uzt 04, 11:24 Uribe Kosta
Zaila egiten da txosnarik gabeko jaiak imajinatzea. Bada, Euskal Herriko ehunka jai- eta txosna-batzordek ohartarazi dute Ticket Bai sistema ezartzera derrigortu gura dituztela, eta horrek euren etorkizuna kolokan jartzen duela. Seinalatu dutenez, erabaki horrek jaien pribatizazioari ateak irekitzen dizkio eta jaien eredu herrikoia bera mehatxatzen du.
uzt 04, 08:22 Lemoiz
Zapatu honetan, uztailaren 5ean, 12:30tik aurrera, Armintzako kultur etxeak Pinturitas arte erakusketaren inaugurazio ekitaldia hartuko du. Ekimen hau Sonia Rueda irakasleak urtean zehar bere ardurapean izan dituen ikasleek egindako lanakaz urtero egiten den erakusketa da. Erakusketa zapatu honetan inauguratuko da, eta doan egongo da eskuragarri uztailaren 14ra arte, 10:00etatik 14:00etara, Armintzako kultur etxean.