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Zehazki, Sopela, Berango, Barrika, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizen erroldatutako lagunentzako ikastaroa da, betiere tokiko elkarteetako edo kolektiboetako partaideei zein banakoei zuzendutakoa: magisteritza, pedagogia, psikologia ikasleak, begiraleak, entrenatzaileak, etab. Izena eman daiteke aurrez-aurre Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, astelehenetik barikura (09:00-14:00/16:00 -20:00) eta zapatu eta domekatan ere (11:00-14:00/17:00-20:00). Halaber, online ere egin daiteke hemen.

Sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroan izena emateko epea zabalik dago irailaren 30era arte Kurtzio kultur etxea

18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroa egingo dute Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Zehazki, Sopela, Berango, Barrika, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizen erroldatutako lagunentzako ikastaroa da, betiere tokiko elkarteetako edo kolektiboetako partaideei zein banakoei zuzendutakoa: magisteritza, pedagogia, psikologia ikasleak, begiraleak, entrenatzaileak, etab. Izena eman daiteke aurrez-aurre Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, astelehenetik barikura (09:00-14:00/16:00 -20:00) eta zapatu eta domekatan ere (11:00-14:00/17:00-20:00). Halaber, online ere egin daiteke hemen.

10:00
20:00

Erakusketa: "Heltzen zaizkidan irudiak. Haitzuloetatik ezerezera"

Kultur Leioa, Leioa | Erakusketak

Sorne Gorozika: "Pintura-erakusketa hau bi zatitan banatuta dago. Kanpotik  heltzen zaizkidan irudiak ia beti dira espezie desberdinetako ‘jendearen’ erretratuak. Barnekoak, ordea, nire buruan bueltaka agertzen dira, eta euskarri batean geldi uzten saiatzen naiz. Irudi horietako batzuk gizakiaren desnaturalizazio-prozesuaren ideian daude integratuta, haitzuloetatik ezerezera deritzodan prozesuan". » Non: Erakusketa gelan» Egunak: Irailaren 22tik urriaren 22ra» Ordutegia: Astelehenetik ostilarera 10:00etatik 20:00etara. Larunbatak eta igandeak, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara» Sarrera: Doan  

Erakusketa: "Heltzen zaizkidan irudiak. Haitzuloetatik ezerezera" Kultur Leioa

Sorne Gorozika: "Pintura-erakusketa hau bi zatitan banatuta dago. Kanpotik  heltzen zaizkidan irudiak ia beti dira espezie desberdinetako ‘jendearen’ erretratuak. Barnekoak, ordea, nire buruan bueltaka agertzen dira, eta euskarri batean geldi uzten saiatzen naiz. Irudi horietako batzuk gizakiaren desnaturalizazio-prozesuaren ideian daude integratuta, haitzuloetatik ezerezera deritzodan prozesuan".

» Non: Erakusketa gelan
» Egunak: Irailaren 22tik urriaren 22ra
» Ordutegia: Astelehenetik ostilarera 10:00etatik 20:00etara. Larunbatak eta igandeak, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara
» Sarrera: Doan

08:00

ARGAZKI ERAKUSKETA; Kurdistan: emakumea, biziotza eta askatasuna.

Algortako merkatua,

Kurdistanen inguruko argazki erakusketa antolatu du Abian Kultur Elkarteak Algortako merkatuan (Torrene, 4). Ikusgai egongo da astelehenetik ostiralera, 08:00-14:00 artean. Herriko dendetan erosi eta bitartean kulturaz gozatzea ez da gauza makala. Animatu eta pasa zaitez.

ARGAZKI ERAKUSKETA; Kurdistan: emakumea, biziotza eta askatasuna. Algortako merkatua

Kurdistanen inguruko argazki erakusketa antolatu du Abian Kultur Elkarteak Algortako merkatuan (Torrene, 4). Ikusgai egongo da astelehenetik ostiralera, 08:00-14:00 artean. Herriko dendetan erosi eta bitartean kulturaz gozatzea ez da gauza makala. Animatu eta pasa zaitez.

19:00
21:00

41. Getxo Eszena

Muxikebarri Antzokia, Getxo | Antzerkia

Barikuan, hilaren 6an, hasiko da arte eszenikoak oinarri hartuko dituen Getxo Eszena programaren 41. edizioa. Hala, hilaren 22ra bitartean, askotariko diziplinetako ikuskizunen eskaintza zabala hartuko du udalerriak; guztira, 10 lan antzeztuko dira Muxikebarri antzokian, gehienak euskal konpainien eskutik. Sarrerak ohiko salmenta-lekuetan erosi ahal izango dira.

41. Getxo Eszena Muxikebarri Antzokia

Ostera kultur saio ibiltariak

Gorliz Urduliz

Bere 24.edizioan, herrietako plazak hartuko ditu Ostera kultur saio ibiltariak, zuzen zuzenean eta doan. Hala, diziplina anitzeko egitarau kultural zabala eskainiko du: DJ-ak, dantza, irudi ikuskizuna, kale animazioa, musika…Denetarik eta denentzako. Azaroaren 18an eta 19an Gorlizen ospatuko dute Olaia Inziarte eta Afrika Bibang artistakaz, eta azaroaren 25ean eta 26an Urdulizen, Xsakara eta Sonakay taldeakaz. Zapatu arrastiko emanaldiak 19:00etan hasiko dira eta gazteei zuzenduta daudenez, musika izango dute ardatz. Domekakoak berriz, publiko zabalago bati zuzenduta daudenez, eguerdiko 12:00etan hasiko dira.

Ostera kultur saio ibiltariak

Bere 24.edizioan, herrietako plazak hartuko ditu Ostera kultur saio ibiltariak, zuzen zuzenean eta doan. Hala, diziplina anitzeko egitarau kultural zabala eskainiko du: DJ-ak, dantza, irudi ikuskizuna, kale animazioa, musika…Denetarik eta denentzako.

Azaroaren 18an eta 19an Gorlizen ospatuko dute Olaia Inziarte eta Afrika Bibang artistakaz, eta azaroaren 25ean eta 26an Urdulizen, Xsakara eta Sonakay taldeakaz.

Zapatu arrastiko emanaldiak 19:00etan hasiko dira eta gazteei zuzenduta daudenez, musika izango dute ardatz. Domekakoak berriz, publiko zabalago bati zuzenduta daudenez, eguerdiko 12:00etan hasiko dira.

23:59

Aste-akabu honetan izango da Getxoko film labur expressen festibalaren zortzigarren edizioa

Muxikebarri Antzokia, Getxo | Lehiaketak

Urtero legez, bueltan da GetxoExpress festibala. Film laburren express-jaialdia hilaren 20tik 22ra bitartean izango da, eta parte-hartzaileek 42 ordu izango dituzte film labur original bat idatzi, grabatu eta muntatzeko, antolatzaileek emandako gaian oinarrituta. Saria 1.000 eurokoa izango da. Taldeka parte har daiteke, gehienez bost kidez osatutakoa. Aurretik, eguenean, erronkari aurre egiteko gomendioak jasotzeko tailerrak egingo dituzte Getxo Sormen Hubean.

Aste-akabu honetan izango da Getxoko film labur expressen festibalaren zortzigarren edizioa Muxikebarri Antzokia

Urtero legez, bueltan da GetxoExpress festibala. Film laburren express-jaialdia hilaren 20tik 22ra bitartean izango da, eta parte-hartzaileek 42 ordu izango dituzte film labur original bat idatzi, grabatu eta muntatzeko, antolatzaileek emandako gaian oinarrituta. Saria 1.000 eurokoa izango da. Taldeka parte har daiteke, gehienez bost kidez osatutakoa. Aurretik, eguenean, erronkari aurre egiteko gomendioak jasotzeko tailerrak egingo dituzte Getxo Sormen Hubean.

16:00
19:00

Ekin Bidaia gazte ekintzailetzako programa abiarazi dute Uribe Kostan

Leioa enpresen mintegia, Barrika Berango Gorliz Leioa Lemoiz Plentzia Sopela Urduliz Uribe Kosta | Ikastaroak eta tailerrak

Ekin Bidaia gazteekintzailetzako programa abiarazi du Bizkaiko Foru Aldundiak Uribe Kostan eskualdeko Udalakaz duen Gaztedi Uribe Kosta hitzarmenaren bidez. Programa horrek ideia batetik abiatutako proiektu ekintzaileei laguntza ematen die, kontzeptu horretan sakonduz eta abian jartzeagaz lotutako alderdi guztiak landuz. Horretarako, bidaiaren analogia erabiliko dute: irteeratik (ideia) helmugaraino (azken proiektua), geldialdi desberdinez osatutako ibilbidea egingo dute. Parte hartzeko ondorengo inprimakia bete daiteke urriaren 19a baino lehen: izen-ematea hemen.

Ekin Bidaia gazte ekintzailetzako programa abiarazi dute Uribe Kostan Leioa enpresen mintegia

Ekin Bidaia gazteekintzailetzako programa abiarazi du Bizkaiko Foru Aldundiak Uribe Kostan eskualdeko Udalakaz duen Gaztedi Uribe Kosta hitzarmenaren bidez. Programa horrek ideia batetik abiatutako proiektu ekintzaileei laguntza ematen die, kontzeptu horretan sakonduz eta abian jartzeagaz lotutako alderdi guztiak landuz. Horretarako, bidaiaren analogia erabiliko dute: irteeratik (ideia) helmugaraino (azken proiektua), geldialdi desberdinez osatutako ibilbidea egingo dute. Parte hartzeko ondorengo inprimakia bete daiteke urriaren 19a baino lehen: izen-ematea hemen.

19:00
19:00

Latsarriaren memoria eta euskal mitologia izango dira Gorlizko Ondarearen Europako Jardunaldien protagonistak

Gorlizko udaletxea, Gorliz

Urrian hainbat ekimen antolatu ditu Gorlizko Udalak Ondarearen Europako Jardunaldien barnean. Besteak beste, hilaren 20an, Latsariak dokumentala proiektatuko dute Gorlizko udaletxean, arrastiko 19:00etan. Hala, herriko emakumeen bizipenen eta testigantzen lekuko izan zen gunea oroitu gura dute, izan ere, emakumeen harreman sozialerako topagune izan ziren horiek. Halaber, Sertutxena eraikinean Mitologia pertsonaiak erakusketa egongo da ikusgai hil osoan zehar. Bertan, Aritza Bergara idazleak egindako deskribapenak eta kondairak egongo dira. Bukatzeko, urriaren 31n, Gau Beltza ospatuko dute: arrastiko 17:00etatik aurrera Ibarreta plazan, musika, dantza tradizionalak eta jatekoa eskainiko dituzte. Hala, Gorlizko bizilagunek herriko euskal kultura eta mitologia ezagutzeko aukera izango dute gau ahaztezin batez gozatzen duten bitartean.

Latsarriaren memoria eta euskal mitologia izango dira Gorlizko Ondarearen Europako Jardunaldien protagonistak Gorlizko udaletxea

Urrian hainbat ekimen antolatu ditu Gorlizko Udalak Ondarearen Europako Jardunaldien barnean. Besteak beste, hilaren 20an, Latsariak dokumentala proiektatuko dute Gorlizko udaletxean, arrastiko 19:00etan. Hala, herriko emakumeen bizipenen eta testigantzen lekuko izan zen gunea oroitu gura dute, izan ere, emakumeen harreman sozialerako topagune izan ziren horiek. Halaber, Sertutxena eraikinean Mitologia pertsonaiak erakusketa egongo da ikusgai hil osoan zehar. Bertan, Aritza Bergara idazleak egindako deskribapenak eta kondairak egongo dira. Bukatzeko, urriaren 31n, Gau Beltza ospatuko dute: arrastiko 17:00etatik aurrera Ibarreta plazan, musika, dantza tradizionalak eta jatekoa eskainiko dituzte. Hala, Gorlizko bizilagunek herriko euskal kultura eta mitologia ezagutzeko aukera izango dute gau ahaztezin batez gozatzen duten bitartean.

20:00
19:00

Mendiari eskainitako asteburua ospatuko dute Sopelan urriaren 20tik 22ra

Kurtzio kultur etxea, Sopela

Sopelako Munarrikolanda Mendi Taldeak 25 urte bete ditu aurten, eta, horregatik, hainbat ekintza antolatu dituzte herrian azken hilabeteetan. Hil honetan, mendiari eskainitako asteburua antolatuko dute tokiko Udalaren laguntzagaz urriaren 20tik 22ra. Hala, hainbat mendi dokumentalen proiekzioez gozatuko dute herritarrek Silvia Vidalen eta Luis Miguel Eguiluzeren istorioen parte hartzeagaz batera. Gainera, Mendi Film pelikulen emanaldia ere egingo dute.

Mendiari eskainitako asteburua ospatuko dute Sopelan urriaren 20tik 22ra Kurtzio kultur etxea

Sopelako Munarrikolanda Mendi Taldeak 25 urte bete ditu aurten, eta, horregatik, hainbat ekintza antolatu dituzte herrian azken hilabeteetan. Hil honetan, mendiari eskainitako asteburua antolatuko dute tokiko Udalaren laguntzagaz urriaren 20tik 22ra. Hala, hainbat mendi dokumentalen proiekzioez gozatuko dute herritarrek Silvia Vidalen eta Luis Miguel Eguiluzeren istorioen parte hartzeagaz batera. Gainera, Mendi Film pelikulen emanaldia ere egingo dute.

Agenda herriak

Egutegia

Abendua
al ar az og ol lr ig
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Urtarrila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        

Urte osoko agenda ikusi »»