urr 13, 14:10 Lemoiz
Santo Tomas jaiak ospatuko dira Lemoizko Armintza auzoan urriaren 16tik 18ra. Jai batzordeak hiru egunetarako egitarau oparoa antolatu du: kirolaz, gastronomiaz, musikaz, tradizioaz eta, nola ez, arrantzale eta baserritar egunaz gozatzeko aukera izango dute armintzarrek hurrengo aste-akabuan.
urr 13, 12:43 Lemoiz
Joan den aste-akabuan Lemoizko Andraka auzoko San Frantzisko jaiak ospatu ziren. Zapatuan, hainbat lagun bildu ziren putxera lehiaketan, Andrakako II. Padel Txapelketan eta igel lehiaketan parte hartzeko eta gozatzeko. Hona hemen jaiek utzitako argazki batzuk!