Plentzia piztuko du Txiberri Sutan jaialdiak!

Nahia Martinez Gondra api 26, 11:14 Plentzia

Aste akabu honetan, apirilaren 26tik 27ra, Txiberri Sutan Jaialdia ospatuko dute Plentzian. Besteak beste,  Savage Beat, Nazka edota Orreaga 778 bezalako taldeak taularatu dira herria sugarrez betetzeko. Egun bateko bonoak 15 euro balio ditu, eta bi egunetarako sarrerak, 25 euro. Eskuratu horiek, hemen.

Sopelbusek ibilbide-diseinu argiagoa estreinatu eta ordutegia aldatu du konektibitatea hobetzeko

Nahia Martinez Gondra api 25, 17:07 Sopela

Sopelako Udalak, Toki Garapeneko sailaren bitartez, Sopelbus tokiko garraio-zerbitzuan zenbait hobekuntza ezarri dituela iragarri du, herri barruko irisgarritasuna eta konektibitatea optimizatzeko. Berritasun nagusietako bat Sopelbusaren ibilbidearen diseinu berri bat da, erabiltzaileentzat ulergarriagoa eta argiagoa izateko sortua izan dena. Gainera, garraioaren ordutegia 19:00ak arte luzatu da.