Jendartea 2004-03-31 23:11

Lehen Sorospen ikastaroa egingo dute Berangoetako Kultur Etxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Osasun-zentroaren eta Berangoko Udalaren arteko elkarlanari esker, Lehen Sorospen ikastaroa egingo dute, apirilaren 20tik ekainaren 24ra arte, Berangoetako Kultur Etxean (Simon Otxandategi etorbidea, 64). Astearte eta ostegun guztietan emango dira eskolak, 18:00etatik 20:00etara. Guztira, 40 orduko iraupena (10 aste) dauka ikastaroak, eta kultur arduradunek adierazi dutenez, lehen sorospenetan interesa duten udalerriko pertsonei zuzenduta dago, ikasleei, etxekoandreei, erretiratuei, profesionalei… Izena emateko epea zabalik dago, gaurtik aurrera, apirilaren 16ra bitartean, Berangoeta eta Santa Anako kultur etxeetan. Salneurria 12 eurokoa izango da udalerrian erroldatuta daudenentzat, eta 15 eurokoa beste guztientzat. Ikastaroa osatzen dutenek, kurtso amaieran diploma jasoko dute. Aukera askeko kreditu bat amortizatzeko aukera ere emango zaie EHUtik joandako ikasleei. (Galdetu izena ematean)
  Kultura 2004-03-31 22:19

Ikastaro berriak antolatu ditu Berangoko Kultur Etxeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Udaberria heltzearekin batera, adin guztietara zabalik dauden ikastaro berriak abian jarriko ditu Berangoko Kultur Etxeak. Besteak beste, Tai-Chi-an, antzia kontrolan, lerro-irristaketan edota igeriketan (umeentzako) aritu ahal izango dira izena eman nahi duten guztiek. Lau ikastaro hauetan apuntatzeko apirilaren 20ra arte egongo da zabalik epea.
  Ekonomia 2004-03-30 22:30

Berangoko Elmet enpresan 36 lanpostu daude arriskuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Konpainiako Zuzendaritzak produkzioa desbideratzeko eta irabaziak Belgikan mantentzeko asmoa duela salatu du gaur Berangon kokatuta dagoen Elmet konpainiako enpresa batzordeak. Horrek 36 lanpostu kentzea ekarriko luke langileen hitzetan. Hau guztiagatik protesta egiteko datorren astean hasiko dira mobilizazioak. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak "doako eraispena geldituko ez duenaren beldur" dira enpresa batzordekoak.
  Kultura 2004-03-29 22:22

Fosil, genealogia eta heraldika erakusketa Berangoko Kultur Etxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gaurtik apirilaren 18ra arte, "Iraganetik gaur egunera, gaur egunetik iraganera" erakusketa hartuko du Berangoetako Kultur Etxeak. Besteak beste, Alberto Díez de Tubillexen eta Iñaki Fernández de Arriagaren lanak (fosilak, genealogiak eta heraldika) daude ikusgai, goizez, 12:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez, 16:00etatik 21:00etara. Larunbat eta jaiegunetan itxita egoten da erakustaretoa.
  Iritzia 2004-03-27 21:32

Iruzurrak - J. Nafarrate / ikaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Martxoaren 11n gertaturiko sarraskia eta honek sortarazi dituen gezur sorta kritikatzeko irrika izanda ere, komunikabideetan egondako gai-monopolioa apurtu nahian beste gai bat jorratzea erabaki dut.
  Kultura 2004-03-26 19:35

Omenaldia egingo diete "Berango berbarik berba" egiten lagundu duten edadekoei

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri "Berango berbarik berba" liburuaren aurkezpen ekitaldia egingo dute larunbat honetan (martxoak 27), Berangoetako Kultur Etxean. Edadeko 23 herritarren (batzuk sendu dira dagoeneko) laguntza erabakiorra izan da, Berangoko euskara eta bertako kultura tradizionala jaso eta ikertzeko helburuarekin, Iñaki Gamindek burututako lana aurrera ateratzeko. Hain zuzen ere, eskerrak eman nahi diete hauei, biharko ekitaldiaren bidez. Udaletxeko bulegoetan dago salgai liburua, 12 euroren truke, elkarrizketak biltzen dituen CDa barne.
  Kultura 2004-03-18 20:42

Berangoztarren altxorra eskuartean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Berangoko euskara eta bertako kultura tradizionala jaso eta ikertzeko helburuarekin, "Berango berbarik berba" liburua egin berri du Iñaki Gamindek. Herri horretako euskara gero eta gutxiagok egiten dutela ikusita, enkargua eman zion idazleari Udalak. "Ume eta gazte gehienek ez dute euskara euren gurasoetatik jasotzen", nabarmendu du arrenkuraz Miren Dobaran alkate andreak. Hori dela eta, "oraingo eta biharko belaunaldientzako ekarpen baliagarria" izatea espero dute Gamindek egindako lana. Berangoko udaletxeko bulegoetan dago salgai (liburua + CD-ROM), 12 euroren truke.
  Kirolak 2004-03-17 19:35

Diman espeleologia-ibilaldia antolatu du Berangoetako Kultur Etxeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Karabigane futbol taldearen argazki erakusketa ikusgai

Martxoaren 27an (larunbata) Dimara irteera antolatu du Berangoetako Kultur Etxeak, bertan egingo den espeleologia-ibilaldian parte hartzera berangoztar guztiak anima daitezen. Metro geltokitik izango da irteera, 8:30etan, eta 19:00etan itzuliko dira. Martxoaren 21ean (igandea) amaituko da izena emateko epea, Simon de Otxandategi kaleko 64 zenbakian dagoen Berangoeta Kultur Etxean. Berangon erroldatuta daudenek 10 euro ordaindu beharko dute Dimara joan ahal izateko; beste herrietakoek, berriz, 12 euro. Informazio gehiagorako: 946 682 143
  Iritzia 2004-03-16 22:28

Ez dut horretaz berba egin gura - Unai Brea / kazetaria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004, martxoak 15 (arratsaldeko 19:30ak, zehaztasun gehiago gura baduzue). Euskal Herria. Ematen du zutabe honek derrigorrez jardun behar duela guztion gogoan dauden gaiez, baina nik ez dut horretaz idatzi gura. Eta ez dut egingo.
  Kultura 2004-03-16 22:11

Berangoko euskara eta kultura tradizionala jaso ditu Iñaki Gamindek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Iñaki Gamindek "Berango berbarik berba" izenburua duen liburua egin berri du, eta ostegunean aurkeztuko dute, 12:00etatik aurrera, Bilboko Plaza Berriko Euskaltzaindiaren egoitzan, Berangoko Udaletik gaur jakinarazi dutenez. Aipatutako iturrien arabera, lanaren helburua Berangoko euskara eta bertako kultura tradizionala jasotzea eta ikertzea izan da. Liburuan agertzen diren datuak aldi bitan jaso dira: batetik, joaneko 20 urtetan zehar eginiko 13 grabaldiren emaitzak batzen dira; eta bestetik, 2003. urteko urtarriletik aurrera eginiko 21 saioren emaitzak.
  Jendartea 2004-03-16 22:10

Babes ofizialeko 49 etxe egiteko lurrak eman dizkio Jaurlaritzari Berangok

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Intxaurraga aldean babes ofizialeko 19 etxebizitza eraikitzeko lurrak Eusko Jaurlaritzari ematea erabaki du, azken udalbatzan, Berangoko Udalak. Mota horretako 49 etxe egiteko, hiru urtetik hona, Jaurlaritzari lagatzea aurrikusita zegoen hiru orubeen artean azkenekoa da aipatutakoa. Lehendabiziko lursaila 2000 urtean eman zioten eta bigarrena 2002an.
2004-03-11 15:02

Hiru dolu egun Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gaur goizean Madrilen izandako atentatua dela eta, dolu hiru egun deitu ditu Berangoko Udalak:

"Gaur, martxoak 11, Madrilen izandako atentatu bortitza dela eta, sarraski gizagabe hau gaitzetsi nahi du erabat Berangoko Udal Batzordeak, eta geure elkartasuna adierazi nahi diegu biktimei eta euren senitartekoei. Horretaz gain, besarkada bero bat helarazi nahi diegu madrildar guztiei. Azkenik, lehendakariak udaletxeen aurrean 20:00etan elkarretaratzeko deialdiarekin bat egiten dugu, eta Berangon hiru dolu egun deitu ere bai".
  Jendartea 2004-03-08 18:53

Berangoko Udalak badauka web orrialdea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Udalerriko gora behera guztiak ezagutu ahal izateko, web orrialdea (www.berango.net) abian jarri du, orain dela egun batzuk, Berangoko Udalak. Miren Dobaran alkatesak adierazi duenez, "udal erakundeak eskaintzen dituen zerbitzu guztiak herritarren eskura jartzeko" sortu dute webgunea. Hala ere, "apurka-apurka betetzen" joan nahi direla azpimarratu du.
  Kultura 2004-03-04 19:58

Umeentzako tailerrak Berangoetako ludotekan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Aurtengo hilabetetan bezala, 8 eta 13 urte bitarteko umeentzako tailerrak antolatu ditu, martxoan, Berangoetako Kultur Etxeko Ludotekak. Besteak beste, klip margotuak, kutxa txikiak eta eskaiolazko eguzkia egiteko aukera izango dute ostiralero neska-mutikoek, 18:30etik 20:00etara (hilaren 19an izan ezik, itxita egongo delako). Dena den, lanegun guztietan zabalik dago ludoteka, ordutegi berean.
  Kultura 2004-03-03 21:26

Umeentzako igeriketa-ikastaroa antolatu du Berangoko Kultur Etxeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ludotekara joateko adina duten neska-mutikoentzat, igeriketa-ikastaroa antolatu du Berangoetako Kultur Etxeak, hau da, 8 eta 13 urte bitarteko haurrentzat. Sopelako Udal Igerilekuan egingo dute, martxoaren 23tik aurrera, astelehenero, 18:00etatik (autobusa hartu) 19:40ak arte (Berangoetara itzulera). Horrela, ekainaren 28ra arte luzatuko da ikastaroa. Berangon erroldatuta egoteaz gain, igeri egiten jakitea ezinbestekoa izango da bertan parte hartzeko. Eta salneurria 18 eurokoa izango da, autobusa eta igerilekuko begiraleen zerbitzuak barne.
  Kultura 2004-03-01 21:53

"Emakumea lanean" izeneko erakusketa ikusgai dago gaurtik aurrera Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gaurtik hilaren 14ra bitartean, "Emakumea lanean" izeneko erakusketa egongo da ikusgai Berangoetako Kultur Etxean. Udalak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, BBKk antolatzen duen erakusketa ibiltari honetan, emakumearen lan merkatuaren alor desberdinak islatzen dira.

Berangoetako kultur etxea Simon de Otxandategi kalean kokatuta dago, udaletxetik hurbil, eta bisita ordutegia astelehenetik ostiralera, goizez, 12:00etatik 14:00 eta arratsaldez, 16:30etatik 21:00etara da.
  Iritzia 2004-02-26 23:03

Txizaren aurkako legea onartua Bilbon - J.N. "Nafa" / ikaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bilboko Udalak onartu berri du txizaren aurkako legea, zalantzarik gabe Bilboko herritarren etsai nagusia dena (eman zaion garrantzia kontuan harturik); kalean pixa egiten dutenei gutxienez 750 eurotako isuna ezarriko zaielarik.
  Jendartea 2004-02-18 22:26

Gazteek alkoholaren arriskuak kontutan izateko, egitasmoa abian dago Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri "Euren aisia modu arduratsuan goza dezaten", udalerriko gazteak sentsibilizatzeko egitasmoaren barruan, 14 eta 25 urte bitartekoak bizi diren etxeetara bidaliko du gutuna Berangoko Udalak. Horrela, alkoholaren gehiegizko kontsumoak dakartzan kalteen gainean ohartarazi nahi dituzte gazteak, horrelakorik egitekotan arriskuak kontutan har ditzaten. "Guk kontrolatzen dugu" leloa dauka kanpaina berriak.
  Kultura 2004-02-17 19:26

Javier Lopezen "Olio eta ikatz-ziriak erakusketa ikusgai Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Otsailaren 29ra arte, Javier Lopez Lesakaren "Olio eta ikatza-ziriak" lana egongo da ikusgai Berangoko Kultur Etxeko Erakustaretoan. Besteak beste, gai eta estilo anitzeko 25 margok osatzen dute erakusketa, autoreak berak estilo propioa bilatzen baitu.
  Iritzia 2004-02-16 21:38

Pezeta jurasikoak - Unai Brea / kazetaria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Konturatu zarete erdarazko komunikabideetan pezetez berba egiten duten bakoitzean, beti “antzinako” edo “lehengo” adjetiboa gehitzen dietela? (Antiguas pesetas da, zehazki, erabiltzen duten esamoldea). Dagoeneko gauzak ordaintzeko balio ez dutela behin eta berriz gogorarazi beharko baligute bezala edo. Baina badago oraindik pezetekin ogia, esnea, kotxe berria edo etxea erosi ezin daitezkeela ez dakienik? Tira, esan dudan azkenekoa, ezta euroekin ere.

Nabarmenak

Zorion agurrak