Dantzez beteriko eguna izango da domeka Berangon

Erredakzioa api 26, 13:07 Berango

Dantza Eguna ospatuko dute domekan, hilaren 28an, Berangon. Hori horrela, udalerriko hainbat talde dantzan arituko dira frontoian, eguerdiko 12:30etik aurrera. Horien artean egongo dira: Otxandategi Dantza Taldea, Udal Ballet Eskola, Kultur Etxea eta Nagusien Etxea.

Ireki dute deialdia Sopelako musika taldeek parte hartzeko udako jaietako ospakizunetan

Nahia Martinez Gondra api 26, 12:52 Sopela

Apiril akabuan gaude daborduko, eta horregaz batera herriko jaiak ere ate-joka daude. Horregatik Sopelako Udalak iragarri du udako jaietako ospakizunetan parte hartzeko deialdi irekian izena eman dezaketela herriko musika taldeek.