Kultura 2004-07-23 23:23

Igandeko paella egunean 30 mila lagun espero dira Aixerrotan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Aurten ere arroza ez da faltako Aixerrotako landetan. Izan ere 300 kilo banatuko ditu SOSek parte hartzaileen artean. Datuak ematearren esan behar da, 352 olana jarriko direla eta horretarako 4.000 metro hodi erabiliko direla. Horietako batzuk koadrilentzat izango dira, beste batzuk erakusketarako esparrua prestatzeko, eta azkenik, antolakuntzak jartzen duen tabernarako. Eguraldia kontuan izan behar da, baina Aixerrotatik 30.000 lagun inguru pasatzea espero dute antolatzaileek.
  Jendartea 2004-07-22 23:43

Algortarra zen Lemoako auto-istripuan hildako Gamesako langileetako bat

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Lau gizonezko hil ziren atzo arratsaldean, Lemoan, euren autoa kamioi baten eta beste auto baten kontra talka egin ostean. 30 urteko E.A.I. Algortako auzokidea zen horietako bat. Eta berarekin zihoazen 31 urteko A.E.G. barakaldarrak, 36 urteko A.D.U. Santurtziko bizilagunak eta 32 urteko O.A.M. sestaotarrak ere bizia galdu zuten istripuan. Lauak Miñanoko Teknologia Parkean dagoen Gamesa enpresako langileak ziren. Hain zuzen ere, etxera bueltan zetozen autoz.
  Iritzia 2004-07-21 21:32

Kaletik kaleratu gaituzte - Lander Labajo / AOAMko kidea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Eta orain zer? Kaletik aske ibiltzeko eskubiderik bao te daukagu? Ez du ematen.

Inoiz baino argiago geratu da nor dan jarrera bilentoaren aldekoa. Bi astetan beltzez, gorriz, munipaz eta sekretas beteriko hiru kaleratze biolento jasan ditugu.
  Jendartea 2004-07-21 21:02

Telebista digitalerako lizentzia eskuratu nahi du Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Urte bukaera baino lehen Eusko Jaurlaritzak emango dituen lurreko telebista digitalerako lizentzietako bat eskuratzeko, Bizkaiko beste hainbat udalerrirekin lehian ari da Getxo. Izan ere, Espainiako Gobernuak martxoan plazaratutako dekretuak teknologia mota horren tokian tokiko arauketa egiten du eta, horretarako, hamazortzi lurralde-mugaketa ezartzen ditu Euskal Herrian: horietatik bost Nafarroan, eta gainontzekoak EAEn. Hala ere, CyberEuskadi Interneteko informazio webguneak adierazi duenez, Getxo udalerria baino errazago omen dauka itsasadarraren bestaldean dagoen Portugalete, bizilagun gutxiago dituen Ezkerraldeko eremuaren barruan dagoelako. Eskuinaldekoan, ordea, Bilbo, Basauri, Galdakao edota Erandio daude Getxo udalerriarekin batera. Lurralde-mugaketa bakoitzak lurreko telebista digitaleko "kanal-balioanitza" izango du, lau lizentzia erabiltzeko aukera emango duena.
  Jendartea 2004-07-21 21:02

San Inaziotako txirrindulari lasterketarako oinezkoen pasabideetan egingo diren obrengatik, dirua "xahutzea" egotzi dio Udalari Getxoko PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Uztailaren 31an San Inaziotako 59. txirrindularitza zirkuito profesionala (Ricardo Otxoaren 4. omenaldia) igaroko den goratutako hainbat oinezkoen pasabide berdinduko ditu Getxoko Udalak, eta egun horren ostean, berriro ere zeuden bezala jarriko ditu, horretarako 29 mila euro gastatuz. Hori dela eta, "herritarron dirua ez xahutzea" eskatu dio udal gobernuari Getxoko PPk.
  Kultura 2004-07-20 23:20

Paellen egunerako hainbat neurri ezarri ditu Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Datorren uztailaren 25ean, Aixerrotan ospatuko den XLIX. Nazioarteko Paellen Txapelketa dela eta, ezbeharrak ekiditeko hainbat trafiko neurri ezarriko ditu Getxoko Udaleko Herritarren Segurtasunerako Sailak. Horrela, Aingeruaren etorbidetik eta Gustavo Adolfo Becquer kaletik sartu beharko dira ibilgailuak jai gunera eta irten, berriz, Bostgarrena, Santa Mariñe Haitza eta Maidagan kaleetatik.
  Iritzia 2004-07-19 23:40

Marrazo gaixoa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Inazio Etxebarria 'Guzurti'

Azkorri hondartzan marrazo zauritua agertu eta oraindik ez dakit zergatik ez zen inortxo ere azaldu animalia sendatzera. Itsas bazterrera eraman eta han sendatu behar zutela esan zuten. Hala ere, hiru egunetan galduta ibili ostean, Punta Luzeron hilik agertu zen animalia gaixoa. Harrituta gelditu nintzen esan zidatenean.

Nor arduratu behar zen horretaz? Biologoen lana izango da. Ez dut ulertzen zelan utzi duten marrazoa abandonaturik. Nire ustez, norbaitek sendatu edo zaindu egin behar zuen. Horren ardura daukana ere abandonaturik utzi beharko genuke: zelan sentituko litzateke egoera horretan?
  Kultura 2004-07-19 23:30

Getxoko Nazioarteko Folklore Jaialdiak Euskal Herria, Polonia eta Lituaniako taldeak ekarriko ditu

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri (Argazkian, Itxartu taldea)

Getxoko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren XX. edizioa ospatuko da uztailaren 21etik 23ra bitartean, Algortako Biotz Alai Plazan. Aurtengoan, Euskal Herriko, Poloniako eta Lituaniako taldeak bilduko ditu jaialdiak. Herri ezberdinen ohiturak ezagutzea "ezinbestekotzat" jotzen dute antolatzaileek, beren nortasuna ulertu ahal izateko. Horrela, Getxoko Nazioarteko Folklore Jaialdia ezezagunak diren musika, dantza, jantzi eta ohituretara hurbiltzeko aukera aparta da. Hiru gauetan zehar, musika eta dantza horrenbeste ikuskizun eskainiko ditu jaialdiak. Hiru lurralde desberdinetatik etorritako taldeak arituko dira aurten: Algortako Itxartu taldea, Poloniako Lany eta Lituaniako Sviesa.
  Jendartea 2004-07-16 20:16

Kale okupazio "sinbolikoa" egingo dute bihar Itzubaltzetako gazteek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri

"Herri kultura eta, autogestionatutako guneen bitartez, gazteek horretan parte hartzeko eskubidea" aldarrikatzeko asmoz, kale okupazio "sinbolikoa" egingo dute, Areetako Xake plazan, Itzubaltzeta Gaztetxeko lagunek. 10:00etatik aurrera hainbat jarduera izango dira bertan: sinadura bilketa, informazio guneak, manifestua, malabareak eta musika, trikipoteoa, herri bazkaria... Eta eguraldiak laguntzen badu... uretan blaituko dira. Interesa duen guztiari dei egin diote jardunaldietara batzeko.

  Kultura 2004-07-16 18:50

Hainbat gazte talderen artean 33 mila euro banatuko ditu Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxoko Udalak 33.503 euro banatuko ditu udalerriko 15 gazte talderen artean. Tokiko Gobernu Batzordeak taldeei euren ohiko jarduerak egiteko urtean behin ematen dien dirulaguntza da. Kopuru handiena, Algortako Scout Taldeak, Gaztetasunak, Irutasunak eta Negubide elkarteak jasoko dute, 2.400 euro bakoitzak. Txikiena, berriz, 1.700 eurokoa Elizondo taldearentzat izango da.
  Kirolak 2004-07-16 18:50

"Jose Antonio Agirre Lehendakariaren I.Omenaldia" estropada egingo dute San Inazio egunean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Algortako Arraun Taldeari 24.040 euro emango dizkio Udalak, "Getxoko Estropaden XXVI. Ikurriña - Jose Antonio Agirre Lehendakariaren I.Omenaldia" antolatzeko. Urtero egiten den estropada Abrako uretan izango da uztailaren 31n, hau da, San Inazio egunean bertan.
  Jendartea 2004-07-16 18:20

Areetako Kale Nagusiko estolderia berriztatzeko lanei ekingo diete berriro astelehenean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Uztailaren 19an, hau da, hurrengo astelehenean Areetako Kale Nagusiko hodi biltzailea berriztatzeko lanei ekingo die berriro Getxoko Udalak. Zehazki, Amistad eta Andres Larrazabal kaleen arteko zatian. Hobekuntza obrak egiten dituzten denboran (ustez, bizpahiru aste), ezin izango da aipatutako tarteko bazter bietan aparkatu. Sortu daitezkeen eragozpenak barkatzeko erregutu dute udal arduradunek.
  Jendartea 2004-07-15 23:07

Kaletik kaleratu gaituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Eta orain zer? Kaletik aske ibiltzeko eskubiderik ba ote daukagu? Ez du ematen. Inoiz baino argiago geratu da nor dan jarrera biolentoaren aldekoa. Bi astetan beltzez, gorriz, munipaz eta sekretas beteriko hiru kaleratze biolento jasan ditugu. Algortako Okupazioaren Aldeko Mugimenduak, Itzubaltzeta Gaztetxearekin batera, alkatearekin elkarrizketatzeko eskaera eginda zeukan, bestalde 13 egun egon gara Txiki Otaegi enparantzan kanpatuta, gaztetxearen aldeko borrokaren sendotasuna agerian utziz eta alternatibak zein irtenbideak lantzeko prest.
  Jendartea 2004-07-15 21:49

Salduak izateko kalean aparkatutako kotxeak eramango ditu garabiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxoko Udalak ibilgailuen salmentarako egiten den kaleen gehiegizko erabilera ekiditeko neurriak hartuko ditu. Horrela, salduak izateko kalean dauden kotxeak bertatik kendu eta Herritarrentzako Segurtasunerako udal gordailura eramango dituzte. Aldi berean, Merkataritza-Jarduerari dagokionez, EAEko maiatzaren 27ko 7/1994ko Legeak ezarritakoa ez errespetatzeagatik espedientea zabalduko diote ibilgailuaren jabeari eta zigorra 1.502 eurokoa izatera hel daiteke. "Neurriak hartuko dituen lehen udalerria da Getxo. Ekimen honekin okupatutako guneak libre utzi nahi ditu Udalak, getxoztarrek zein herrira autoz etortzen direnek erabili ahal ditzaten", adierazi gaurko prentsaurrekoan Imanol Landa Presidentzia zinegotziak. Berak zehaztu duenez, "argi utzi behar da ez dela herritarren kontra joango, bere autoa kalean kartelak ipiniz saldu ahal izango duelako, baizik eta ibilgailuen salmentaren merkataritza-jardueraren kontra".
  Kultura 2004-07-15 21:42

Zabalik dago Algortako San Inaziotako koadrila txapelketan izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Uztailaren 29tik abuztuaren 1era Algortan ospatuko diren Iñaki Deunaren Jaietako koadrilen txapelketan parte hartu nahi duten gazte taldeek hilaren 26ra arte edukiko dute izena emateko aukera. Horretarako Torrene kalean dagoen Kantxa Kirol Moda dendara joan beharko dira interesa dutenak. Bertan banatuko dira oinarriak (frogak...) eta sariak ere ez dira nolanahikoak. Froga guztiak burutzen dituzten koadrilentzako parrillada egongo da.
  Kirolak 2004-07-15 20:42

San Inaziotako lasterketa antolatuko du azkenean Punta Galeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Orain hilabete bat, Punta Galea Txirrindulari taldeak urtean zehar antolatzen dituen lasterketa guztiak bertan behera utziko zituela iragarri zuen arren, San Inaziotako 59. txirrindularitza zirkuito profesionalaren (Ricardo Otxoaren 4. omenaldia) antolaketarekin jarraitzea erabaki zuen, duela 2 aste, klubeko Zuzendaritza Batzordeak. Horrela, uztailaren 31an egingo da lasterketa, San Inazio egunean, 9:00etatik aurrera.
  Iritzia 2004-07-14 21:47

Gutun irekia Iñaki Zarraoa Getxoko alkateari - Iñigo Fernandez de Martikorena / EHEko kidea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxoko udaleko Gobernu Batzarrak jaietarako propio arau batzuk onartu ditu. Alde batetik, eta beti Getxoko udaleko webguneak 2004ko abuztuaren (sic) 7ko berrian erabilitako hitzetan, “jaietako batzordeek eta txosnen elkarte arduradunek ezin izango dute beren jarduerarekin harreman zuzena ez duten mezurik jarri”. Beste aldetik, “batzordeek bandoetan, pregoietan, eskenatokietatik egiten diren agerraldietan, megafoniaren bitartez eta abarretan ezin izango dute kolektibo eta herritar zehatzen sentsibilitatea eta jai giroa kalte ditzaketen adierazpenik egin”. “Jaietan herritarren arteko elkarbizitza izatera lagundu nahi” omen du Gobernu Batzarrak aipatutako neurriekin.
  Kultura 2004-07-14 21:28

Surf eta irristaketa ikastaroak euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bizarra Lepoan euskara elkarteak surf ikastaroak antolatu ditu irailerako eta irristaketa ikastaroak urrirako. Biak euskaraz eskainiko dira. Surfari dagokionez, 12 urtetik gorakoentzat izango dira eta Getxoko Surf Taldeak emango ditu, irailaren 4-5ean eta 11-12an. Irristaketa ikastaroak, berriz, urriaren 2tik 30era bitarteko larunbatetan izango dira, 10 ordu guztira.
  Jendartea 2004-07-14 19:03

Boluntarioak lortzeko kanpaina abian jarri du FEGEVOLek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri "Denok egiten dugu Getxo" lelopean, 2004ko udarako boluntarioak lortzeko kanpaina martxan jarri du Getxoko Boluntarioen Erakundeen Federazioak (FEGEVOL). Oraingo honetan, borondatezko lanaren garrantzia erakustea izango da elkartearen eginkizun nagusia. "Lan-mota honek norbera aberasten du, behartsuak laguntzen ditu eta, horrenbestez, udalerria hobetzen du. Izan ere, denok gara Getxo eta gu gara Getxo udalerri hobea eta gizatiarragoa bihurtu dezakegunak", adierazi dute arduradunek. Interesa dutenek edo informazio gehiago gura dutenek 626 25 21 41 telefono zenbakira dei dezakete, edo 94 463 50 12 fax zenbakia erabili. Helbide elektronikoa ere badu federazioak: fegevol@terra.es
  Iritzia 2004-07-13 23:01

Bertsolaritza Getxoko eskola eta ikastoletan - Nahikari Ayo / Bertsolaritza irakaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Eskeini zidatenean bertsolaritza irakastea Getxon ez nuen birritan pentsatu eta baiezkoa eman nuen. Erronka handia izan da niretzat, baina uste dut merezi izan duela lanak.

Nabarmenak

Zorion agurrak