Igandea, urriak 7



11:00

Berbotslagunen Eguna

Irailaren 23a plaza, Erandio | Jaiak

Domeka honetan, urriaren 7an, Erandioko euskaldunek hitzordu berezia izango dute Altzagan, Euskaraldian izena emateko eta udaberrian 25 urte bete zituen Berbots Erandion Euskaraz! euskaltzaleen topaguneak antolatutako eguna ospatzeko. Goizeko 11:00etatik aurrera hainbat jarduera antolatu du elkarteak. Herri-bazkarirako txartelak daborduko eska daitezke.

Berbotslagunen Eguna Irailaren 23a plaza

Domeka honetan, urriaren 7an, Erandioko euskaldunek hitzordu berezia izango dute Altzagan, Euskaraldian izena emateko eta udaberrian 25 urte bete zituen Berbots Erandion Euskaraz! euskaltzaleen topaguneak antolatutako eguna ospatzeko. Goizeko 11:00etatik aurrera hainbat jarduera antolatu du elkarteak. Herri-bazkarirako txartelak daborduko eska daitezke.


12:30

MoonShakers taldearen kontzertua eta familientzako tailerrak

Algortako Andrés Isasi Musika Eskolaren Kristalezko kioskoa, Getxo | Musika

MoonShakers talde bilbotarraren domekako emanaldiak emango dio amaiera Algortako Kristalezko Kioskoaren goizeko kontzertuei. Saioa 13:00etan izango da.

MoonShakers taldearen kontzertua eta familientzako tailerrak Algortako Andrés Isasi Musika Eskolaren Kristalezko kioskoa

MoonShakers talde bilbotarraren domekako emanaldiak emango dio amaiera Algortako Kristalezko Kioskoaren goizeko kontzertuei. Saioa 13:00etan izango da.



17:00
19:00

Ekoguneko Inguru minguru tailerrak

Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko udalerrietan, Uribe Kosta

Proposamen berriakaz hasi du Ekogunek ikasturte berria: Inguru minguru tailerrak. Arduradunek azaldu dutenez, horien helburua da txikienei inguruarekiko errespetua sustatzea. Tailerrok iraileko eta urriko barikuetan egingo dituzte, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea osatzen duten zazpi udalerrietan, 17:00etatik 19:00etara.

Ekoguneko Inguru minguru tailerrak Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko udalerrietan

Proposamen berriakaz hasi du Ekogunek ikasturte berria: Inguru minguru tailerrak. Arduradunek azaldu dutenez, horien helburua da txikienei inguruarekiko errespetua sustatzea. Tailerrok iraileko eta urriko barikuetan egingo dituzte, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea osatzen duten zazpi udalerrietan, 17:00etatik 19:00etara.



Zapatutan sendientzako tailerretan izen-ematea

https://labur.eus/0xXd1, Erandio | Ikastaroak eta tailerrak

Erandioko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen duen Zapatutan ekimena hilaren 20an izango da bueltan, sendientzako ekintza dibertigarriz lepo. Urriaren 20an egingo dute udagoienean ere familia giroan eta euskaraz ondo pasatzeko lehenengo jarduera eta abenduaren 15ean amaituko dute zikloa. Ohi legez, zapatuetan izango dira jarduerak, 18:00etatik aurrera; daborduko izena eman daiteke.

Zapatutan sendientzako tailerretan izen-ematea https://labur.eus/0xXd1

Erandioko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen duen Zapatutan ekimena hilaren 20an izango da bueltan, sendientzako ekintza dibertigarriz lepo. Urriaren 20an egingo dute udagoienean ere familia giroan eta euskaraz ondo pasatzeko lehenengo jarduera eta abenduaren 15ean amaituko dute zikloa. Ohi legez, zapatuetan izango dira jarduerak, 18:00etatik aurrera; daborduko izena eman daiteke.



Sorgina Txirulinak guraso eta umeentzat prestatutako tailerretan izen-ematea

https://labur.eus/iqGo5, Erandio Sopela Uribe Kosta | Berbaldiak eta mahainguruak

Joan den martxoan arrakasta handia izan ondoren, Erica Liquete ipuin-kontalari sopeloztarrak Sorgina Txirulinaren hainbat tailer berri eskainiko die Erandioko guraso erdaldunei, seme-alaben laguntzagaz euskarara hurreratzeko. Saioak urriaren 20tik abenduaren 15era izango dira, zapatuetan, 17:30ean; daborduko, izena eman daiteke.

Sorgina Txirulinak guraso eta umeentzat prestatutako tailerretan izen-ematea https://labur.eus/iqGo5

Joan den martxoan arrakasta handia izan ondoren, Erica Liquete ipuin-kontalari sopeloztarrak Sorgina Txirulinaren hainbat tailer berri eskainiko die Erandioko guraso erdaldunei, seme-alaben laguntzagaz euskarara hurreratzeko. Saioak urriaren 20tik abenduaren 15era izango dira, zapatuetan, 17:30ean; daborduko, izena eman daiteke.


Erandio Bonua kanpaina

Altzaga eta Astrabudua auzoak, Erandio | Bestelakoak

Hirugarren urtez, Erandioko kontsumitzaileek hainbat deskontu lortu ahal izango dituzte, udalerriko dendariek eta Udalak bultzatutako Erandio Bonua erabiliz.

Erandio Bonua kanpaina Altzaga eta Astrabudua auzoak

Hirugarren urtez, Erandioko kontsumitzaileek hainbat deskontu lortu ahal izango dituzte, udalerriko dendariek eta Udalak bultzatutako Erandio Bonua erabiliz.



Erandioko Emakumeen Jabekuntza Eskolan izen-ematea

Erandiogoikoan, Altzagan eta Astrabuduan, Erandio | Ikastaroak eta tailerrak

Datorren urriaren 17an, bosgarren ikasturteari ekingo dio Erandioko Emakumeen Jabekuntza Eskolak, datorren urteko ekainaren 7ra arte.

Erandioko Emakumeen Jabekuntza Eskolan izen-ematea Erandiogoikoan, Altzagan eta Astrabuduan

Datorren urriaren 17an, bosgarren ikasturteari ekingo dio Erandioko Emakumeen Jabekuntza Eskolak, datorren urteko ekainaren 7ra arte.



Astrabuduko Extremadurako Etxearen 37. kultur-astea

Josu Murueta kultur etxea, Erandio | Jaiak

Astrabuduko Extremadurako Etxearen 37. kultur-astea ospatzeari ekingo diote gaur 19:30ean; Iñaki Basabe kantautoreak irakurriko du pregoia. Kultur-astea urriaren 14ra arte izango da; bitartean, musika- eta dantza-emanaldiak, umeen eta helduen jolasak eta otorduak izango dira, ohiko artisautza- eta gastronomia-azokagaz batera.

Astrabuduko Extremadurako Etxearen 37. kultur-astea Josu Murueta kultur etxea

Astrabuduko Extremadurako Etxearen 37. kultur-astea ospatzeari ekingo diote gaur 19:30ean; Iñaki Basabe kantautoreak irakurriko du pregoia. Kultur-astea urriaren 14ra arte izango da; bitartean, musika- eta dantza-emanaldiak, umeen eta helduen jolasak eta otorduak izango dira, ohiko artisautza- eta gastronomia-azokagaz batera.



Bost Kontinenteetako Landareen Azoka

Arboretuma (Leioa eta Erandioko campusa), Erandio Leioa Uribe Kosta | Azokak

Munduko Landareen laugarren edizioa antolatuko dute Bizkaiko Foru Aldundiaren Basalan sozietate publikoak eta EHUk, datozen zapatu eta domekan, urriaren 6an eta 7an, EHUko Leioa eta Erandioko campuseko Arboretum eremuan. Azoka horretan, EAEko, Estatu espainiarreko eta Frantziako 34 ekoizlek mundu osoko landareen aukeraketa bat erakutsiko dute. Leioako eta Erandioko udalek eta BBK-ko Gizarte Ekintzak laguntzen dute ekimena.

Bost Kontinenteetako Landareen Azoka Arboretuma (Leioa eta Erandioko campusa)

Munduko Landareen laugarren edizioa antolatuko dute Bizkaiko Foru Aldundiaren Basalan sozietate publikoak eta EHUk, datozen zapatu eta domekan, urriaren 6an eta 7an, EHUko Leioa eta Erandioko campuseko Arboretum eremuan. Azoka horretan, EAEko, Estatu espainiarreko eta Frantziako 34 ekoizlek mundu osoko landareen aukeraketa bat erakutsiko dute. Leioako eta Erandioko udalek eta BBK-ko Gizarte Ekintzak laguntzen dute ekimena.


Getxoarte: El Respiradero

Areetako Xake plaza, Getxo | Erakusketak

Aste-akabu honetan, urriaren 6an eta 7an, Getxoarteren barruko El Respiradero izeneko ekimena izango da Areetako Xake plazan. Programa berri horrek arte eszeniko esperimentalak dauzka ardatz nagusi eta bertan, egun biz, hainbat ekintza eta performance egingo dituzte 20 artistak baino gehiagok.

Getxoarte: El Respiradero Areetako Xake plaza

Aste-akabu honetan, urriaren 6an eta 7an, Getxoarteren barruko El Respiradero izeneko ekimena izango da Areetako Xake plazan. Programa berri horrek arte eszeniko esperimentalak dauzka ardatz nagusi eta bertan, egun biz, hainbat ekintza eta performance egingo dituzte 20 artistak baino gehiagok.

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»