Uribe Kostako Mankomunitatearen Ukanauto zerbitzua datorren astean bueltatuko da

Alarma-egoera dela eta etenda egon den Ukanauto, autoa alokatzeko zerbitzu publiko, ekainaren 1etik egongo da berriro indarrean, Uribe Kostako Mankomunitateak adierazi duenez. Erabiltzean higiene-neurriak betetzeko jarraibideak argitaratu dituzte.

Hondartzetako aparkalekuen erabilera mugatuko du Sopelako Udalak
Koronabirusa Uribe Kostan

Sopela

Bizkaiko Foru Aldundiak eta udalek hondartza-denboraldirako hartutako neurri orokorren berri eman eta bi egunera, Sopelako Udalak bere lehen neurri espezifikoa jakinarazi du: Barinatxe eta Arriatera hondartzetara sartzeko aparkalekuaren zati bat eta Atxabiribilera sartzekoa osorik itxiko dituzte. Ezin izango da bertan autorik utzi, ezta zirkulatu ere.

Asteartea 2 eguraldia Min: 16ºC
Max: 23ºC
Asteazkena 3 eguraldia Min: 16ºC
Max: 22ºC
Osteguna 4 eguraldia Min: 14ºC
Max: 19ºC

AEMET-ek emandako informazioa

Didak hamilton

Didak hamilton Dr. Landa 6 eta Iberre 9
Sopela
Tel.: 946763012 / 94 676 3012
http://www.hamiltonidiomas.com/