Etzandarrik Gorobel mendilerrorako irteera antolatu du domekarako

Iratxe Ugartetxea Muelas aza 13, 14:52 Lemoiz

Lemoizko Etzandarri mendi taldeak Araba eta Burgosen arteko mugan dagoen mendilerrorako doako irteera antolatu du domeka honetarako, hilak 15. Taldekideek autobusa Armintza auzoko Armintzekalde autobus geltokitik irtengo dela 9:00etan eta 17:00ak inguru egongo dela bueltan jakinarazi dute. Aldez aurretik izena ematea komeni dela gehitu dute, eta etzandarri@gmail.com helbidea eta 688602121 zenbakia jarri dituzte eskuragarri.

Armintzako hainbat errepide hobetzeko lanak abiatuko dituzte datorren astelehenean

Iratxe Ugartetxea Muelas aza 13, 14:15 Lemoiz

Lemoizko Udalak jakinarazi duenez, Armintza auzoko Amorraga kalean eta Armintzekalde kaleko Tomas Deunaren Elizaren pareko eta Udal Gimnasioaren pareko guneetan lanak izango dira azaroaren 16tik 27ra bitartean, biak barne.

AEMET-ek emandako informazioa