Politika 2005-04-11 13:55

"Txetxu" Fernandez Algortako presoa Martutenetik Burgosera eraman dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Jose Maria Fernandez Perez de Nanclares "Txetxu" Martutenetik Burgosera eraman zuten joan zen ostegunean. Burgosen oraintxe bertan beste sei euskal preso politiko daude. Txetxuren emaztea, Marian Perez, Martutenen dago. Azken urteotan espetxe berean izan dira biak, epaileak horrela agindu ondoren. Orain, ordea, Burgosen ez dago emakumezko presoentzako lekurik, eta ez dakigu zertan geldituko den epailearen agindu hori.
  Kultura 2005-04-09 17:08

"Ofelia!!! Princesa de Dinamarca" obra taularatuko du igandean Getxo Antzokian 96 Unicornios taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Antzerkiaren Nazioarteko Eguna ospatzeko asmoz, 96 Unicornios taldearen "Ofelia!!! Princesa de Dinamarca" lanaren antzezpena antolatu du igande honetarako Getxoko Kultur Etxeak. Getxoko Antzerki Eskolako azken ikasturteko ikasleek osatzen dute taldea, eta zazpigarren promozioko karrera bukaerako muntaia da igandean aurkeztuko dutena. Emanaldia 20:00etan hasiko da, Algortako Getxo Antzokian, eta sarreraren prezioa 3 eurokoa da, Kultur Etxeko iturriek jakinarazi dutenez.
  Kirolak 2005-04-08 23:58

Astelehenean inauguratuko dute Gobela kiroldegia

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gaur egitekoa zen Itzubaltzeta / Erromoko Gobela kiroldegiko inaugurazio ekitaldia. Hala ere, goizean goiz, Getxoko Udalak jakinarazi duenez, bertan behera uztea erabaki du Bizkaiko Hauteskunde Batzordeak, PPk aurkeztutako erreklamazioa aintzat hartu eta gero. Eguerdian, berriz, azkenean ekitaldia apirilaren 11an, astelenenean, egingo dela iragarri dute udal prentsa bulegotik. Goizeko hamaiketan izango da inaugurazioa.
  Kirolak 2005-04-08 23:40

Asteburu osoa hartuko du Sopelako Ibilaldi Neurtuak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Apirilaren 10ean Ibilaldi Neurtuaren hogeigarren edizioa ospatuko da Sopelan. Hori dela eta, igandean ez ezik, larunbatean ere jarduera ugari antolatu ditu Urko Mendi Taldeak. Umeentzat izango dira aurreneko egunean egongo diren ekitaldiak. Goizez, neska-mutilentzako tailerrak eta ipuin kontalariak egongo dira, 10:30etik13:30era. Arratsaldean, berriro ere tailerrak, "Monda & Lironda" pailasoak eta Txokolatada Handia egongo da, 16:30etik 19:30era. Ekitaldi gehienak Udaletxe plazan izango dira. Hain zuzen ere, karpa bat jarriko dute bertan jardueretarako leku gehiago egoteko, udal arduradunek aipatu dutenez.
  Politika 2005-04-08 20:49

Agirre lehendakariari omenaldia igandean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Eusko Alderdi Jeltzaleak apirilaren10ean, igandean, Eusko Jaurlaritzakoko lehenengo lehendakari eta Getxoko alkatea izan zen Jose Antonio Agirre eta Lekuberi omenaldia eskainiko dio. 12:30ean meza egingo da Algortako Hirutasun eleizan. Bertan, aurten zendu diren Getxo Zaharra, Algorta eta Ondarretako uri erakundeetako alderdikideak ere gogoan izango ditugu. Ondoren, Algortan, Agirreri eskeinita dagoen plazako oroitarriaren aurrean, lore eskaintza eta ohorezko aurreskua egin ondoren, bertsolariak arituko dira.
  Politika 2005-04-08 20:35

Bilboko manifestaziora joatera deitu du Erromo eta Areetako Batasunak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri "Eskubide zibil eta politikoen alde, orain herria, orain bakea, oztopo guztien gainetik!" lelopean, larunbat honetako 17:30ean Bilboko Donostia plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartzera deitu ditu herritar guztiak Erromo eta Areetako Batasunak. "Eskubide zibil eta politikoak errespetatzen ez diren heinean, Euskal Herriak salbuespen egoera bizitzen ari da. Hori dela eta, zuok danak apirilaren 9an burutuko den manifestazio nazionalarako deialdia luzatzen dizuegu", adierazi dute ezker abertzalekoek. Nahiz eta atzo Bizkaiko Hauteskunde Batzordeak ekitaldia debekatu, deialdiarekin aurrera jarraitzea erabaki du Batasunak.
  Jendartea 2005-04-08 19:00

Auzolanaren bitartez gaztetxea aurrera doala frogatu dute Itzubaltzetakoek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri

“Como alcalde vuestro que soy os debo una explicacion y esa explicacion que os debo ahora os la voy a pagar”. “Bienvenido Mister Marshall” Berlangaren filmaren esaldi horrekin hasi da gaur goizean Itzubaltzeta / Erromoko gaztetxeak ospatu duen ate irekien eguna eta inaugurazio sinbolikoa. Ondoren, hirurogei bat pertsona eta hainbat komunikabideren aurrean herrian egondako lau gaztetxe, Algortan botatako gazte ekimenak, Erromoko Gazte Asanblada ohiaren ingurukoak, auzolanak eta baita Zarraoaren haurtzaroa ere bertsoka ekarri dituzte gogora gaztetxeko kideek. “Itzubaltzeta gaztetxea” idatzita zeukan errotulua agertarazi ostean, auzokideei gaztetxearen bi solairutako areto guztiak erakutsi dizkiete bisita gidatuan. Amaieran, guztientzako luntxa prestatu dute gazteek. Kalera begira, eta burutu ez den Gobela kiroldegiko inauguraziora hurbildutako politikoei zuzenduta “Ongi etorri, Mister Marshall” leloko pankarta zintzilikatu eta pasodoble bat behin eta berriro jarri dute: “americanos, os saludamos, con alegria. Ole tu madre. Ole tu padre y ole tu tia!”.

  Politika 2005-04-08 15:09

EAEANko ebazpenari heldu dio Getxoko PPk presoen senideentzako udal dirulaguntzak ezeztatzea berriro eskatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Atzo Uribe Kosta Digitalak plazaratutako informazioaren arabera, espetxerako bidaiak egiteko, herriko euskal preso politikoen familiarrei Udalak ematen dizkien diru-laguntzak bertan behera uztea eskatu dio, berriro ere, Iñaki Zarraoa alkateari Getxoko PPk. Eusko Jaurlaritzak ematen dituenak ezeztatuz, EAEko Auzitegi Nagusiak (EAEAN) hartutako erabakian oinarritu dira oraingoan tokian tokiko popularrak, eskaera egiteko, aipatu hedabideak dioenez. "Getxo udalerrian zentzu berean ematen diren laguntzak ere baliogabeak dira, hortaz, ez lirateke eman beharko", Getxoko PPk adierazi eta Uribe Kosta Digitalak jasotakoaren arabera.
  Politika 2005-04-08 13:47

Jabier Gallaga espetxez aldatuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Jabier Gallaga Madrilera eramango dute astelehenean, diligentzia judizialetarako. Bestela ere ekainaren 17an epaituko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean. Oraindik ez dakigu Madrilen dagoenean zein espetxetan izango dute Jabier, ziur asko Valdemoron, baina kasu hauetan, ohi denez, ez dago aurretik ezer zehazterik. Jabier orain Kordoban dago, isolamentuan, eta diligentziak eta epaiketa egin ondoren bertara itzuliko dela pentsa daiteke.
  Politika 2005-04-08 13:16

PPk eskatuta, Gobela kiroldegiko inaugurazioa geldiarazi du Hauteskunde Batzordeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Itzubaltzeta / Romoko Gobela kiroldegi berriaren inaugurazio ekitaldia bertan behera uztea erabaki du Bizkaiko Hauteskunde Batzordeak, PPk aurkeztutako erreklamazioa aintzat hartu eta gero, Getxoko Udalak hura hasi baino ordu gutxi lehenago jakinarazi duenez. Onartzen badute ere, erabaki hori ez dutela ulertzen adierazi dute udal agintariek, "egunotan EAEn antzeko beste ekitaldi batzuk egin direlako". "Eusko Jaurlaritzako sailburuorde eta Portugaleteko alkatea bertan zirela, uribildu horretako Castaños Jenerala kalea berriro irekitzeko ekitaldi ofiziala egin zuten atzo bertan. Halaber, datorren astean Barakaldon eta beste herri batzuetan ere instalakuntza berriak inauguratzeko hainbat ekitaldi egiteko asmoa dago", kritikatu du Getxoko Udalak, komunikabideei helarazitako prentsa oharraren bidez. Data berririk ez dute jarri oraindik.
  Kirolak 2005-04-07 23:19

Ostiral honetan inauguratuko dute Gobela kiroldegia

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxoko Udaleko prentsa zerbitzuak jakinarazi duenez, Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakariak ez du parte hartuko, ostiral honetan, 11:30etik aurrera egingo den Itzubaltzeta / Erromoko Gobela kiroldegiko inaugurazio ofizialean. Izan ere, "hauteskunde kanpainan egonda, horrelako ekitraldietara joatea debekatuta dauka", udal arduradunek jakinarazi dutenez. Hala ere, ez dira gutxi izango bertan egongo diren agintariak. Besteak beste, Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak, zinegotzi getxoztarrek eta Gobela kiroldegiko Zuzendaritza Batzordeko kideek lagunduko diote zinta mozten Iñaki Zarraoa alkateari. Uribe Kostako herrietako hainbat agintarik ere bertan egongo direla konfirmatu dute: Jose Maria Ezpeleta, Patxo Igartua, Pedro Botejara eta Nikolas Oñate Barrika, Gorliz, Lemoiz eta Plentziako alkateak, hurrenez hurren.
  Jendartea 2005-04-07 21:45

Auzolanetan lortutako emaitzak ospatuko dituzte Itzubaltzeta gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri

Ostiral honetan, goizeko hamaiketan hasiko dira Itzubaltzeta gaztetxearen inaugurazio ofizialaren ekitaldiak. Ospakizun horren bidez, auzolanetan hainbat hilabetetan egindako lanen garrantzia azpimarratu nahi dute gaztetxeko kideek, baita "hurrengo urratsetarako indarrak" hartu ere. Era berean, emandako laguntza eskertu nahi diete auzokideei. Hori dela eta, herritar guztiei zuzendutako ekitaldia izango da. Protokolo ekitaldiaren ostean, luntxa izango da gaztetxe barruan, bertokoek jakinarazi dutenez.

  Politika 2005-04-07 16:13

Erasoen aurrean bere ildoari tinko eutsiko diola adierazi du Aralarrek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Aralarreko zuzendaritzako kideek prentsaurrekoa eskaini dute Getxoko eta Donostiako egoitzek jasan dituzten erasoen ostean. Aralarreko zuzendaritzako kideek eraso horien aurrean Aralarren jarrera “tinko aurrera jarraitzea” dela jakinarazi dute. “Inoiz baino nabarmenagoa da ezker abertzale politikoki eraginkorraren beharra”, adierazi dute hedabideen aurreko agerraldian.
  Politika 2005-04-07 01:21

Hamar minutu eta gero gelditu du Ertzaintzak Batasunaren mitina

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Tentsio uneak bizi izan dira, asteazken arratsaldean, Batasunak Algortako San Nikolas plazan deitutako ekitaldi politikoan. Izan ere, ordu erdi beranduago hasten utzi dieten arren, hamar minutu igarota eten egin du mitina Ertzaintzak. Kargarik ez du egin polizia autonomikoak, baina haien oldarraldia ikusita lurrean jezartzea erabaki dute bertan bildutakoek, Rafa Diez LABeko idazkari nagusiak hitzegiten bukatzen zuen bitartean. Azkenean, ertzainek atzera egin eta plazatik joaten hasi dira hurreratutako lagunak.
  Politika 2005-04-07 00:43

Getxon 5.000 BOE eraikiko dituela agindu du Javier Madrazok

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Areetan Ezker Batua-Berdeak-entzako botoa eskatzean, Madrazok enplegua, euskara eta etxebizitza arloen egitasmoak zehaztu ditu. Enpleguari dagokionez, EB-Bk proposatutako enpleguaren aldeko hitzarmena onartzekotan, 20.000 lanpostu finko eta eskubideekin sortuko lirateke bere iritziz. Euskara arloan konpromezu pertsonala hartu du sailburuak: “nik hemendik bi urtetara euskaraz berba egiteko konpromezua hartu dut eta orain hor nabil, ikasten”. Berriz, publiko artean arrakasta gehien izan duen eskaintza etxebizitzaren ingurukoa izan da. Izan ere, Santa Eugenia kaleko Babes Ofizialeko Etxebizitzak (BOE) 2006an zozketatuko direla zehaztu du, hasieran; Zubilletan 365 etxebizitzetatik 125 BOE izango direla eta 2007an zozketatuko direla gaineratuz eta, bukatzeko, Madrazok Martitturrin, Azkorrin, Moreagan eta bestelako Getxoko landetan errekalifikazio handiak egingo direla iragarri du eta bertan kokatu du Getxon eraikiko diren 5.000 BOE.
  Jendartea 2005-04-06 20:48

Ereagako igogailuaren zaintza, garbiketa eta diru bilketa langabezian dauden ezinduek egingo dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Datorren maiatzean martxan egotea aurreikusten den Ereagako igogailuaren zaintza, garbiketa eta diru bilketa lanak langabezian egon eta ezintasunak dituzten pertsonen ardurapean egongo dira, Iñaki Zarraoa Getxoko alkateak aurreratu duenez. Bidaiaren salneurria 20 zentimokoa izango da eta 10 bidaiatako txartelak ere egotea aurreikusten dute udal arduradunek, horren salneurria oraindik zehaztuta ez badago ere.
  Jendartea 2005-04-06 20:16

Santa Eugenia plaza urbanizatzeko proiektua ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxoko Udalak Santa Eugenia plaza eta bere ingurua (argazkian parkinqeko lanak hasi aurreko itxura) urbanizatzeko proiektuaren planoak ikusgai jarri ditu hiru astez Herritarren Arretarako Itzubaltzeta / Erromoko Bulegoan, auzotarren iritziak jaso ahal izateko. Behin betiko onarpenaren zain, 1.200.000 eurokoa izango da egitasmoaren aurrekontua. Iñaki Zarraoa Getxoko alkateak gaur goizean emandako prentsaurrekoan aipatu duenez, “inguruko pertsonen gozamenerako plaza izatea nahi dugu, baita beste ekitaldi mota batzuk egin ahal izateko ere; tartean Erromoko jaiak, zenbait kultur ekitaldi edo zabuak jartzeko”. Proiektua diseinatzerakoan, "batez ere Erromoko jaiak egin ahal izatea" hartu dutela kontuan, adierazi du udal agintariak, "Udalaren ekitaldiak beste toki batzuetan ere egin baitaitezke”.
  Kirolak 2005-04-06 19:23

Ate Irekietako Jardunaldia egingo dute bihar Leioako campuseko kiroldegian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) Ate Irekien Jardunaldia antolatu du biharko Leioako campusean dagoen kiroldegian. Horrela, 08:00etatik 22:00etara, bisitari guztiek (ez bakarrik unibertsitateko kideek), doan sartu ahal izango dute kiroldegiko instalazioetan eta 13 jarduera ezberdin egin ahal izango dituzte.
  Politika 2005-04-06 18:54

Berriro atzeratu da Arkaitz Goikoetxea algortarra eta beste bost gazteren aurkako epaiketa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bihar hasteko prest zegoen Arkaitz Goikoetxea (Algorta) eta Barakaldo, Trapagan, Bilbo eta Portugaleteko beste bost gazteren kontrako epaiketa bertan behera gelditu da gaur. Fiskalak 31 urteko espetxe zigorra eskatzen die bakoitzari. Epaiketa hau 2004ko abenduan ere atzeratu egin zen. Orain, atzeratzearen arrazoia izan da Haika-Segi auzia egiten ari den aretoan egin behar zela epaiketa hau ere. Defentsako abokatuek adierazi digutenez, euren iritziz beste aste bi luzatu daiteke oraingo Haika-Segi auzia, eta oraindik epaiketarako data berririk jarri ez duten arren, itxura guztiaren arabera, hura amaitu ondoren berehala jarriko dute. Gauza bera gerta daiteke Endika Lejarzegi, Kepa Saratxaga eta Arkaitz Goikoetxearen epaiketarekin.
  Politika 2005-04-06 15:30

Bihar eta etzirako hauteskunde-ekitaldiak prestatu ditu Getxon EAJ-EA koalizioak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gaur goizean, 10:50ak aldera, esku-orriak, gozokiak eta puxikak banatu dituzte EAJ-EA koalizioko kideek, Algortako Bidezabal kaleko osasun-etxean (argazkian) eta Kasune aldeko merkatu txikiko inguruetan. Biharko, EAEko hauteskundeei buruzko propaganda banaketaz gain, musika eta puztarriak izango dira Areetako Xake eta Eskoletako plazetan, arratsaldeko 19:00etan. Ostiralean, berriz, Itzubaltzeta / Erromoko Ganeta Plazan, koaliziokoek Haima, musika, puztarriak eta bertoko produktuen dastaketarako mahaia jarriko dituzte arratsaldeko 19:00etan antzinako batzokiaren aurrean.

Nabarmenak

Zorion agurrak