Kultura 2004-02-19 21:56

"Inauteri Maskarada Festa" ostiral gauean Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Sopelan egitarau zabala antolatu dute aurten Inauteriak ospatzeko. Otsailaren 20tik 29ra bitartean, hainbat ekitaldi egingo dituzte udaletxe aurrean jarritako karpan. Besteak beste, ostiral honetan, "Inauteri Maskarada Festa" ospatuko dute, 21:00etatik aurrera, Peñatxuri Elkartearen laguntzari esker. Bertan, diskoteka, karaokea, opariak... egongo dira. Sarrera euro batean egongo da eta udaletxeko hall-kulturalean zein herriko hainbat tabernatan erosi daiteke, esaterako: Laiak, Brendan´s, Ertza, Gurea, Batzokia, Denver, sertutxa, La Kala, El rincón de la Habana, Etxebarri, zuri Haitz eta El Sitio. Gainera, sarrerarekin batera maskara bat oparituko da eta horretan agertzen den zenbakiarekin zozketak egingo dira. Maskara ipinita eramatea derrigorrezkoa izango da karpan sartzeko.
  Kultura 2004-02-19 21:13

Ostiralean 2.900 umek eta gaztek parte hartuko dute Getxoko eskola inauterietan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Kalejira antolatu dute gauean Algortako kultur taldeek

Ostailaren 20an (bihar), goizean goiz, inauterien xarmaz beteko dituzte kaleak Getxoko eskola-umeek. Kolorez beteriko mozorroen bidez, alaitasuna ekartzeko asmoz, 2.900 haur eta gazte inguruk parte hartuko dute, udalerrian zehar antolatu diren bi ibilbideetan. Erromo eta Aretako kalejira 10:15ean abiatuko da; Getxo eta Algortakoa, berriz, 10:30ean. Umeei zuzendutako berbenak eta jaiak egongo dira bi ibilbideen bukaeran.
  Kultura 2004-02-19 14:19

Inauteriak otsailaren azkeneko asteburuan egingo dituzte Algortako ostalariek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Urtero antolatzen den mozorro lehiaketa otsailaren azkeneko asteburuan egingo dutela iragarri dute Algortako ostalariek. Halaber, asteburu horretan egingo diren ospakizunak baimentzea eta tabernen izteko ordua luzatzea eskatu diote Iñaki Zarraoa alkateari. Nahiz eta Udaletik ezezkoa jaso, mozorro lehiaketa berdin-berdin egingo dute, protesta kutsu batekin. Hori bai, izteko ordua luzatzerik ez badago, nahiz eta jaia ospatu, ordutegi ofiziala errespetatuko dutela ziurtatu dute ostalariek: goizaldeko 1:30ean edo 3:00etan, taberna bakoitzaren kategoriaren arabera.
  Kultura 2004-02-18 22:27

Lege-testuak euskaratzeko hitzarmena sinatu dute EHUk eta Jaurlaritzak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak eta Manuel Montero EHUko errektoreak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute gaur, asko erabiltzen diren dozena bat lege-testu euskarara itzultzeko, hala nola, Botere Judizialaren Lege Organikoa, Langileen Estatutua, Jurisdikzio Kontentsiozo-Administratiboko Legea edota Auzitegi Konstituzionalarena.

Akordioaren arabera, aipatutako lanaren inguruko aholkuak eman eta itzulpena egingo dute EHUko irakasle eta ikerlariek; Justizia Sailak, berriz, finantzazioa hartuko du bere gain. 2004rako aurreikusitako aurrekontua 90.152 eurokoa izango da.
  Kultura 2004-02-18 22:25

Ume zein gazteentzako ekintza gehiago egingo dituzte Pinuetako Kultur Aretoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Pinuetako Kultur Aretoak 6 eta 16 urte bitartekoentzako ekintzak ugarituko ditu. Karmelo Sáinz de la Maza alkateak atzo adierazi zuenez, Irrifarrez elkartea arduratuko da auzune horretako haurren zein gazteen kultur egitaraua sustatzeaz. "Auzunea biziberritzeaz gain, gazteak kultur ekintzetan parte har dezaten lortzea da helburua", alkatearen hitzetan. Irrifarrez elkarteak hasia da jada gazteentzako kultur egitaraua abian jartzen. Izan ere, aurreko ekimenak ez dute inolako eraginik izan Pinuetako bizilagunengan.
  Kultura 2004-02-17 19:42

"Kutsidazu bidea, Ixabel" ikusgai bihar Leioako campuseko Areto Nagusian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri EHUko Leioako campuseko Areto Nagusian, "Kutsidazu bidea, Ixabel" antzezlana egongo da ikusgai bihar, 12:00etatik aurrera. Asteazken kulturalen barruan, Joxean Sagastizabalen izen bereko liburua taularatuko du Gorringo taldeak.

Antzezlanak kontatzen duen istorioari dagokionez, Juan Martin euskaldunberri hiritarrak, udan baserri batera joatea erabaki du bere euskera "jatortzera". Aranguren baserrian, Monster familia ezagutuko du, eta Ixabel...
  Kultura 2004-02-17 19:26

Javier Lopezen "Olio eta ikatz-ziriak erakusketa ikusgai Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Otsailaren 29ra arte, Javier Lopez Lesakaren "Olio eta ikatza-ziriak" lana egongo da ikusgai Berangoko Kultur Etxeko Erakustaretoan. Besteak beste, gai eta estilo anitzeko 25 margok osatzen dute erakusketa, autoreak berak estilo propioa bilatzen baitu.
  Kultura 2004-02-16 21:30

"Hire Himalaya" ikusgai Plentziako udaletxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Martxoaren 25era bitartean, Iñurrategi anaiek munduko tontorrik altuenetan ateratako argazkien erakusketa dago ikusgai Plentziako udaletxean. BBKren babesarekin, Felix anaiari eskainia eta haren omenez sortu du "Hire Himalaya" erakusketa ibiltaria Albertok. Besteak beste, anaia alboan zuela egin zituen hamabi zortzimilakoen irudiak. Azken biak, aldiz, bakarrik egin behar izan zituen Albertok, Felix Gasherbrum II-an utzi zuela gogoan edukita.
  Kultura 2004-02-16 20:46

Bapiruke asteburua otsaila bukaeran Zugaztietan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Otsailaren 28an eta 29an, Bapiruke asteburua antolatu du Zugaztietan (Trapaga) Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak. Besteak beste, ingurugiro tailerrak, garai bateko meatzetarako bisitaldi gidatua, jolasak eta mendiko ibilbideak egiteko aukera izango dute izena eman nahi duten 6tik 12 urtera bitarteko umeek. Irteera larunbat horretan izango da 9:00etan eta itzulera, berriz, hurrengo egunean 18:30ean Algortara. Bizarra Lepoaneko bazkideek 23 euro ordaindu beharko dituzte, eta ez-bazkideek 30 euro. Otsailaren 20ra arte egongo da zabalik izena emateko epea, 13:00ak arte hain zuzen.

Informazio gehiago nahi izanez gero: Bizarra Lepoan, 944 914 357 (10:00-13:00 / 17:00-19:00)
  Kultura 2004-02-16 20:13

Manu Muniategiandikoetxearen "Larru Gorrian" erakusketa ikusgai EHUn

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri EHUko Leioako campuseko Liburutegi Zentralako eraikineko Erakusketa Aretoan, Manu Muniategiandikoetxearen "Larru Gorrian" lana ikusgai egongo da hilaren 26ra arte. Artistak aulkiak aukeratu ditu bere eskultura eta margoen elementu nagusitzat. Astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 18:00etara egongo da zabalik.
  Kultura 2004-02-13 20:07

Afrikako perkusio tradizionala entzungai larunbatean Getxo Antzokian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Afrikako soinu tradizionalak ezagutzeko aukera izango dute, otsailaren 14an (larunbata), Algortako Getxo Antzokian batzen diren guztiek, ikuskizun bikoitzari esker. Lehendabizi, Tartit emakume-taldeak euren ahots garratzen bidez Maliko jaiotze-basamorturaino eramango dituzte ikusentzuleak. Jarraian, 20 perkusionista baino gehiagok osatzen duten Burundiko Danborrek, erritmoak eta dantza elkartuko dituzte, jatorri sakratuko tradizio musikala erakusteko asmoz. Emanaldia 20:00etan hasiko da, eta sarrerak 10 eurotan (erretiratuentzat eta gazte txartelaren erabiltzaileentzat 8 euro) eskuratu ahal izango dira.
  Kultura 2004-02-13 20:06

Txitxiburduntzi Eguna ospatuko dute igandean Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ibilaldia 2004ko aurreko ekitaldien barruan, Txitxiburduntzi Eguna ospatuko dute, otsailaren 15ean, Sopelan. Goizeko hamarretan Ander Deuna Ikastolatik abiatuko dira bertan bildutakoak, Munarrekolandatik igaro eta, berriro ere bertara bueltatzeko, bi orduko ibilbidea egin eta gero. Haur bakoitzak makilatxoa (zotza) eraman beharko du lukainka erretzeko.
  Kultura 2004-02-13 20:06

Hitzaldia eskainiko du astelehenean Algortan Paul Nicholsonek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Egizu Getxo Euskaldun egitasmoaren eskutik, "Elikadura eta globalizazioa" izeneko hitzaldia emango du, otsailaren 16an (astelehena), Paul Nicholson EHNE sindikatuko kideak. Algortako Kultur Etxean izango da ekitaldia, 20:00etatik aurrera. Besteak beste, Getxoko Udalak, Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak eta udalerriko euskaltegi guztiek (Lauaxeta AEK, Getxoko Udal Euskaltegia, J.A. Agirre eta Ganbara AEK) osatzen dute Egizu! egitasmoa.
  Kultura 2004-02-13 20:06

Areto dantza ikastaroa antolatu du Bizarra Lepoanek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Otsailaren 19tik maiatzaren 13ra bitartean, salsa, pasodoble edota tangoa dantzatzen ikasteko aukera edukiko dute nahi duten guztiek, Bizarra Lepoan Euskara Elkartearen eskutik. Ostegunero egingo da Areto Dantzak ikastaroa, 19:00etatik 20:30era, Algortako San Nikolas Ikastolan. Elkarteko bazkideek 9 euro ordaindu beharko dute izena emateko, eta ez bazkideek 12 euro.

Informazio gehiago gura izanez gero:
Bizarra Lepoan Euskara Elkartea
Karitate kalea, 1-10 bulegoa (Algorta - Getxo)
94 491 43 57
  Kultura 2004-02-12 20:38

Solid! talde norvegiarraren diskoa argitaratu du Getxoko Jazzaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Iazko edizioko Talde Lehiaketaren azken irabazlearen diskoa kaleratu berri du Getxoko Europar Jazzaldia, Solid! talde norvegiarrarena alegia. 2003ko uztailean izan zen jazzaldian zuzenean grabaturiko sei abesti biltzen dituen CD honen grabazioaz gain, 3.000 euro eskuratu zituen taldeak. Gainera, Hoeilaart-en (Belgika) eta Ibizan (Espainia) ospatzen diren jaialdietan parte hartuko du. Solid! garaile eztabaidaezina izan zen Getxon, bakarlari onenari publikoak eta epaimahaiak ematen dituen sariak ere jaso baitzituen.