urr 23
Uribe Kosta
Uribe Kostako udalerriek egitarau oparoa prestatu dute egunotarako; eskaintza zabal horretatik zer aukeratu ez dakizula? Hona hemen aste-akaburako proposamenen aukeraketa bat.
urr 23 Lemoiz
Euskararen erabilera bultzatzeko helburua duen Lemoizko mendi taldeak doako irteera antolatu du urriak 25erako, domeka. Udalak jarriko duen autobusa Armintza auzoko Armintzekalde autobus geltokitik irtengo da 8:30ean, eta 19:00ak inguru egongo da bueltan. Izena emateko, mendi taldeko kideek etzandarri@gmail.com helbidea eta 688602121 zenbakia jarri dituzte eskuragarri.