Jendartea 2004-07-09 19:16

Asteazkenetik aurrera ezin izango da Aldapa, Zubileta eta Fadurazon aparkatu

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxoko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, uztailaren 14tik aurrera aparkatzeko debekua ezarriko da Algortako Aldapa, Zubileta eta Fadurazo kaleetan. Izan ere, horien urbanizazioa egiteko proiektuan jasota dauden obrei hasiera emango diete egun horretan, asfaltatzeko lanei hain zuzen ere.
  Iritzia 2004-07-08 22:26

Kontseiluak arrazoi duela konturatuta - Igor Elordui / AEKko kidea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Kontseiluak Euskal Autonomi Erkidegoko Administrazioa euskalduntzeko plangintzek emaitza eskasak izan dituztela eta Administrazioa euskalduntzeko politikak ez diela gizartearen premiei erantzuten salatu berri du. Antza, 2002 urtea amaitu aurretik lehentasunez elebiduntzea aurreikusi ziren 84 ataletatik bakar bat ere ez da helburu horretara iritsi eta oraindik II. Plangintzaldia amaitu zenetik urte eta erdi pasatu arren, ez da ezagutzera eman ebaluazioek zer esaten duten. Baina larriena, Kontseiluak esandakoari erreparatuta, zera da: II. Plangintzaldi horretako emaitzak hain kaskarrak izan arren, III.enerako aurreko helburu, baliabide eta eragiteko oinarri berberak aplikatzen jarraitu nahi dutela.
  Kultura 2004-07-08 22:15

Kirol ekitaldietan euskararen erabilpenari buruzko azterketa egingo da Getxon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Kirol ekitaldietan euskararen erabilpenari buruzko azterketa-diagnostikoa eta plan estrategikoa esleitzeko lehen urratsak ematen hasi da Getxoko Udala. Helburuak hiru izango dira. Lehenengoa Getxon antolatzen diren kirol ekitaldien diagnostiko soziolinguistikoa egitea da, hau da, kirol ekitaldi baten alorrean izaten den euskararen erabilpena zehaztea, esate baterako, kirolarien arteko harremanetan, entrenatzaileekikoetan, megafonian eta ekitaldiak iragartzeko paperetan. Bigarrena kirol ekitaldietan euskara bultzatzeko plangintza egitea izango da eta hirugarrena kirol elkarteei Udalak eskein diezaizkien laguntza moten proposamenak egitea. Enpresa batek egingo du aipatutako ikerketa eta plan estrategikoa 25.000 gehienezko zenbatekoan.
  Jendartea 2004-07-08 20:19

Algorta, Leioa, Castro eta Laredon izandako lapurreten egileak atxilotu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Hilabete eskasean Algortan, Leioan, Castron eta Lareron indarrez tira eginda burututako sei lapurreten ustezko hiru egileak atxilotu ditu Getxoko Udaltzaingoak. Horietako bi adin txikikoak dira, bakoitzak 16 urte baitu. Hirugarrenak, berriz, 20 urte ditu. Guztiak dira Trapagarango auzokideak.
  Kultura 2004-07-07 23:50

Mundu osoko doinuak irailan egingo den Getxo Folk 2004an

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri (Argazkian, Senegalgo Touré anaiak)

Getxoko Nazioarteko Folk Jaialdiak osatu du bere XX. edizioko egitaraua eta, besteak beste, Ibon Koteron (Euskal Herria), Thalweg (Bretainia / Magreb), Touré Kunda (Senegal) eta La Volée D'Castors (Quebec) bezalako artista eta taldeak nabarmen daitezke. Hauei guztiei beste zortzi talde gehitu behar zaizkie, irailaren 1etk 4ra bitartean herria munduko musikez beteko dutenak. Kultur Etxeko iturriek gaur iragarri dutenez, ohikoa den bezala, jardunaldi bakoitza arratsaldeko kontzertuekin hasiko da, Areetako Geltokiko Plaza ondoan dagoen aparkalekuan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Gainera, plaza horretako karpan izango dira kontzertu nagusiak, 21:30ean hasita. Hauek bukatzean, 23:15ak aldera, ondoko aparkalekuan izango da Munduko Terraza, gaueko kontzertuak hartuko dituena.
  Politika 2004-07-06 21:11

San Nikolas plazako kanpaldia eteteko eskatu du Getxoko PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Pasa den ostiralean, Algortako Okupazioaren Aldeko Mugimenduak abian jarritako muga gabeko kanpaldia eteteko "berehalako neurriak" hartzea eskatu die gaur Getxoko Gobernu Batzordeari eta Iñaki Zarraoa alkateari Marisa Arrue PPko bozeramaleak. "Joan den astean hartua zeukaten eraikinetik kanporatuak izan ziren berberak dira San Nikolasen kanpatuak dauden gehienak. Eta oraingoan, udalerriko beste gune batetara joan dira plaza batez jabetzera", adierazi du Arruek.
  Politika 2004-07-06 21:11

Algortako Gaztetxearen eraisketaren aurka agertu da Gazte Abertzaleak erakundea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gaztetxe berria egiteko asmoz, Algortako gazteek Aixerrotara bidean hartua zeukaten etxearen eraisketaren aurka agertu da gaur Bizkaiko Gazte Abertzaleak erakundeak. Halaber, elkartasuna adierazi die bertatik kanporatutako lagunei.
  Kultura 2004-07-06 20:51

Punta puntako bertsolariak izango dira bihar Algortako Bertso Jaialdi Mundialean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bertsolaritzak hartuko du bihar protagonismo osoa Algortako Biotz Alai Plazan, "Bertso Jaialdi Mundiala" antolatu baitute bertan, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio bezalako bertsolarien partaidetzarekin. Getxoko Kultur Etxeko iturriek prentsa ohar bidez gaur jakinarazi dutenez, Getxoko Euskara Zerbitzuak eta ALBE Algortako Bertsolari Eskolak antolatutako ikuskizun honetan, Egaña eta Lujanbioz gain, Unai Iturriaga, Igor Elortza, Jon Maia eta Sustrai Kolina izango dira.
  Ekonomia 2004-07-05 23:02

"Getxo ekinean" aurkeztu da langabetuei merkatuan sartzeko erraztasunak emateko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxoko langabetuei lan merkatuan sartzeko erraztasunak emateko jaio berri den "Getxo ekinean" izeneko egitasmoa aurkeztu du gaur Getxoko Udalak. Udalak berak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Europako Fondoak finantzatutako 625 mila euroko aurrekontua du "Getxo Aktibak". Ekimen berria, aurretik martxan jarritako "Enplegua indartzen" eta "Enplegua indartzen plus" egitasmoen jarraipena da eta bi horien bitartez lortutako esperientzia eta ezaguerak erabiltzeko asmoarekin jaio da, bai erabilitako lan era baita merkatuari buruz batutako informazioa ere. Enplegu munduan sartzeko erraztasunak eman eta enpresa ekimenak sustatzea da helburua.
  Kultura 2004-07-05 23:01

Jazz Sextet of Rostov taldeak irabazi du Getxoko Jazzaldiko lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Jazz Sextet of Rostov talde errusiarrak irabazi du Getxoko Jazzaldiaren XXVIII. edizioko Taldeen Lehiketa, epaimahaiko kideek eta zaleek horrela erabakita. Bigarren sailkatua, berriz, Listen! hirukote norvegiarra izan da. Beste alde batetik, Robin Verheyen saxofoi-joleak, Robin Verheyen Trio taldeko liderrak, alegia, Bakarlari Onenaren Saria eskuratu du. Iraun duen bost egunetan 9.500 pertsona inguruk hartu dute parte jazz musika biltzen duen jaialdi handi honetan, antolatzaileek gaur eskainitako datuen arabera.
  Iritzia 2004-07-05 14:34

Baztertuta gaude sorosleok

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Inazio Etxebarria 'Guzurti'

Ezin dut ulertu zelatan Bizkaiko Foru Aldundiak eta "Costas"ek baimena eman zuten orain dela bi asteburu hondartzan makrojaia egiteko eta, aurreko egunean dena zegoen prestatuta. Normalean ez da horrela gertatzen. Esate baterako, sorosleok eskatuta, ekainaren 15ean hondartzarainoko bidea eten egin behar zuten, baina ez zen horrelakorik gertatu.

Sorosleok baztertuta gaude. Ura eta argia izateko denbora luzea eman behar izan dugu eta, horrela, hondartza martxan jartzea ezinezkoa da.

Zergatik guri ez digute baimenik ematen eta makrojai bat egiteko, ordea, bai?

Zer dela eta, Aldundiak ez dauka inolako interesik hondartzak eta sorosleak zaintzen? Jendea hondartzetatik urruntzea izango ote da euren helburua?

Hau guztiagatik, greba egin beharko genuke sorosleok, eta orduan konturatuko lirateke gure lanaren garrantziaz.
  Iritzia 2004-07-05 14:33

Uraren Kultura Berrirako Oinarriak - Nekane Ardanza / Getxo Irratiko kazetaria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Azkenengo urteetan urtegi handiek sorrarazi dituzten eztabaidak direla eta, Itoizko urtegia kasu, sortu berri da “Uraren Kultura Berria” mugimendua. Mugimendu honen helburuen artean urak dituen funtzio ezberdinak aztertzea eta hauei guztiei erantzun orekatuak ematea dago.
  Iritzia 2004-07-05 14:33

Gertuko albisteak - Christian Reinicke / Getxo Biziako kidea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Erdi oporretan milaka kilometrotara nagoen arren, gure herriko albisteak jasotzen ari naiz prentsa digitalari esker. Nazio Eztabaida Gunea eta Nazio Garapenerako Biltzarra eratu berriaren berri normalean paperean irakurtzen ditudan komunikabideen bitartez izan dudan bezala, UKberrik besteek baino informazio hobea eskaini dit Getxoko enegarren gaztetxearen eraistearen inguruan edo Getxoko PP eta PSOEk euren ohiko abertzalearen ehizan egin duten azkeneko agerraldiari buruz.
  Politika 2004-07-02 23:14

Zarraoaren hitzak "doilortzat" jo ditu Getxoko PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri ETAri laguntzea leporatuta kondenatua izan zen laguna kontratatu izanari eusteko, Inaki Zarraoa alkateak egindako adierazpenak "doilortzat" jo ditu Marisa Arrue Getxoko PPko bozeramaleak. Ildo horretan, udal lan zerrendetatik lanpostuak emateko orduan, "kontu handiagoarekin ibiltzeko" eskatu dio zinegotzi popularrak. Gaineratu duenez, "Ez gara diskriminazioaz hitzegiten ari, segurtasunak baizik. Nori ematen dion lanpostua jakin beharko luke Udalak". Are gehiago, "oraindik ere lanpostu askotan mundu erradikalarekin lotutako jendea" dagoela esatera heldu da. Arrueren ustez, alkatearen hitzek "Zuzenbide Estatua manipulatu eta errealitatea faltsutu egiten dute, politikoki eta pertsonalki etekinak lortzea helburu bakarra izanik". Nahiz eta langilearen egoera zein zen ezagutu, berdin jokatuko zuela adierazi zuen Zarraoak, "lanpostu hori eskuratzeko eskubide osoa zeukalako".
  Kultura 2004-07-02 20:55

Zinemagile gazteen filmak datorren astean Algortan, "Gaurik laburrena" saioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Zinemazaleek "Gaurik Laburrena" film laburren emanaldiaz gozatu ahal izango dute datorren astean Algortako Biotz Alai plazan. Bertan, zuzendari gazteen 20 film labur eskainiko dira. Astelehenean, hamar film egongo dira ikusgai gaztelaniaz eta hurrengo egunean beste horrenbeste euskaraz. Emanaldiak 22:00etan hasiko dira, sarrera doakoa izanik. Antolatzaileek adierazi dutenez, "Gaurik laburrena" ekimenaren bitartez, eskaintza interesgarri batez goza dezakete ikusleek, mota ezberdinetako filmeak erakutsiko baitira. Gainera, ekimen paregabekoa da zinemagile berriak bultzatzeko. Honen bidez, zinegile gazteek euren azken lanak aurkezteko aukera dute.
  Politika 2004-07-02 16:19

Preso ohia berriro ere hartuko lukeela erantzun dio Getxoko PSE-EEri Zarraoak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Asteartean Luis Almansa Getxoko PSE-EEko bozeramaleak egindako akusazioak gezurtatu zituen atzo Iñaki Zarraoa alkateak. ETAri laguntzea leporatuta kondenatua izan zen pertsona kontratatzeagatik, zinegotzi guztien biziak arriskuan jartzea leporatu zion EAJri sozialisten buruak. Zarraoak azaldu zuenez, oposizioak egin zituen aipatutako lagunak. Nahiz eta horien bidez lanpostua ez lortu, udal lan poltsan sartu zen. "Gezurra de udaletxera sartzeko scanner-aren ardura zeukanik. Udaletxean obrak zirela eta, Erregistro Bulegoaren inguruetan egin behar izan zuen lan, eta bertatik ez dira PSE-EE eta PPko zinegotziak sartzen", argitu du Getxoko alkateak. Horrela, Almansari gezurra esatea leporatu dio: "Inolako arrazoirik gabe, susmoak eragin dituzte. Ahal dela, guztia kakaztea dute helburu".
  Jendartea 2004-07-02 16:19

San Nikolasen mugagabe kanpatzea erabaki dute Algortako gazteek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Azken egunetako desalojoak direla eta, "gazteak berriro ere kale gorrian" utzi dituztela salatzeko, San Nikolas enparantzan mugagabeko akanpada egitea erabaki zuen atzoko asanbladan Algortako Okupazioaren Aldeko Mugimenduak. Bertan hainbat tailer eta ikastaro emango dituzte ostiral honetan, 17:00etatik aurrera. Besteak beste, ile-luzapenak, fimo, perkusioa, kostura eta euskal dantzak egiteko aukera edukiko dute bertara batzen diren guztiek. Gau partean, berriz, manifestazioa abiatuko da San Nikolasetik, 21:00etan, "aste honetan Algortako gaztetxeek jasan duten erasoen aurka".
  Kirolak 2004-07-01 22:21

TKE Ligako 12 traineru onenak lehiatuko dira igande honetan Getxoko uretan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Traineruen Kluben Elkarteko 12 traineru onenak Telefónica Banderaren seigarren edizioan lehiatuko dira igande honetan Getxoko uretan. Urteko lehen estropada garrantzitsua izango da, eta 25.000 euro inguru banatuko dira sarietan. Traineruek 5.556 metroko ibilbideari egingo diote aurre, Ereagako hondartzaren aurrean. Txandak honela banatuko dira: Isuntza, Trintxerpe, Cabo de Cruz eta Pedreña lehenengoan; Hondarribia, Pasai Donibane, Urdaibai eta Tirán bigarrenean; eta Orio, Astillero, Castro eta Mecos hirugarrenean.
  Jendartea 2004-07-01 15:41

Atzo Urgull kaleko kultur etxea okupatu eta gaur bota dituzte Algortako gazteak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gaztetxe berria izango zena suntsitu izanagatik protestatzeko manifestazioa egin eta jarraian, Urgull kalean zegoen antzineko Algortako Kultur Etxeko lokalak okupatu zituzten atzo gauean gazteek. Bertan hamabost bat lagunek gaua igaro ostean, 11:00ak aldera atera ditu bertatik Ertzaintzak, horietatik zazpi identifikatu dituztelarik. Gaur arratsaldean asanblada deitu dute 17:00etan San Nikolas plazan, egoera aztertu eta aurrerantzean zer egingo duten erabakitzeko.
  Politika 2004-06-30 19:27

Getxoko zinegotzien bizitza arriskuan jartzea egotzi dio EAJri Almansak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Udaleko zinegotzi guztien bizia arriskuan jarri izana leporatu dio EAJri Luis Almansa PSE-EEko bozeramaleak. Atzo emandako prentsaurrekoan, zinegotzi sozialistak adierazi zuenez, "ETAri laguntzeagatik Espainiako Auzitegi Gorenak ezarritako kartzela zigorra betetzen amaitu zezan", udaletxerako sarrerako scaner-a zaintzeko arduraduna atxilotu omen zuen Ertzaintzak, udal egoitzan bertan. Hori dela eta, erantzukizun politikoak beregain hartzeko eskatu dio Iñaki Zarraoa alkateari.

Nabarmenak

Zorion agurrak