Urdulizek Negulekuetan izena emateko epea zabalduko du

Laura Fontalba Colomo aza 10, 15:54 Urduliz

Azaroaren 10etik 20ra, Udalak abendutik urtarrilera bitartean egingo diren Negulekuetan izena emateko epea irekiko du. Helburua Gabonetako oporretan umeei leku "hezitzailea, ludikoa eta segurua" eskaintzea izango da.

Urduliz berdintasunaren aldeko hurrengo baldosa osatuko duen esaldiaren bila dago

Laura Fontalba Colomo aza 09, 09:30 Urduliz

Proiektu parte-hartzaile honen helburua indarkeria matxistei buruz sentsibilizatzea eta berdintasuna sustatzea da. Horretarako, herritarrek berdintasunaren eta indarkeria matxistaren aurkako esaldiak proposatu ahal izango dituzte. Ostean, horien artean lelo bat aukeratu eta baldosa batean jarriko dute, "Berdintasunerako Bidea" osatuz.

AEMET-ek emandako informazioa