Mozioen kapituluak bideratu du Getxoko apirileko ohiko osoko bilkuraren eztabaida

Erredakzioa api 26, 10:09 Getxo

Atzo, eguenean, izan zen apirileko ohiko osoko bilkura Getxon. Horretan, hainbat ebazpenen berri eman zuten, hala nola aurrekontua gehigarrizko kredituz handitzea. Horretarako, iazko soberakinetik 35 milioi euro bideratuko dituzte, eta, horrela, 165 milioi euro izango ditu aurtengo aurrekontuak. Ondoren, mozioen kapituluak hartu zuen protagonismoa, baita udalerrian lorezaintza-lanez arduratzen den enpresako eta greban dauden langileen ordezkarien protesta ere.

Ertzaintzak Otxantegiko Herri Lurren desalojoa eskatu du maiatzaren 7tik 10era bitarterako

Nahia Martinez Gondra api 24, 11:58 Berango

Berangoko Otxantegi Herri Lurreko ekintzaileek jakinarazi dute Ertzaintzak eskatu duela lurren hustea egitea maiatzaren 7tik 10era bitarterako. "Data zehatzaren hautaketa batzorde judizialaren esku dago, eta baliteke datozen egunetan jakinaraztea", komunikatu dute. Hala, herritarrei eskatu diete deialdietara adi mantentzeko, haiek erresistentzian jarraituko baitute.