aza 25, 10:35 Uribe Kosta
Diskurtso matxisten eta faxisten gorakadaz kezkatuta, Uribe Kostako eragile feministek kaleak hartuko dituzte gaur, azaroaren 25ean, emakumeen aurkako indarkeria salatzeko. Algortako Mugimendu Feministak, Itzubaltzetako Talde Feministak, Sorginen Alabak taldeak eta Uribe Kostako Itaiak diagnostiko eta proposamen propioak dituzte, baina denek indarkeria matxistari aurre egiteko antolatuta jarraitzeko beharra nabarmendu dute.
aza 24, 11:31 Uribe Kosta
Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean, mobilizazioak egingo dituzte Uribe Kostako zenbait Udal, elkarte eta taldeek, herriz herri. Hainbat antolatzaileek indarkeria matxista eta faxismoari aurre egiteko beharra aldarrikatu dute, eta azaroaren 25eko mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu dute.