Malen eta Aratzen espetxeratzea eta eskubide urraketak salatzeko mobilizatuko dira bihar Sopelan

Iratxe Ugartetxea Muelas aza 20, 13:01 Sopela

Aske antolakundeak egoera "oso larritzat" jo du, eta salatu du "Audientzia Nazionalak desobedientzia ekintzak terrorismotzat" hartu nahi dituela eta epaiketan kondenarik badago "aurrekari oso arriskutsu bat" ezarriko dela. Horren aurrean, Euskal Herrian erantzun bat antolatzeko beharra adierazi du. Kontzentrazioa 20:30ean egingo da, Sopelako udaletxeko plazan (Sabino Arana Kalea 1).

Bihar hasiko da Sopelako aurtengo Olentzero eta Mari Domingiren marrazki lehiaketa

Iratxe Ugartetxea Muelas aza 19, 13:45 Sopela

Sopelako Udalak haur eta gazteentzako marrazki lehiaketaren beste edizio bat antolatu du. Bost kategoria egongo dira: 4-6 urte, 7-8 urte, 9-10 urte, 11-12 urte eta 13 urtetik gora. Lanak Kurtzio Kultur Etxean aurkeztu ahalko dira azaroaren 20tik 27ra, astelehenetik barikura 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta aste-akabuetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Udal pilotalekuko arkupeak, Sopela
Sopelako udal pilotalekua, Sopela
Udal pilotalekuko arkupeak, Sopela

AEMET-ek emandako informazioa