Jendartea  Urduliz 2016-05-23 18:55

Urdulizek diru-laguntza eman die Siriako ume errefuxiatuei

Urdulizek diru-laguntza eman die Siriako ume errefuxiatuei

Gaur goizean, Urdulizko Udalak eta Urdulizko Merkatarien Elkarteak (UME) 1.725 euro eman dizkiote Unicef nazioarteko erakundeari, Siriako ume errefuxiatuei euren elkartasuna helaraz diezaien. Diru hori azken boladan gauzatutako elkartasun-jardueretan bildu dute: Txiri-txiri, UMEko zozketa eta Opus 4 taldearen kontzertua.
  Kirolak  Urduliz 2016-05-20 17:24

Gaurtik astelehenera, idi-proben txapelketa izango da Urdulizen

Gaurtik astelehenera, idi-proben txapelketa izango da Urdulizen

Aste-akabu honetan, barikutik astelehenera, Urdulizko Iparralde probalekuak hartuko du idi-proben txapelketako 23. edizioa. Gaur, barikuan, hiru idi-pare lehiatuko dira, honako ugazabenak: Lemoizko Andraka auzoko Andraka jatetxea, Orioko Oliden, eta Mungiako Birle herri-kirolen elkarteko Iñaki Lopategi.

  Kirolak  Urduliz 2016-05-20 16:57

Euskadi, Urdulizen nagusi

Euskadi, Urdulizen nagusi

Pasa den maiatzaren 8an jokatu zen lehenengo aldiz erlojupeko Bizkaiko Saria. Taldekako kadete-proba Urdulizen egin zen, 25,7 kilometroko ibilbidean. Bertan, Euskadiko selekzioaren taldea nagusitu zen: Mikel Arregi, Xabier Mikel Azparren, Iñigo Elosegi, Gontzal Garcia, Luis Mari Garikano eta Oier Lazkano. EAEko taldeak erraz garaitu zituen arerioak.

  Kirolak  Erandio  Getxo  Urduliz  Uribe Kosta 2016-05-18 15:34

Iturgitxi, Erandio B, eta Urduliz B taldeak igo dira

Iturgitxi, Erandio B, eta Urduliz B taldeak igo dira

Erandioko bigarren taldea Erregionaleko Bigarren Mailako txapelduna da. Hala, Ategorrikoak lehenengo mailara igoko dira datorren denboraldian. Kategoria berean, ostera, Gorliz jaitsi egin da, eta Askartzak, berriz, Bigarren kategorian mantentzeko ahalegina egin beharko du, jaitsiera-kanporaketan. Galea Bk ihes egin zion kanporaketa horri, azken partidan irabazita Boluen.

  Kirolak  Urduliz 2016-05-18 14:32

Sabin Merino Udako Campuserako izen-ematea zabalik dago daborduko

Sabin Merino Udako Campuserako izen-ematea zabalik dago daborduko

Sabin Merino lesioa osatzen dabilen bitartean, bere izena daroan Urdulizko campusak hirugarren edizioa iragarri du. Gabonetan abiatu zuten proiektua, eta Aste Santuan errepikatu zuten. Arrakastaren ondorioz, udan ere 2002 eta 2010 bitartean jaiotako neska-mutilek futbolaz gozatu ahal izango dute.

  Jendartea  Lemoiz  Urduliz 2016-05-13 11:57

Bigarren eskuko azoka egingo dute zapatuan Urdulizen

Bigarren eskuko azoka egingo dute zapatuan Urdulizen

Zapatuan, maiatzak 14, bigarren eskuko objektuen azoka egingo dute Urdulizko Antsonekoa plazan. Euria izatekotan, Elortza ikastetxean izango litzateke merkatua, Aita Gotzon kaleko 8. zenbakian. Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatearen Ekogunek antolatutako Aukera On izeneko merkatua goizeko 11:00etatik arrastiko 03:00etara egongo da irekita, bigarren eskuko edozer gauza erosteko edo truke egiteko. Denera, 40 postuk osatuko dute azoka. Hurrengo hitzordua Armintzan izango da, ekainaren 11n.

  Politika  Urduliz 2016-05-11 14:22

Bisita ukatu diote Iñaki Bilbao presoaren lagun bati

Bisita ukatu diote Iñaki Bilbao presoaren lagun bati

Iñaki Bilbao Gaubeka preso urduliztarraren lagun batek salatu du pasa den aste-akabuan bisita ukatu ziotela. "Gara" egunkariari azaldu dionez, aspalditik lotuta zuen bisita internet bitartez, baina Zuerako espetxera ailegatu zenean ez zioten pasatzen utzi. Bilbaoren lagunak erreklamazio-orri bat eskatu zuen eta ordu eta erdi itxaroten egon zen Zaragozako espetxean, noiz sartzen utziko zain. Azkenean, ordea, laguna ikusi barik bueltatu behar izan zuen Euskal Herrira.

  Kultura  Urduliz 2016-05-10 12:38

Akaitze Kamiruaga Garitaonandia: "Ume euskaldunak alfabetatzea zen helburua"

Kepa Ugarte Martiarena

Akaitze Kamiruaga Garitaonandia: "Ume euskaldunak alfabetatzea  zen helburua"

"Kili-Kili. Euskara pozgarri" erakusketa ekainaren 26ra arte egongo da ikusgai Bilboko Euskal Museoan. Bertako Udalak eta Labayru Fundazioak antolatu dute esposizioa, euskarazko aldizkariaren 50. urteurrenean. Horrez gainera, dokumentala eta liburua egin dituzte; Akaitze Kamiruaga Garitaonandia Labayruko kide urduliztarra ibili da, lankideakaz batera, horiek denak prestatzen.

  Ekonomia  Urduliz  Uribe Kosta 2016-05-04 14:03

Hazilan programa abiatu du Mankomunitateak, gazteak laneratzen laguntzeko

Hazilan programa abiatu du Mankomunitateak, gazteak laneratzen laguntzeko

Leioan eta Erandion aurretik egin duten legez, Uribe Kostako Mankomunitateko herrietan ere zabaldu dute 20 eta 35 urte arteko gazteei zuzendutako Hazilan laneratze-programan izena emateko epea. Urdulizko Udalak prentsa-oharrez jakinarazi duenez, Uribe Kostako Behargintzak ipini du martxan proiektua, Garapen garapen-agentzien euskal elkarteagaz batera.

  Jendartea  Urduliz 2016-05-02 13:45

Urdulizko metroko lanetan arazoak dituzte euri-uren kolektoreakaz

Urdulizko metroko lanetan arazoak dituzte euri-uren kolektoreakaz

Vicente Reyes Garraio, Mugikortasun eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko foru diputatuak baieztatu du  Urdulizko Bilboko Metroaren geltokia lurperatzeko obrak aurrez ezarri zen epean amaituko direla, 2016ko amaieran. Era berean, jakinarazi du funtzionamenduko eta abian jartzeko proba denak egin ondoren, metroa 2017ko martxoaren amaieran iritsiko dela berriz Urdulizera, Foru Aldundiak zabaldutako prentsa-oharraren arabera.

  Jendartea  Urduliz 2016-04-27 12:14

Ingurumen lanetarako boluntarioen topaketa egingo dute zapatuan Urdulizen

Ingurumen lanetarako boluntarioak behar dituzte Urdulizen. Hori dela eta, beste urte batez, egiteko horretarako topaketa antolatu du zapatu honetarako, hilak 30, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak. Hitzordua 10:00etan jarri dute, Urdulizko berotegian. Interesatuek aldez aurretik eman beharko dute izena cursos@uribekosta.org helbide elektronikora mezua idatziz edo 946 579 280 telefono zenbakira deituta.

  Jendartea  Urduliz  Uribe Kosta 2016-04-25 17:23

Garraio diputatuak Urdulizko ospitalea dela-eta egindako urratsen berri emango du

Garraio diputatuak Urdulizko ospitalea dela-eta egindako urratsen berri emango du

Vicente Reyes Garraio, Mugikortasun eta Lurraldearen Kohesiorako foru diputatuak Bizkaiko Batzar Nagusiei azalduko dizkie bere Arloak eman dituen urratsak eta hemendik aurrera aurrez ikusitako jarduerak, ekainean Urdulizen zabalduko den Alfredo Espinosa ospitalea dela-eta.

  Politika  Urduliz 2016-04-07 11:33

Urdulizko EH Bilduk batzar irekia egingo du gaur

Urdulizko EH Bilduk batzar irekia egingo du gaur

EH Bildu ezkerreko koalizio subiranistak batzar irekia egingo du gaur arrastian Urdulizen. Hitzordua Iretargi herriko tabernan ipini dute, 19:30ean. Bertan, beste gai batzuen artean, EH Bildu birformulatzeko eztaibada izango dute hizpide, "Jaikiz" goiburupean.

  Jendartea  Sopela  Urduliz 2016-03-22 16:18

Urdulizko ospitaleaz berba egingo dute gaur, Sopelako udal batzarrean

Urdulizko ospitaleaz berba egingo dute gaur, Sopelako udal batzarrean

Uribe Ospitalea Plataformak egindako eskaerari erantzunez, gaurko osoko bilkuran mozio bateratua aurkeztuko dute Sopelako EH Bilduk, Denok Baterak (DB) eta Sopela Orainek. Hain zuzen ere, aipatutako plataformak jasotzen dituen eskarietako bati buruz erantzun dio gaur bertan Udal Gobernuak: Urdulizko ospitalera joateko zerbitzuen maiztasuna areagotzeko eta ordutegiak zabaltzeko eskaera egin die Metro Bilbao garraio-enpresari eta Bizkaiko Foru Aldundiari (Bizkaibus). Ibilgailuentzat, "herriko bizimodua baldintzatuko ez dituzten sarbideak" jartzeari buruz, ostera, ez dute ezertxo ere aipatu EAJko agintariek. Uribe Ospitalea Plataformaren arabera, erietxea zabaltzen dutenean, egunero hiru mila auto gehiago igaroko dira Sopelatik. Herritarrak udal batzarrera joatera deitu ditu eragile horrek; 19:30ean izango da.

  Jendartea  Sopela  Urduliz 2016-03-13 10:20

Uribe Ospitalea Plataforma: "Txarto egindako gauzak zuzendu behar dituzte"

Iker Rincon Moreno

Uribe Ospitalea Plataforma: "Txarto egindako gauzak zuzendu behar dituzte"

Urdulizko ospitaleak ekarriko dituen ondorioez kezkatuta, Uribe Ospitalea Plataforma aurkeztu berri dute, Urduliz Rurala eta SUSAN elkarteek osatutakoa. SUSAN sinadurak batzen hasi da, gaia Bizkaiko Foru Aldundira eroateko helburuagaz, besteak beste.

  Kirolak  Urduliz 2016-03-11 09:00

Sabin Merino: "Athleticen egotea niretzat gauzarik handiena da"

Iñigo Fernandez de Martikorena

Sabin Merino: "Athleticen egotea niretzat gauzarik handiena da"

Sabin Merino Zuloaga Athleticeko aurrelari urduliztarrak pasa den udan irabazi zuen postua lehoien artean. Kontratu berriagaz eta Marsellari sartutako golagaz, argi lotu da etorkizun oparoa baino orainaldi bikaina duela. Merinok Lezaman hartu gaitu entrenamendu baten ostean, eta hasierako garaietatik gaur egunerako ibilaldiaren berri eman digu.

  Kirolak  Urduliz 2016-03-05 13:00

Aste Santuko Sabin Merino Campuserako izen-ematea zabalik dago

Aste Santuko Sabin Merino Campuserako izen-ematea zabalik dago

Pasa den Gabonetako campusaren arrakasta ikusita, Urduliz Futbol Taldeak Aste Santurako ere Sabin Merino Athleticeko jokalariaren omenezko campusa antolatu du. Klubak txanda bi ipini ditu: martxoaren 21etik 23ra eta martxoaren 29tik apirilaren 1era, biak ala biak goizeko 09:00etatik 14:00etara. Bertan, 2003 eta 2010 bitartean jaiotako neska-mutilek har dezakete parte.

  Gazteok  Urduliz 2016-02-22 09:00

Urdulizko udalekuetan izena emateko epea zabalik

Urdulizko udalekuetan izena emateko epea zabalik

Aurtengo udalekuetan izena emateko epea zabalik dago, hilaren 29ra arte, eta Urdulizko kultur etxera jo ala euskera4@uribekosta.org posta elektronikora inskripzio-orria bidali beharko da. Azaldu dutenez, iaz ume asko kanpoan gelditu ziren, eta “hori saihesteko asmoz”, aurretiko izen-ematea egingo dute, jasotako eskariaren arabera udalekuak antolatzeko. Aurtengo udalekuak ekainean eta uztailean izango dira, 3 eta 12 urte bitarteko umeentzat.

  Jendartea  Urduliz 2016-02-17 17:45

Urdulizko trenbide-pasagunea lurperatzeko beste kontratu bi esleipenera

Urdulizko trenbide-pasagunea lurperatzeko beste kontratu bi esleipenera

Bizkaiko Garraio Partzuergoaren (BGP) Kontseilu Nagusia bildu zen atzo eguerdian, Bilbon. Partzuergoak erabaki zuen kontratu berri bi eskainiko dituela Urdulizko trenbide-pasagunea lurperatzen jarraitzeko eta lurpean geltoki berria eraikitzen segitzeko.

  Kirolak  Urduliz 2016-02-16 11:40

Sabin Merinok berriztatu egin du kontratua Athleticegaz

Sabin Merinok berriztatu egin du kontratua Athleticegaz

Sabin Merino aurrelari urduliztarrak eta Josu Urrutia Athleticeko presidenteak jokalariaren kontratu berria sinatu dute gaur goizean, Ibaiganen. Hala, Merino 2019ko ekainaren 30era arte luzatuko du zuri-gorrien lehenengo taldeagaz duen harremana, gutxienez. Beste talderen batek kontratua desegitea gura izango balu, 30 milioi euro ordaindu beharko lituzke. Jokalaria "poz-pozik" dagoela azaldu du.

Nabarmenak

Zorion agurrak