api 26, 12:52 Sopela
Apiril akabuan gaude daborduko, eta horregaz batera herriko jaiak ere ate-joka daude. Horregatik Sopelako Udalak iragarri du udako jaietako ospakizunetan parte hartzeko deialdi irekian izena eman dezaketela herriko musika taldeek.
api 26, 11:50 Sopela
Apirilaren 24an, eguenean, Sopelako hezkuntza-komunitateak adostutako proiektua babestu zuten azkenean Eusko Jaurlaritzako ordezkariek Hala, Sopelako Haur Hezkuntza Loroñon egongo da, Lehen Hezkuntza Zipiriñen eta DBH eta batxilergoa Iberren, eraikina handitu ondoren. Sopelako alkatea den Guruzne Carrassonek bereziki azpimarratu du IGEek egindako lanaren garrantzia: "Hezkuntza komunitatea zoriondu behar dugu urte hauetan guztietan egin duten lanagatik. Neurri handi batean, bere mobilizazioei esker lortu dugu guzti hau".