aza 12, 09:55 Plentzia
Plentziako Santa Maria Magdalena elizak musika klasikoaren doinuak hartuko ditu bariku honetan, azaroaren 13an. Bizkaiko Hotsak, Diego de Amezua Organo Jaialdiaren barruan, Casandra Alvarez eta Alberto Saez musikariak izango dira bertan, oboea eta organoa uztartzen dituen kontzertua eskaintzeko.
aza 10, 13:09 Plentzia
Euskadiko Kirol Portuak erakundeak proposamena helarazi dio epaitegiari Plentziako portuko 204 amarralekuen zozketa berria abenduan egiteko. Eusko Jaurlaritzak urtea amaitu baino lehen konpondu gura du amarralekuen esleipenaren inguruan sortutako auzia.