Jendartea 2005-03-19 22:47

Lanez gainezka egon da gaur Itzubaltzeta gaztetxea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri

Amarratsak kolektiboak eta Itzubaltzetako gaztetxearen batzarrak deituta eskualdeko auzolanak izan dira egunean zehar Itzubaltzeta / Erromoko etxe okupatuan. Korrikak Bizkaiko Zubia gurutzatu ostean, gaztetxera hurbildu dira sortu berria den Sopelako Gazte Asanbladako kide batzuk, Algortako Gazte Asanbladako beste lagun batzuk eta baita ere Itzubaltzeta / Erromoko eta eskualdeko beste norbanakoak, 30 bat guztira. Udondo gaztetxekoek, Korrikako zereginetan ibili direla, tresneria eta aldamioa utzi diete. Jon Sagardui gaztetxeko kideak adierazi duenez, "oso positiboki" baloratu dute eguna eta PPk gaztetxea botatzeko egindako eskaera "PPkoei txarto atera" zaien "hauteskunde kanpainatzat" jo du.

  Jendartea 2005-03-08 23:23

Itzubaltzeta gaztetxea bota eta 'skate' pista bertara mugitzea eskatu du Getxoko PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri

Errekagane kaleko pabilioiak botatzea planteatuko dio biltzeke dagoen Tokiko Hirigintza Batzordeari Marisa Arrue Getxoko PPko bozeramaileak. Besteak beste, Itzubaltzeta gaztetxea, andra edadetu baten etxea, Izenik Ez musika taldearen entsegu-lokala, kristaldegia eta hainbat lonjak dute lekua bertan. Inguru horrek "segurtasun eta itxura gutxieneko baldintzak" ez dituela betetzen argudiatu du zinegotzi popularrak eskaera egiteko. Baita "ugariak" izan direla auzotarren kexak, "txindor, teila eta teilatu-hegal zatiak erortzen direnez, arriskutsua delako bertatik igarotzea" ere. UKBERRIk jakin duenez, orain hamar bat egun auzokide baten gutuna argitaratu zuen –argazkia eta guzti– El Correo Español kazetak non orain PPk salatzen duena aipatzen zuen. Hala ere, Itzubaltzeta gaztetxeko kideek Bilboko egunkarian adierazitakoa gezurtatu eta "urte luzeetan ingurua utzita egon den bitartean" ezer ez esatea eta orain, gaztetxea bertan dagoela, horrelakoak plazaratzea "susmagarritzat" jo zuten bere garaian.

  Jendartea 2005-01-25 18:31

Errekagane kaleari buruzko orria argitaratu du Getxoko Udaleko talde popularrak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri

Getxon PPk duen udal taldeak Errekagane kaleko bizilagunei idazki bana bidali die. Orrian, EAJ, EA eta EB-Berdeakek osatzen duten Udal Gobernuak Errekagane kalea "noiz konpondu eta asfaltatzeko asmoa" izango duen galdetzen du Marisa Arrue PPko Getxoko Udal Taldeko bozeramaileak. Erdara hutsezko dokumentuan, Getxoko PPk lau puntu zehaztu die auzokideei.

  Jendartea 2005-01-19 20:41

Itzubaltzeta gaztetxeak berziklapenaren aldeko apustua egin du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri

Hondakinen berrerabilpenerako tailerra martxan jarriko du Itzubaltzeta / Erromoko Itzubaltzeta gaztetxeak. Ikastaroa iragartzeko herritar guztiak parte hartzeko deia egin dute jada gaztetxekoek. Lehenengo hitzordua datorren ostiralean 19:30etan jarri dute Itzubaltzetakoek. Hitzordu horretan guztiei ondo datorkien ordutegia finkatuko da. Informazio gehiago nahi izanez gero erromokogaztetxea@euskalerria.org e-postara idatz daiteke.

  Jendartea 2005-01-08 15:41

Atal berri bat zabaldu dute Itzubaltzeta gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri

Jai eta asteburuetan egindako auzolanei esker, Itzubaltzeta gaztetxeak atal berri bat ireki du, nahiz eta oraindik erabilgarria ez izan. Gazteek ondoko jabeek erabiltzen ez zuten eta zikinkeriz betetako areto bat ireki eta garbitu dute, auzokideen baimena zutela, zentro sozialari azpiegitura gehiago emateko asmoz. Teilatuan hainbat teila falta bada ere, zutarrien egoera oso ona da. Era berean, aretoan komuna finkoa jartzeko baliabideak badaude eta hori egiteari ekingo diote gazteek.

  Jendartea 2004-12-24 10:38

Itzubaltzetako gazteen defentsa baikor agertu da gaztetxearen auziarekin

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri

Abenduaren 21ean, asteartea, Itzubaltzetako bost gaztek Getxoko epaitegiaren 6. aretoan deklaratu zuten aurtengo irailaren 27an Itzubaltzeta gaztetxearen desalojoan izandako istiluen harira. Ertzaintzaren atestatuetan jasotako oharrak eta epailearen aurrean egindako aitorpenak kontuan hartuta Andoni Hernandez Murga defentsako abokatua baikor azaldu da.

  Jendartea 2004-12-23 21:31

Babes zabala jaso dute Itzubaltzeta gaztetxearen desalojoaren ondorioz deklaratzera joan direnek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri

Asteartean pasa ziren epailearen aurretik Itzubaltzeta / Erromoko gaztetxea desalojatu zuten egunean identifikatu zituztenetako lehenengoak. Besteak atzo pasa ziren, zazpi orotara. Guztiei babesa emateko atzo goizean manifestazioa izan zen Areetako Xake plazatik epaitegira.

  Jendartea 2004-12-16 20:54

Itzubaltzetaren desalojoaren ondorioz zazpi gaztek auzitegira joan beharko dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri

Irailaren 27an izan zen Itzubaltzeta / Erromoko gaztetxearen desalojoan herriko lau gazte barruan itxi ziren horren defentsan eta kalean beste hainbatek kontzentrazioa egin zuten. Ertzaintzak horiei eraso ostean, zazpi gaztek epaitegira joan beharko dute hurrengo astelehenean. Hori guztia salatzeko, datorren asteartean bideo emanaldia egongo da Xake enparantzan, 20:00etan. Asteazkenean, berriz, manifestazioa egingo da Itzubaltzetan ordu berean.

  Jendartea 2004-12-14 18:29

Itzubaltzetako gazteria harro!

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri

Oraindino askoren buruetan (porrazo baten ondorioz ireki ziotenari ziur) itsatsita bezala egongo dira Itzubaltzeta gaztetxearen desalojo egunaren irudi bortitz horiek, non lan eta izerdi handiz sorturiko proiektua, berea zena, tinkotasun eta duintasun osoz defendatzen zuen gazte talde batek poliziaren irain, mehatxu eta kolpeak jasan behar izan zituen. Lau hilabetez herriko benetako gazte alternatiba aske eta askatzailea bihurtu genuen hori, lau hilabetez herriko gazteriak pairaturiko inkomunikaziozko paretak apurtzeko mailu ezin hobe hori espekulazioaren hondeamakinak eraitsi zuen.

  Iritzia 2004-11-07 20:32

Gazteriak badauka biltzeko tokia: Itzubaltzeta Gaztetxea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri

Inazio Etxebarria 'Guzurti'

Getxoko gazteriak biltzeko tokia behar du. Ulertezina egiten zait zergatik udaletxetik ahalegin guztiak egiten dituen hau horrela izan ez dadin.