aza 27, 11:18 Lemoiz
Garbigune mugikorra Lemoizko Armintza auzoan dago jada, Atalaia kaleko jolastoki estaliaren ondoan, Lemoizko Udalak azaldu duenez. Zerbitzu horrek ohiko edukiontzietan bota ezin diren hondakinak modu egokian birziklatzeko aukera ematen die herritarrei, garbigune tradizonaletara joan behar gabe.
Urrea lortzeko gogoz joan ziren Buenos Airesera, baina emaitzek bestelako zaporea utzi zieten. Hala ere, Iker Gordon, Markel Sierra eta Patxi Ziskar harrotasunez beteta itzuli dira XX. Munduko Pilota Txapelketatik.